Astelehenero 8:00etan zure epostan
Eusko Jaurlaritzak astelehenean aurkeztu du Lemoizko zentral nuklearrera ordezkatuko duen akuikultura parkearen proiektua. 10 urtetarako 170 milioi euroko inbertsioa egingo dute mihi-arrainak jaio eta hazi daitezen, eta zuzenki 200 lanpostu inguru sortuko dituela adierazi dute. Iberdrolak ez du zentralaren eraisketa ordainduko eta orotara 17 milioi euro aurreztuko ditu.
Eusko Jaurlaritzak Lemoizko zentrala zegoen gunean akuikultura parkea eraikiko duela jakinarazi du.
Eusko Jaurlaritzak astelehenean aurkeztu du Lemoizko zentral zaharreko instalazioetan bertan garatuko duten proiektua. Sea Eight Portugalgo konpainiaren eskutik akuikultura parke bat eraikiko dute mihi-arrainak jaio eta hazi daitezen. Jaurlaritzak 2019an Iberduerorenak ziren -egungo Iberdrola- Basordaseko lurrak eskuratu zituenean aurreikusitako proiektua jarraitu du. Aurrera eramateko, datozen 10 urteetarako 170 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu publiko-pribatua izango du egitasmoak, Irekian jaso dutenez.
Imanol Pradales Euskal Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakariak adierazi duenez, 2030ean lehen “made in euskadi” arrainak merkatuan egotea aurreikusten du. Urtean 3.000 tona ekoizteko gaitasuna izatera iritsi nahi dutela nabarmendu du. Helburuak, elikadura sektorea “indartzea” eta nazioartean “arrakasta lortzea” direla adierazi du. Modu horretan, Europa mailan bultzatzen den ekonomia urdina sustatuko dutela sinesten dute.
Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Euskal Herriko ikerketa eta teknologia zentroekin eta sektore bioteknologikoaren enpresekin kolaboratuko dutela adierazi dute. Lehendakariaren hitzetan, zuzenki 200 lanpostu sortuko direla aurreikusten dute, eta beste zenbait modu ez zuzenean. Horretaz gain transformazio ekintzak eta ekonomia zirkularra sustatuko dituela baieztatu du.
Naizek 2023ko artikuluan nabarmendu zuenez, EAJ eta Lakuak Lemoizeko zentral nuklearraren lurrak akuikultura parkea egiteko bereganatu zituztenean, Iberdrolari 17 milioi euroko eraiste eta berreskurapen gastuak aurreztu zizkioten, legez ordaindu behar zituenak.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545