Astelehenero 8:00etan zure epostan
Txinako multinazionalak 100 milioi euroko inbertsioa eginen du, eta 2027ko abenduan lanean hastea aurreikusi dute.
Maria Chivite eta Jeff Wu Hithiumeko jabea akordioa sinatzen, Pedro Sánchez Espainiako presidentearen aurrean.
Nafarroako Gobernuaren Sodena sozietate bateratuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium-en, Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologikoko sailburuak astearte honetan aurreratu duenez. Multinazional txinatarrak 100 milioi euroko inbertsioa eginen du, eta Sodenak, berriz, 50 milioi euro ingurukoa. Horrela, Nafarroako Gobernuak bateria fabrikaren heren bat izanen du.
Proiektuak 405 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du guztira. Hortaz, bertze 255 milioi euro lortu nahi dituzte; 174 milioi bankuen finantzaketaren eta bertze finantzaketa batzuen bidez, eta 81 milioi euro diru-laguntza publikoen bidez.
Hithiumek berriztagarrien energia biltzeko litiozko bateriak ekoitziko ditu BSH enpresak Ezkirotzen zuen lantokian. Helburua da fabrika 2027ko abendurako martxan egotea, eta 700 enplegu sortzea. Fabrikak hamar gigawatt-orduko energia biltegiratzeko sistemak eta 7,5 gigawatt-orduko bateria zelulak ekoitziko lituzke.
Negoziazioek aitzin egin duten arren, proiektuak zenbait mugarri gainditu behar ditu oraindik. Horien artean, ODI (Outbound Direct Investment) izenekoa lortzea dago, Txinako agintariek atzerrian inbertsioak egiteko eman behar duten baimena, alegia. Halaber, beharrezkoa izanen da Espainiako administrazio-baimenak lortzea, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak finantzaketa publiko konprometitua baimentzea.
Beharrezkoa izango da, halaber, Espainiako administrazio-baimenak lortzea, Nafarroako Gobernuak eta Foru Parlamentuak finantzaketa publiko konprometitua baimentzea, eta Txinako teknologia esportatzeko baimena ematea.
Horrez gain, tokiko enpleguari lotutako bertze baldintza batzuk negoziatzen ari dira aldeak; hala nola, Next Generation laguntza europarrak berrestea eta megafaktoria berria jarriko duten instalazioak erostea.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545