Asteroko buletina
Sapar zailari aihotz zorrotza.

Van Gogh-en obrari zopa bota zion Just Stop Oil taldea, ekintza zuzenen kanpainan murgilduta dabil

Just Stop Oil talde ekologistak joan den astean mundu osoko hedabideen arreta bereganatu zuen Van Goghen margolan bati –aurrean kristal bat zuela– zopa bota ostean. Ez zen ekintza isolatua izan ordea. Talde ekologista urria hasi zenetik, egunero-egunero, Londresen protesta ekintzak egiten ari baita eta dagoeneko 370 kidetik gora atxilotu dituzte. Ekimenen bideo bilduma egin dugu.

Lander Arbelaitz Mitxelena
Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz

2007an hasi zen ARGIAko lantaldean, aurretik erreportaje batzuk argitaratuta kolaboratzaile gisa.


2022ko urriaren 21a
Ostiral goizean Harrods merkatal-gunearen fatxadan pintura bota dute.

Urriaren 21ean, ostiral goizean, munduko saltoki handienetakoa den Harrods-en fatxada margotu dute Just Stop Oil taldeko kideek pinturaz betetako su-itzalgailuak erabiliz, bertara sarbideak blokeatu dituzten bitartean.

"Jendea izoztu egingo da etxean negu honetan, Gobernuak aberatsei zergak ordainarazteari uko egiten dion bitartean", salatu du bozeramaleetako batek.

18 kide atxilotu ditu Poliziak ekintza honengatik. Hemen ikus daiteke bideoa.

Aldaketa klimatikoaren aurkako ekintzaile horiek gaiarekiko arreta deitzea dute helburu eta urrian egunero protesta ekintzak egingo dituztela jakinarazia dute. Oraingoz behintzat, pultsuari eutsi eta egunez egun protesta desobedienteak egiten ari dira. Azpian zenbait bideo beren Youtubeko kanaletik.

Eta nor dira Just Stop Oil taldekoak? Beren webgunean horrela aurkeztu dute beren burua: "Talde ugariren arteko koalizioa da, lortzeko gobernuak ez duela lizentzia berririk emango erregai fosilak bilatu, garatu eta produzitzeko Erresuma Batuan". Beren hitzetan, horixe da biziraupena lortzeko lehen urratsa. Astero 20 eta 30 bilera artean egiten dituztela diote, aurrez aurre eta online, Erresuma Batuko hiri ugarietan.

Urrian, egunero goizeko 11:00etan Westminster-en jartzen dute hitzordua, Occupy Westminster lelopean.

Orain arteko zenbait ekintza

Urriaren 18an Londresko zubi erraldoi batera igo eta bertan zintzilikatu ziren.

Urriaren 16an luxuzko autoen saltoki bat margotu zuten.

Urriaren 14an Van Gogh-en Eguzkiloreak lanari –aurrean kristal bat zuela– zopa jaurti zioten.

Egun berean Scotland Yard-en (Londresko Polizia) egoitzari bota zioten pintura.

Urriaren 12an Westminster inguruak blokeatu zituzten errepideak moztuta ekintzaileak elkar kateatuta.

Urriaren 10ean ekintzaile bat, protesta batean, Poliziaren furgoneta gainera igo zen.

Urriaren 8an errepide mozketa.

Urriaren 2an Waterloo zubia blokeatu zuten adin guztietako ekintzaileek.

 

Donostiako Udalari exijitu diote behingoz Sorleku parkea egin dezala, ehunka familia eremuan bertan sartuta
Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira... (+)
Surf parkerik ez dute eraikiko Donostiako Antondegin, udal gobernuak atzera egin du
Donostiako Udalak El Diario Vascori filtratu dionez, ez dute olatu artifizialen surf parkerik eraikiko Martutene eta Txomiñenea auzoen artean dagoen Antondegi mendian. Albisteak sorpresa eta... (+)
Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik
Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea... (+)
ASTEKO ARGAZKIA | Gipuzkoako gizartearen isla?
Zubietan makro-espetxe berria eraikitzen ari dira. Agintariek diote oso modernoa izango dela, eta Martutenekoak ez bezala, presoen birgizarteratzea bilatuko duela. 2023rako, hurrengo udaberrirako, 500 pertsona... (+)
Erraustegi azpitik ateratzen den kutsadura ez duela erraustegiak isuri dio erraustegia egin duenak
Ostegun goizean ere Arkaitzerreka erreka kutsatzen jarraitzen du Zubietako erraustegitik ateratzen den hodi batek. Errekak ur garbia darama menditik behera erraustegira iristen denean eta honen... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora