Ederra eta ona bi dira

Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


2025eko apirilaren 04a
Toxikowatch-eko teknikariak arrautzak biltzen Zubietan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Erraustegiak dauden Europako beste leku batzuk ere aztertu dituzte, hala nola, Parisen eta Harlingen-en (Herbehereak), eta antzeko emaitzak izan dituzte, kutsadura maila handiak. Azterketa egiteko erabili dituzte aire librean aritzen diren oiloen arrautzak, goroldioa, lurra, errekastoetako ura eta Usurbilgo etxe bateko ur edangarria.

Toxicowatch-eko kideak bost urtez aritu dira laginak hartzen, eta ikusi dute 2019tik dioxina maila asko handitu dela horietan, baita metal astunetan, PFASetan –degradatzen ez diren produktuak– eta beste gai oso kutsagarri batzuetan ere. Zubietako erraustegitik bost kilometroko erradio bateko zazpi tokitan jaso zituzten arrautzak, eta Zubietatik 3.500 metrora dagoen Hernaniko arrautzetan ikusi dute Europan azken hamahiru urteetan egin dituzten behaketetan inoiz jasotako dioxina kutsadura mailarik handiena.

Ikerketa hau 2019an hasi zen, eta erraustegia 2020an martxan jarri zenetik kutsadurak gora egin du osagai guztietan. Oraingoan, esaterako, Zubietan bertan PFAS produktu toxikoak topatu dira miatutako oilo arrautza guztietan, eta Hernanikoetan eta Andoaingoetan Europar Batasunak baimendutako kopuru guztiak gainditzen dituzte.

2019an erraustegia ez zen lanean ari oraindik eta ez zen dioxinarik aurkitu jasotako goroldio eta pinu orratz-hostoetan, baina ondorengo urteetan jasotako laginetan dioxinen maila 300 aldiz handiagoa izan zen. Urteekin kutsadura kopuru horiek jaitsi dira, baina hala ere, goroldioetako PCDD/F kopuruak –dioxinak eta furanoak– 2019an baino 30 aldiz handiagoak dira.

Metal astunen kutsaduraren goranzko joera ikusi da, halaber, ura, lurra, goroldioa eta sedimentuetan. Horiek erraustegiaren kilometro bateko erradioan jaso ziren, zazpi lekutan. Ur laginetan, zinka eta berun maila handiak ikusi dira. Lurrean, kadmioa, zilarra, manganesoa eta merkurio kopuruak handitu dira. Goroldioan artsenikoa, barioa, nikela eta eztainua igo da; eta sedimentuetan, kobaltoa eta manganesoa deigarriak dira.

Erraustegirik gabeko hondakin politikak

Toxikowatcheko adituen ustez, joera hauek guztiek agerian uzten dute kutsaduraren gorakada eta horregatik, erraustegiak erretze prozesuan igortzen dituen gasen azterketa zehatza egitea aholkatzen dute. Diotenez, ikerketa hori egitea ezinbestekoa da jakiteko erraustegiak betetzen dituen legezko arauak arriskutsuak diren sustantzien igortzea ezabatzeko edo, gutxienez, murrizteko.

Toxikowatch erakundeak azterketa zabala egin du albistean aipatzen den kutsadurari buruz eta Europako Zero Waste elkartearen webgunean irakurri daiteke txosten osoa. Zero Wasteren ustez, urtez urte egiten diren azterketa hauek frogatzen dute errausketa oso kutsagarria dela, eta erakusten dute aurrera begira hondakinen esparruan trantsizio azkarra egin behar dela, hondakinak erre gabe eta zero hondakin politika bultzatuta, “hori egitea ezinbestekoa da osasuna eta ingurumena babesteko”.

Kubatarrak "gerra egoeran" daude herrialdea AEBen erasotik defendatzeko
Kubako lehendakari Miguel Díaz-Canelek telebistaz jakinarazi du herrialdeak indarrean jarri duela “defentsarako prestakuntza plana”. AEBen jarrera oldarkorrari erantzuteko abiatu dute plana eta horren arabera, besteak... (+)
Aire kalitatearen neurketa EAEn ez da EBk agintzen duen moduan egiten, Ekologistak Martxanek salatu duenez
Europako Ingurumen Agentziak parametro batzuk erabiltzen ditu Europar Batasuneko lurraldean airearen kalitatea neurtzeko eta 2019tik estatu guztiek horixe bera erabili beharko lukete, baina Ekologistak Martxan... (+)
Artousteko eski estazioan atzera bota dute plastikozko eski pista
Urtarrilaren hasieran hartu du erabakia estazioak, bertako arduradunek azaldu dutenez, plastikozko pista zapaltzeko makina erosi behar zutela ohartu zirenean. Pirinioetako Ossau bailara ezaguneko Laruns hiriko... (+)
Zizur Nagusiko hiru eskola publikoentzat jantoki publiko bateratua eraikiko da
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak jantoki berri baterako lizitazioari ekin dio Zizur Nagusian (Nafarroa), herriko hiru eskola publikoentzat eskola jantoki bat eraikitzeko. Eskola horietan 1.329 ikasle ari... (+)
Otsoa, basurdea eta txerri izurritea
Kataluniara begira da Espainiako Estatuko lurralde ugari, eta horien artean oso adi dira Aragoi eta Hego Euskal Herria ere. Basurde eta txerrientzat oso kutsakorra eta... (+)
gora