Asteroko buletina
Kukuak erromako zubian jotzen du amabirjina martxokoz.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


2025eko urtarrilaren 09a
Unai Agirre, Euskal Sagardoaren koordinatzailea txotx 2025 denboraldiaren aurkezpenean

Euskal Sagardoak “Malus bat” proiektua aurkeztu du ostegunean Donostian, 2025eko txotx denboraldiaren aurkezpenean. “Malus bat” euskal sagardoaren Jatorrizko Deitura Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Arabatik Euskal Herriko gainerako probintzietara hedatzea helburu duen ekimena da. Unai Agirre Euskal Sagardoaren koordinatzaileak azaldu duenez, lehenik Iparraldea sartuko da, aurtengo uztarekin batera, eta Nafarroa eta Trebiñu etorkizunean sartzeko urratsak ematen hasi dira.

Proiektuak Euroeskualdearen diru-laguntza baten laguntzarekin 18 urterako plan estrategiko bat aurreikusten du Jatorri Deitura berri gisa definitzeko, eta halako ezaugarriekin munduko lehen mugaz gaindikoa izan liteke, Naizek jaso duenez. “Albiste gehiago izango dituzue datozen hilabeteetan”, aurreratu du Agirrek.

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Amaia Barredok euskal sagardoak nazioartean duen errekonozimendu gero eta handiagoa azpimarratu du, Japonian duela gutxi egindako proba bat adibidetzat aipatuz. Bere ustetan, Euskal Herri osora zabalduko den jatorri deitura berria baikorra izango da nazioartean ikusgarritasuna izateko. “Urte hau konplexua izan da ekoizpen aldetik, baina emaitza zoragarria da”, adierazi du Barredok.

Ekoizpen txikiagoko urtea, baina kalitate handikoa

2025eko txotx denboraldiak ekoizpen txikiagoa izango du aurreko urtearekin alderatuta, 2023ko uzta “oparoaren” ostean espero zen bezala. Guztira, bi milioi kilo sagar bildu dira 250 sagastitan, eta horri esker 1.300.000 litro sagardo ekoiztu dira 46 sagardotegitan: bat Araban, hiru Bizkaian eta 42 Gipuzkoan. “Erdia baino gutxiago da, baina nahikoa”, adierazi du Maite Retolaza Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako lehendakariak, eta “aurtengo sagardoaren kolorea, gorputza eta lurrina” nabarmendu ditu. “Bertako plazerra” lelopean, Euskal Sagardoak 2024ko sagardoaren kalitate aparta nabarmendu du, eta “kupeltegiz kupeltegi” gozatzera animatu du.

Euskal Sagardoaren Ibilbideak esperientzia zabalagoak eskainiko ditu 2025ean, Amaia Zubeldia Euskal Sagardoaren Ibilbidearen arduradunak azaldu duenez. Besteak beste, dastatze gidatuak, sagar zuku tailerrak, txangoak eta herri kiroletako ginkanak izango dira enpresentzat.

Bestalde, Gipuzkoako Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa diputatu Azahara Dominguezek iragarri du garraio publikoa indartuko dutela sagardotegietara modu ziurrean iristea errazteko. Halaber, gogorarazi du txotx garaia “ez dela asteburuetara mugatzen, astelehenetik ostiralera sagardotegiek eskaintzen dutenaz gozatzeko aukera ere badagoela”.

Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera
2024-12-24 | Julene Flamarique
NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak... (+)
TikToken karbono-aztarna Greziako urteko emisioa baino handiagoa da, ikerketa baten arabera
2024-12-19 | Julene Flamarique
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu... (+)
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute
2024-12-17 | Julene Flamarique
220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa... (+)
Bi presa kendu dituztenetik, izokina Bidasoatik Baztanera heltzen hasi da
2024-11-28 | Julene Flamarique
Hobekuntza horiekin izokinak eta beste espezie migratzaile batzuek erruteko eremu optimoak lortzea eta bizirik irauteko aukerak handitzea espero da. Europako funtsekin finantzatutako jarduera da, Life... (+)
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn
2024-11-27 | Julene Flamarique
2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak;... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora