Maiatzean elorria lore, artoa lurrean.

Aberatsek sortzen duten ingurumen-kaltearen kostu ekonomikoa kalkulatu dute: 1,7 - 5,7 bilioi dolar urtero

Jakina da CO₂ gehien isurtzen duten herrialdeetako biztanlerik aberatsenen %10ak direla klima-aldaketak eragindako kalteen erdiaren erantzule zuzenak. Orain, ordea, gizadiari sortzen dioten ingurumen-kalte horren kostu ekonomikoa kalkulatu dute: haietako bakoitzak, urtero, 2.300-7.500 dolar estatubatuar. Guztien artean, 1,7-5,7 bilioi dolar. Urtean 45.000 eurotik gorako sarrerak dituzten herritarrak sartzen dira talde horretan, bataz-beste.

Luxuzko hegazkin pribatu bat.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zientzialariek kalkulatu dutenez, guztizko diru-kopuru horrekin soberan finantzatu ahal izango lirateke 2030erako ezarrita dauden baina gaur-gaurkoz betetzetik urruti dauden mundu mailako ingurumen-helburu nagusiak: biodibertsitatea kontserbatzekoa eta klima-aldaketa arintzearena.

Agerian geratu da, berriz ere, hainbat muga planetario pasa izanaren ardura batez ere herrialde aberatsenek dutela. Eta, ondorioz, jasangarritasunari eta klima-aldaketaren mitigazioari lotutako helburuak berak ere egiturazko desberdintasun sozial eta ekonomikoen gainean eraiki direla. Azken batean, aberatsek eragiten duten arazoa herritar guztien erantzukizun bihurtzen da.

Zientzialariek gaineratu dute barne-produktu gordin txikiena duten herrialdeak direla, askotan, ondasun natural handiena dutenak, eta beraz, ekosistema horiek kontserbatzeko eta babesteko ahalegin ekonomiko are handiagoak egin behar izaten dituztela.

Premiazko eztabaida bat jarri behar da mahai-gainean: mugarik jarri ezean, aberatsenek neurriz kanpoko kontsumoa egiten dute. Eta joerak erakusten du gero eta kontsumo-ohitura neurrigabeagoak dituztela. Kezka gehigarri bat adierazi dute ikertzaileek: aberats horiek denon bizi-ohituretan eragiten dute, aberats ez direnek haien bizimodua hartzen dutelako eredu eta helburu.

Kokainaren metabolitoak izokinen mugimenduan eragiten du
2026-04-28 | Elhuyar, Ana Galarraga
Kokainak izokinen mugimenduan nola eragiten duen ikertu dute Australian. Griffitheko Unibertsitateak gidatu du ikerketa, eta frogatu dute gizakion kontsumoaren ondorioz habitat naturalera iristen den kokainaren... (+)
Iaz eguzkiak eta haizeak elektrizitate gehiago sortu zuten fosilek baino EBn
2026-01-28 | Ana Galarraga, Elhuyar
Iaz, lehen aldiz, haizeak eta eguzkiak erregai fosilek baino elektrizitate gehiago sortu zuten Europako Batasunean, ENBERen analisiaren arabera. (+)
Tokiko mugimendu ekologistak, gako biodibertsitatearen kontserbazio globalerako
2026-01-23 | Elhuyar, Ana Galarraga
Tokiko mugimendu eta talde sozioekologistak funtsezkoak dira biodibertsitatearen kontserbazio globalerako, Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera. Nazioarteko ikertzaile-talde... (+)
Janari ultraprozesatuak mugatzeko politikak eskatu dituzte
2025-11-21 | Ana Galarraga, Elhuyar
43 nazioarteko adituk janari ultraprozesatuari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu dute The Lancet aldizkarian. Hiru artikulu dira; lehena, ultraprozesatuek osasunean duten eraginari buruzkoa; bigarrena, produktu horiek... (+)
Erregai fosilen karbono-isurien errekorra izango da 2025ean
2025-11-14 | Ana Galarraga, Elhuyar
Global Carbon Budget (Karbonoaren Aurrekontu Globala) erakundeak kalkulatu duenez, aurten, erregai-fosilen erabileraren ondorioz, 38.100 milioi tona karbono dioxido isuriko dira. Horrek esan nahi du %... (+)
gora