San Matias, erein tuk azaziak bilduren tuk aza handiak

Bermeo, Meñaka eta Arrietako landa-guneetatik 500 metrora egin nahi duten Sollube-gane proiektu eolikoaren aurkako alegazioak aurkeztu dituzte

Sos Sollube herri-plataformak Sollube-gane proiektu eolikoaren aurkako 3.000 herri alegaziotik gora aurkeztu ditu azaroaren 10ean Bilbon, Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Grupo Arena enpresak 195 metroko sei haize errota jarri nahi du Bermeo, Meñaka eta Arrietako landa-guneetatik 500 metro eskasera. "Ezin dugu onartu lurrak suntsitzen eta pobretzen dituzten erauzketa-enpresei baino mesede egiten ez dien eredu bat erreproduzitzen jarraitzea" adierazi du plataformak, eta Sollube-gane proiektua "geldiaraztea" eta eredu energetikoa birplanteatzea eskatu du.


2025eko azaroaren 11
Azaroaren 10ean Sos Sollubek alegazioak aurkeztu dituenean eman duen egin duen prentsaurrekoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Sos Sollubek prentsaren aurrean adierazi duenez, "Gaur hemen aurkezten ditugun herri-alegazioak taxutzeko eta zabaltzeko izan dugun epea oso laburra izan bada ere, 3.289 sinadura, eta, sinadura horiekin batera, hirigintza- eta ingurumen-eraginak baloratzeko alegazio teknikoak ere aurkeztuko ditugu".

Sollube-gane proiektuaren berria 2023ko abenduan jakin zuten, EAEko Aldizkari Ofizialean argitaratu zenean: "Harrezkero, proiektu hori ezartzeak ekarriko lituzkeen arriskuez kontzientziatzeko lanean ari gara", gogoratu du herri-plataformak, eta jarraitu du: "Gaur aurkezten ditugun
alegazioek agerian uzten dute Grupo Arenak gure mendietan jarri nahi duen megaproiektuaren aurkako jarrera eta kezka".

195 metroko sei aerosorgailu landagunetik kilometro erdira

Sos Sollubek esan du ez ulertzen "nola izapidetu daitekeen 195 metroko sei aerosorgailuz eta 117 metroko dorre meteorologiko batez osatutako proiektu industrial bat, Bermeo, Meñaka eta Arrietako landa-guneetatik 500 metro eskasera eta zenbait herritatik 2 km eskasera dagoena. Horrez gain, 12,5 km-ko linea elektrikoak Meñaka, Gamiz-Fika, Arrieta eta Zamudioko udalerrietan ere izango du eragina. Ez dugu ulertzen Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundiaren aztarnategi arkeologikoak, fauna, flora, paisaia, biosfera-erreserbak... kontserbatzeko planak ez betetzea eta erakunde horiek berak aritzea proiektu hau izapidetzen".

"Ezin dugu onartu beharraren banderapean eredu bat erreproduzitzen jarraitzea"

Sollube-gane proiektuak zergatik kezkatzen dituen argudiatu du plataformak: "Kezkaz ikusten dugu 2023az geroztik eta Nafarroan bakarrik 51 proiektu izapidetu dituen enpresa batek Sollubeko baliabideak ustiatu nahi izatea, gero Zamudioko Parke Teknologikoan dauden enpresek energia hori kontsumi dezaten. Kezkatzen gaitu gaur egungo testuinguruan, energiak eta bere ekoizpenak hainbesteko garrantzia hartu duten testuinguruan, planetaren zati handi bat hamarkadetan pobretzen jarraitzen duen espoliazio-eredu bera errepikatzeak. Ezin dugu onartu beharraren banderapean eredu bat erreproduzitzen jarraitzea, lurrak suntsitzen eta pobretzen dituzten erauzketa-enpresei baino mesede egiten ez diena".

Administrazio-prozesuaren "erabateko opakutasuna" salatu dute, "industria-proiektu horien instalazioa arautzen duten legeak eta araudiak urratzen dituena".

"Sollube-gane gelditzea eta eredu energetiko birplanteatzea eskatzen dugu"

"Lotsagarria da  auzorik eta herririk kaltetuenei horren berri eman nahi ez izana. Nola egon daiteke interes publikoko proiektu bati buruz hitz
egiten, jende kaltetuenaren informazioa, galdera eta kezkak jasotzen ez badira? Nola hitz egin daiteke iraultza berde eta ekologikoaz, kontuan hartzen diren interes bakarrak hemen inplikatutako enpresenak badira?", galdetu du herri-plataformak eta Sollube-ganeko proiektu eolikoa "geldiaraztea" eta "Euskal Herri osoan zehar 100 proiektu baino gehiago izapidetzen izatera eraman gaituen eredu energetikoa birplanteatzea" eskatu du.

"Fronte zabala" sortzera deitu ditu herritarrengandik gertueneko erakundeak: "Udalei eta gainerako erakundeei eskatzen diegu SOS Sollube plataformarekin eta lurralde osoan urte hauetan zehar sortu diren gainerako plataformekin inplikatzeko eta horiei laguntzeko. Gure ustez, bere baliabideekin eta gure sarearekin fronte zabala sor daiteke, Sollubeko proiektua bezalako beste proiektu industrial eta espekulatiboei aurre egin ahal izateko".

Lanean jarraitzeko asmoa berretsi du Sos Sollubek: "Lurra, bertako baliabideak eta jendea defendatuko ditugu. Beren beharrak asetzeko herritik sortzen diren ekimenak defendatuko ditugu. Eta, jakina, proiektu megalomano hauei laguntzarekin, senidetasunarekin eta elkartasunarekin egiten eta egingo diegu aurre".

“Erabat hirietatik teorizatzen dugu eta buelta asko eman behar dizkiogu landa eremuan zaintzaren gaiari”
2026-02-25 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu elkarrizketatu ditu Eli Pagolak Egonarria saioan, haien liburuak eskutan. EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein,... (+)
Solariaren makroproiektua gaitzetsi dute Arabako bederatzi udal eta 130 administrazio batzarrek
2026-02-23 | Estitxu Eizagirre
Otsailaren 21ean elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Solaria Zierbena Solar makroproiektu fotovoltaikoak "lurraldean eragingo duen inpaktu itzulezina salatzeko", antolatzaileek salatu dutenez. Bederatzi udalerritako eta 130 administrazio-batzarretako ordezkariak... (+)
Etiketa berde bakoitzarekin zer erosten dugun argitzeko eta laborari agroekologikoei entzuteko saioak
2026-02-06 | Estitxu Eizagirre
Herritarrei laborantza ekologikoa eta agroekologia zer diren azaltzeko hiru saio antolatu dituzte Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren Kontseiluak eta EHKOlektiboak, elkarlanean. Kontzeptuen azalpenak eta inguruko laborari agroekologiko... (+)
Labrazako eolikoen eraikuntza lanak gelditzea eskatu du kontzejuak, mendi-bideetan baimenik gabe ari direlako
2026-01-30 | Estitxu Eizagirre
Mendi-bideetan baimenik gabe burutzen ari diren eraikuntza lanak "berehala gelditzea" eta "legaltasuna berrezartzea" eskatu du Labrazako Kontzeju Irekiak. Ebazpena argitaratu du Arabako Buletin Ofizialean, "honen... (+)
Repsolen aurrean protestak egin dituzte Bianditz Domiko Bizirik eta Urumeako Mendiak Bizirik herri ekimenek
2026-01-30 | Estitxu Eizagirre
Azaroaren 29 arratsaldean "Repsolen praktika ekozida eta kolonialak salatzeko" bi elkarretaratze egin dituzte Lintziringo (Oiartzun) eta Txillida Lekuko (Hernani) gasolindegietan. (+)
gora