Asteroko buletina
Ilindi urte, gari urte

Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost urteren buru sar liteke indarrean proiektua.


2025eko urtarrilaren 22a
Ansoteko ordokia

Abian da Baiona eta Uztaritz artean kokatzen den Errobiko hezegunea “Natura Erreserba Nazional” izendatzeko proiektua. Erreserba berria “erreserba natural nazional” maila jasotzen lehena litzateke Ipar Euskal Herrian, eta Natura 2000 sarea bezalako neurriak adina babes maila bermatuko luke, Kazeta.eus-ek jakinarazi duenez. Proiektua martxan jartzeko kontsulta fasea hurrengo asteetan abiatzea aurreikusi dute, eta Ingurumen Ministerioak baiezkoa emango balu bost urteren barruan sar liteke indarrean.

Hasiera batean, proiektuak Ansoteko zabalgunea bakarrik babestea aurreikusten zuen, Baionan dagoen 100 hektareako eremu minbera. Hala ere, proposamena zabaldu da Errobi inguruko hezegune guztiak hartzeko, horien ibaiadarrak eta ekosistemak barne. Zabaltzearekin, etorkizuneko erreserbak Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarren sistema hidrauliko osoa estaliko luke. Hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako, eta gune berriak zonaldeko espezieak eta habitat naturalak zaintzeko oinarrizko sare ekologikoa hartuko lituzke barne.

Giza jardueraren eta biodibertsitatearen uztartzea

Ici Pays Basque irratiak jakinarazi zuenez, egitasmoak zalantzak piztu ditu zenbait hautetsiren artean; proiektuak lekuko jardueretan sor ditzakeen mugak kritikatu dituzte, erreserba berriak zonaldeko erabilerak kontserbatzea aurreikusten badu ere, laborantzak eta bertako biztanleen zirkulazioa kasu. Proiektua indarrean sartuko balitz, araudi berriak giza jarduera eta tokiko biodibertsitatea uztartuko lituzke, tokian tokiko eragileen arteko elkarlanaren bitartez.

Dagoeneko martxan dagoen berreskuratze ekologikoa indartuko luke erreserba berriak. Egungo laborantza-dibertsifikazioa dela medio, hezeguneetako aingirak, europar bisoiak eta apoarmatu istilzaleak bezalako espezie bitxiak Ansoteko ordokia kolonizatzen ari dira berriro apurka-apurka. Halako espezieen garapen iraunkorrerako baldintzen hobekuntza ekarriko luke Errobiko “Natura Erreserba Nazionalak”.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da
2025-01-09 | Julene Flamarique
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen... (+)
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera
2024-12-24 | Julene Flamarique
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak... (+)
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera
2024-12-19 | Julene Flamarique
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu... (+)
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute
2024-12-17 | Julene Flamarique
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa... (+)
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da
2024-11-28 | Julene Flamarique
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora