Enara batek ez du udaberria egiten

Kosmetika industrialaren aurrean, egin ezazu zuk zeuk

Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko azaroaren 11
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Argazkian: Garbiñe Larrea Donostiako liburutegian, azaroaren 7an liburua aurkezten.

“Urtetan, kontsultako lanean, azaleko gaitzekin ikusi dut jendea, eta kasu askotan, ez ziren berezkoak edo naturalak, kosmetiko industrialek eragindakoak baizik”, azaldu du Larreak argia.eus webgunean irakurgai dagoen elkarrizketan. Kremak eta bestelako produktuak ekoizteko enpresa handiek –eta ez hain handiek– darabiltzaten osagai sintetikoek kalteak eragiten dituzte pertsona askoren gorputzetan, Osasunaren Mundu Erakundeak ere ohartarazi duenez. Pentsa, egunero, batez beste, ehun toxiko barneratzen ditugu kosmetiko industrialen bidez. “Jendeak ez badu kontzientziarik honen inguruan, liburuaren lana izango da hori ikusaraztea, baina baita irakurleari zenbait irizpide ematea ere, kosmetikoak erosterakoan kontuan izan ditzaten”, dio.

Kosmetikoez hitz egitean, bada gutxitan zalantzan jartzen den beste gai bat: derrigorrezko edertasuna. Kosmetikoak sendabelarrekin liburuan oso kontuan izan dute hori, batik bat, nagusi den edertasun eredu kanonak ez dituztelako elikatu nahi izan. “Saldu nahi diguten edertasunaren kanon hau iragankorra da, eta atzean badago diktadura moduko bat, aniztasuna ez errespetatzea, zahartzaroarekiko fobia…”, dio Larreak. Eta, horretan, "kosmetika naturala" bezala definitzen diren produktu ekofriendly asko ere erortzen dira. Beraz, ez espero zahartzea saihesteko trikimailu miragarriak emanen dizkizun libururik. Bai, ordea, zuk zeuk kosmetiko jasangarri eta osasuntsuak prestatzen ikasteko gakoak.

Sei osagai eta orduerdi

Norberak etxean kosmetikoak egitea prozesu oso konplikatua eta garestia dela uste duenarentzat, berri onak daude. “Gorputzerako krema errazaren formula jaso dugu liburuan, adibidez. Sei osagairekin urte osorako bi pertsonentzat egin dezakegu krema, orduerdi inguru behar dira horretarako”, dio Larreak. Azala garbitzeko eta zaintzeko, berez, oso produktu gutxi behar direla nabarmendu du, eta hori dela bilatu behar duguna, ahal den neurrian, eskura dugunarekin moldatzea.

Olio esentzialen merkatuarekin adi ibili beharra dagoela dio Larreak, iruzur asko baitago, eta olio esentzial sintetikoak nagusitu direlako. “Horiek erabiliz gero, etxean produktu kosmetiko kaltegarri bat egiten ari zara”, gehitu du. Tranpa eta iruzurrei aurre egiteko eta kosmetikan ere autonomia bilatzeko erreminta ezin hobea dugu eskura orain. Edertasun kanonetik at, baina liburu ederra, benetan.

Euskal Herriko edarigile txikien topagunea Azkaraten
2026-06-15 | Garazi Zabaleta
Historia handiko etxea da Azkarateko (Nafarroa Beherea) Harizpea. “Etxe biziki polita da, herriko plazaren ondoan dena, eta erraten da herriko lehen etxea dela”, azaldu du... (+)
Gatzari lotutako historia ospatzeko festa Jaitzen
2026-06-08 | Garazi Zabaleta
Lizarraldean (Nafarroa) dago Jaitz herria, gazteleraz Salinas de Oro gisa ezaguna dena. Gaztelerazko izenak tokiaren izana ere ongi adierazten du, kasu honetan. “Erromatarren garaia baino... (+)
Nola indartu bertako elikadura sistemak tokiko politika publikoetatik?
2026-05-29 | Garazi Zabaleta
Badira urte batzuk Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak Nafarroako Mendialdean Elikadura Dinamizatzaile lanpostua sortu zuela, tokiko elikadura sistemak eta ekoizpena indartzeko. Hainbat ekimen eta lan-lerro... (+)
Ardi buru beltzen gasna sotoa Donibane Garaziko zitadelan
2026-05-25 | Garazi Zabaleta
2010. urtean sortu zuen laborari talde batek Buru Beltza elkartea, ardi buru beltzaren desagertzea geldiarazteko, baita arraza babesteko eta indartzeko ere. Ehun artzain inguruk osatzen... (+)
“Barazkiak dira proiektuaren ardatza, baina loreek ilusioa piztu didate berriz”
2026-05-18 | Garazi Zabaleta
Urteak daramatza Ane Gorosabel Mongek Bergarako Elkoro baserrian nekazari. “2014an hasi nintzen ortu lanetan, lehen urteetan beste lan batzuekin uztartuz, baina 2017an profesionalizatzeko pausoa eman... (+)
gora