Soroak zor du larrea

‘Psyllium’ baino plantaina nahiago

Garbiñe Larrea Iturralde
Garbiñe Larrea Iturralde

Sendabelarrek dakitena liburuaren egilea


2026ko ekainaren 11

Entzule baten proposamenari heldu eta psyllium zuntzari buruz hitz egin dugu gaur, izan ere, boladan ipini da psyllium hautsa eta badirudi denok hartu beharrekoa dela. Zuntz hau plantaina familiako hazia da eta idorreriari aurre egiteko erabili izan da. Baina gaur egun asko apetitua erregulatzeko erabiltzen ari dira, gosea kentzeko, eta hemen datoz arazoak. Horren aurrean, erabili zuhur eta zentzuzkoaren alde aritu gara, glutenik gabeko ogia egiteko, adibidez, aproposa da. 

Antzeko funtzioa betetzen duen sendabelarra badugu gure artean, eta gaur honi egin nahi izan diogu tartea: plantaina (Plantago lanceolata). Psylliumen familiako beste ale bat, askoz ere baliagarriagoa eta interesgarriagoa iruditu zaiguna.

Ikasturte honetako azken saioari amaiera emateko santio-belarrarekin (Hypericum perforatum) oleato bat egitea gomendatu dizuegu. Udan egin dezakegun lana da, eta altxor handia da kolore gorrixkako oleato hau etxean edukitzea.

multimedia
:: ::
Margaret Bradshaw botanikaria eredu
Margaret Bradshaw botanikariaz aritu gara gaurkoan, galzorian dagoen landare basati multzo bat zaintzeari bere bizitza eskaini dion emakumea. Bere lanaz, bere egitasmoez eta zaldi gainean... (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik III
Bigarren artikuluari jarraipena emanez hirugarrenarekin nator, Eibarren (Gipuzkoa) UEUren 54. Udako Ikastaroetan, Biharamunen Lantegiak antolatutako mintegian egindako hausnarketak hemen partekatzera. (+)
Turismo psikodelikoa? Arto bizarrak nahiago
Turismo psikodelikoak landareak eta animaliak mehatxatzen ditu Hego Amerikan eta Afrikan. Titular hori abiapuntu, tonu gordinean, akaso gogorrean, hitz egin dugu gai honi buruz; oso... (+)
Suteen eraginak gorputzean
Suteetako keak gorputzeak duen eragina aztertu dugu gaurkoan, eta sendabelarrekin nola zaindu dezakegun ere landu dugu. Gainera, aipatu ditugunak sendabelar ezagunak dira gure artean, eta saio... (+)
Herri ikerketa, herriarekin, herritik II
Aurreko artikuluari jarraipena eman asmoz hemen dator bigarrena. Eibarren UEUren 54. Udako Ikastaroetan, Biharamunen Lantegiak antolatutako mintegian egin nituen hausnarketak dira hemen partekatzen jarraitzera noanak. (+)
gora