Otsaileko elurra, egurra

Labrazako zentral eolikoa gelditzea exijitzeko Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin du Araba Bizirikek

Urtarrilaren 21ean elkarretaratzea egin du Araba Bizirikek Arabako Foru Aldundiaren aurrean, "Labrazako zentra eolikoa ingurumen aldetik atentatu bat delako, lurren jabea den Labrazako herriaren borondatearen kontra eraikitzen ari direlako eta Oiongo Udalak plan berezia ilegalki onartu duelako". Ohartarazi dutenez, "Labrazak ez du baimendu bere herri bideak erabiltzea eta, berriro ere, ilegalki erabiltzen ari dira. Hau guztia Iberdrolak eta Euskal Energia Erakunde publikoak osatzen duten Aixeindar enpresa egiten ari da".


2026ko urtarrilaren 22a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Araba Bizirikek Oiongo Udalaren erabakia ere gaitzetsi du: "Oiongo Udalak Labraza zentral eolikoa eraikitzeko plan berezia ilegalki onartu zuen". Iñaki Lasagabaster, Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedradun emerituaren adierazpenak eman dituzte argudio gisa: "Lasagabasterrek pasa den urtean esan zuen udalek ezin izango dituztela plan berezi horiek onartu, Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen aurkakoak izango liratekeelako, eta jardun hori legez kanpokoa izango litzatekeelako, eta erabat deusezak diren plan bereziak ere bai. Esan zuen udalak ez daudela behartuta plan berezi horiek onartzera; aitzitik, behartuta daudela ez onartzera”. Lasagabaster EAEko Arbitraje Batzordeko kide izan zela (1997-2003 eta 2003-2009) nabarmendu dute, eta organo hori arduratzen dela EAEko erakundeen eta lurralde historiko bakoitzeko erakundeen artean sor daitezkeen eskumen-gatazkak ebazteaz.

"Udalei exijitzen diegu plan bereziak ez onartzea"

"Araba arrisku bizian" dagoela baloratu du Araba Bizirikek, 100 proiektu baino gehiago martxan daudelako une honetan. Horren aurrean, udalei "exijitu" diete "tokatuko zaizkien plan bereziak ez onartzea", eta instituzioei dei egin diete "Arabako lurraldea defendatzeko".

Makroproiektu berriztagarriak ustezko trantsizio energetiko baten izenean egiten dira, baina Araba Biziriken arabera, makroproiektu horien helburua beste bat da: "Gero eta argiago dago benetako asmoa dela Arasurren eraikitzen ari diren eta Araba osoak adina elektrizitate kontsumituko duen makro-datu-zentroa hornitzea; eta Repsolek, Josu Jon Imaz Trumpen ipurgarbitzaileak zuzentzen duen enpresak, hidrogeno berdea Europara esportatu ahal izatea".

Ongi-etorri, mantangorri
2026-10-19 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 17an Ordiziako (Gipuzkoa) Plaza Nagusian aurkeztu zuen EHKOlektiboak zigilu agroekologikoa: marigorriaren irudia ikus zitekeen Euskal Herri osotik etorritako ekoizleen mahaietan eta elikagaien etiketetan. Goiz... (+)
EH Bilduk datu-zentroen hedapena mugatzea eskatu du "industria lehenesteko", baina bultzatzen jarraitzea erabaki du Legebiltzarrak
2026-10-16 | Estitxu Eizagirre
Eusko Legebiltzarrean datu zentroei buruzko eztabaida egin dute urriaren 15eko Osoko Bilkuran. EH Bilduk mozio bidez eskatu zuen "hipereskalako" datu zentroen hedapena "mugatzeko", eskura dagoen... (+)
Zazpi lurraldeetako elikagai agroekologikoak eskuratzeko aukera urriaren 17an Ordizian
2026-10-14 | Estitxu Eizagirre
EHKOlektiboak azoka berezia antolatu du Ordizian (Gipuzkoa), larunbata honetan. Bertan aurkeztuko dute marigorri bat iruditzat duen zigilua: Euskal Herriko etxalde agroekologikoen identifikatzailea. Dagoeneko zigilu hori... (+)
Amillubi proiektuak erosketa burutu du: jada bereak dira baserria eta lurrak
2026-10-12 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 11n egin dute azken ordainketa eta Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzoko Amilibia baserria eta bere lurrak Biolur elkartearen jabetzakoak izatera pasatu dira. Abenduan beteko ditu... (+)
Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
gora