Ihintza gaineko hegoa, gauerako hodeia.

Dermatosi nodular kutsakorra: ‘LIBRe’ kolektiboak aukera librea galdegiten du behien txertaketan

Dermatosi nodular kutsakorraren aurka behien txertaketa inposatuaren aurka sortu da "LIBRe" laborari taldea; hautatzeko eskubidea galdegiten dute. Txertoari buruzko informazio eskasa dela diote eta kontsumitzaileek zer jaten duten jakin behar dute.

Euskal Irratiak
Euskal Irratiak @euskalirratiak

Ipar Euskal Herriko lau euskal irratik osatzen dute Euskal Irratiak sarea: Gure Irratia, Irulegiko Irratia, Antxeta eta Xiberoko Botza - Radios basques.


2026ko urtarrilaren 14a
50 bat laborari elkartzen dira 'LIBRe' kolektiboan aukera librea galdegiteko behien txertaketan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

LIBRe laborari kolektiboak behien txertaketan aukeratzeko eskubidea aldarrikatzen du. Berriki sortua, taldeak 50 bat laborari biltzen ditu Gers, Biarno eta Euskal Herritik, behien dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa libreki hautatu ahal izateko.

Kolektiboko kideek salatzen dute txertaketa inposatua izan dela, eta laborariek beren hautua egin ahal izatea nahi dute. Azpimarratzen dute eritasun hori ez dela gizakiei transmititzen, eta, nahiz eta txertatuak izan, kalteak izan dira: txertatu ondotik behi batzuk hala ere hil direla diote.

LIBRe kolektiboaren arabera, kontsumitzaileek jakin behar dute zer jaten duten. Eritasunari aurre egiteko eta hiltze masiboak saihesteko, behiak txertatzera behartu dituzte biziki fite. Ondorioz, hazleek salatzen dute behi batzuk txertatu eta zuzenki kontsumorako hil dituztela; ez da eperik izan txertaketa eta hilketaren artean.

Beren ustez, nahikoa litzateke 28 eguneko isolamendua egitea, txertoak eta hiltze masiboak saihesteko, jakinez dermatosi nodularra ez dela gizakientzat kutsakorra eta eritasuna sendatzen dela.

Gaur egun, plantan ezarri diren protokoloen ondorioz, Ipar Euskal Herrian behien %80 eta %90 artean txertatua da. Baina, ondoko urteetan, berriz txertatu beharko dira behiak, ondorioz beren salaketa ez dela berantegi heldu diote.

Momentuko prozedurarik ez bada izan behiak txertatzen ez dituztenen aurka, LIBReko kideek adierazi dute zigorrak erortzen badira antolatuko direla horren aurka jotzeko.

Kontsumitzaileen sustengua ere galdegiten dute, besteak beste, saltegietan produktuen jatorria galdetuz edo AMAPetan izena emanez.

Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzearen alde bozkatu dute Euskal Elkargoko hautetsiek
Abenduaren 6an iragan da Euskal Hirigune Elkargoko osoko bilkura. 73 delibero baziren. Elikadura eta Laborantza Kontseiluaren sortzeko printzipioak du eztabaida gehienik sortu. (+)
Itsasuko gereziaren sor-markaren proiektua aitzina doa
2023ko urte bukaeran, Xapata elkarteak ofizialki sor-marka baten sortzeko galdea egin zuen. Hemendik bizpahiru urtetara, nahiko lukete bururatu lan hori. (+)
Ipar Euskal Herrian artilearen balorizazioa indartzeko jardunaldiak hondarkinen ttipitzeko
Baionan iragan diren jardunaldietan, hainbat eragilek artilearen erronkak jarri dituzte mahai gainean. Ipar Euskal Herrian, Manex ardi arrazako artilearen transformaziorako baliabideak garatzea erronka nagusietariko bat... (+)
Prefeta eta Euskal Elkargoko presidentearen arteko desadostasuna laborantzako Kontseiluaren karira
Jean-Marie Girier departamenduko prefetari ez zaio ongi iruditzen Euskal Elkargoak sor dezan laborantzako Kontseilua. Jean-René Etxegarai Elkargoko presidenteak bere aldetik dio, elkarte izaera juridikoa ukanen... (+)
Xorien migrazioa beroketa klimatikoaren lekuko
2025-10-22 | Euskal Irratiak
Aurten xorien migrazioa berantago iritsi da: Europako iparraldeko beroak espezie askoren abiatzea gibelatu du, eta horrek gure eskualdeko lepoetan ere migrazioaren erritmoa aldatu du.  ... (+)
gora