Santa Ageda: Otsaileko lorea, ez balitz hobea; apirileko lorea, batez baino hobea; maiatzeko lorea, hura da florea!.

Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


2024ko abenduaren 24a
Bilboko San Mames sarreran trafikoa
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ekologistak Martxanek adierazi duenez, Europako Ingurumen Agentziaren txosten baten arabera, kutsadura atmosferikoak 1.270 heriotza eragin zituen EAEn 2022. urtean.

"Airearen kutsadurak giza osasunean duen eragina Europan" izeneko dokumentuak zehazten duenez, partikula finek, nitrogeno dioxidoak (NO2) eta ozonoak eragindako airearen kutsadurak 2022an 181 heriotza goiztiar eragin zuten Araban, 323 Gipuzkoan eta 766 Bizkaian. Txostenaren arabera, heriotza gehienak Bizkaian izan ziren, heriotza guztien %60. Nerbioi Beherea da gehien kaltetutako eremuetako bat, esleitutako heriotzen kopuru esanguratsua pilatzen baitu. Ekologisten arabera, eremu horretan oraindik ez da egin derrigorrezko Hobekuntza Planik, nahiz eta han kokatutako neurketa-estazioek 2016an eta 2017an nitrogeno dioxidoarentzat ezarritako mugak gainditu zituzten.

Europar Batasunean, partikula finek eragindako heriotzak 239.000 izan zire, eta, Ekologistak Martxanen ustez, ekidin zitezkeen.Ozonoak eta nitrogeno dioxidoak, berriz, 70.000 eta 48.000 heriotza eragin zituzten.

Ekologistak Martxanen esanetan, heriotza horien %65 PM2.5 partikulekin lotuta daude (2.5 mikra baino txikiagoak direnak), eta salatu duenez, kutsatzaile hori ikuskatzea ez da lehentasunezkoa izan Eusko Jaurlaritzarentzat. Erakundeak ohartarazi du zenbait hiriburutan eta trafikoa kontrolatzeko estaziotan ez zela monitorizaziorik hasi 2020. urtera arte, nahiz eta “XXI. mendearen hasieratik ondo ezagutzen ziren partikula horiei lotutako arriskuak”.

Erakundeak kritikatu egin du, halaber, PM2.5erako Hobekuntza Plana ezartzeko eskaerek, Arartekoak berak ere babestu dituenak, ez dutela erantzunik jaso euskal erakundeen aldetik.

Europako Agentziaren estimazio horiek, EAEn 2022an izandako 24.203 heriotzen % 5-11 dira, 30 urtetik gorako ehun mila biztanleko 79 eta 161 heriotza arteko ratioarekin. Bizkaia da egoerarik larrienetarikoan dagoena, 91 eta 173ko ratioekin, Espainiako Estatuko batez bestekoa gainditzen du.

Egoera horren aurrean, Ekologistak Martxanek garraio publikoa eta oinezkoen joan-etorriak bultzatzeko galdegin die Eusko Jaurlaritzari, foru aldundiei eta udalerriei, horrela Mugikortasun Iraunkorraren Legearekin bat egin dezaten. Halaber, ibilgailu pribatuen trafikoa murrizteko beharra azpimarratu dute, airearen kalitateari eragiten dion faktore nagusia dela iritzita.


 

Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean
2025-01-30 | Julene Flamarique
Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko... (+)
Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak
2025-01-29 | Julene Flamarique
"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an. (+)
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an
2025-01-27 | Julene Flamarique
Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera. (+)
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua
2025-01-22 | Julene Flamarique
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko... (+)
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da
2025-01-09 | Julene Flamarique
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen... (+)
gora