Ogi orde (Otorde) dabila maiatza su eske. Ogi truke beroa nahi du.

Donostiako Udalari exijitu diote behingoz Sorleku parkea egin dezala, ehunka familia eremuan bertan sartuta

Ekintza zuzena burutu dute Donostiako Marrutxipin 600 pertsonatik gorak. Ategorrieta ondoan, Sorleku parkea egitea nahi duten lur-eremuaren inguruan buelta bat eman ostean, barrura sartu dira ordu erdi pasatxo iraun duen protestan. Duela hainbat urte, Donostiako Udalaren parte-hartze prozesu baten bidez, ehunka haur eta auzokideren lankidetzarekin, parkea diseinatu eta Sorleku izena eman zioten. Orain aste gutxi, baina, udalak bertan aparkaleku bat egiteko asmoa iragarri zuen. Protestaren arrakasta ikusita adierazi dute: "Espero dugu entzun behar duten politikariek entzungo dutela gure mezua". Albistearen amaieran argazki galeria.

Lander Arbelaitz Mitxelena
Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz

2007an hasi zen ARGIAko lantaldean, aurretik erreportaje batzuk argitaratuta kolaboratzaile gisa.


2024ko azaroaren 07a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ostegun arratsaldean, eskolak amaitu eta berehala, ehunka familia bildu dira Ategorrieta ondoan dagoen Maritxu Guler parkean, Parkingik ez, parkea orain! lelopean. Trikitilariak buruan, eta haurrek eginiko kartel eta marrazkiak Marrutxipiko lur-eremu grisaren inguruan jarriz, protesta egin dute. Behin partzela hesituari bira eman ostean, hesia ireki eta barrura sartu dira 660 pertsona, ARGIAren zenbaketaren arabera. Ikusi Irutxuloko Hitzak egin duen laburpen bideoa.

Harriz eta obretako materialez beterik dagoen eremua izaki, zenbait antolatzailek jolasteko eremu bat perimetratu dute, zinta batekin, haurren segurtasunerako. Trikitixak girotuta, soka-saltoan aritu dira pozarren, ordu erdiren ostean amaitzeko oihua errepikatuta: "Par-ke-a-nahi-du-gu!".

"Guk haurrak, zuhaitzak, lasaitasuna eta bizitza nahi ditugu; ez autoak, asfaltoa, zarata eta kutsadura", adierazi dute Sorleku parkearen aldeko guraso eta auzokideen izenean prentsari igorritako oharrean. Horregatik, diote ez dutela onartuko Sorleku parkea ez den ezer. "Protesta koloretsu eta indartsu honekin gure ahotsa altxa nahi izan dugu eta argi diogu, ehunka pertsona gara parke honen alde mobilizatu eta protesta egiteko prest gaudenak".

Parte hartze prozesu bat oinarri

Gogoratu dute parke horren diseinuan Zurriola ikastolako 300 ikaslek, inguruetako zahar etxeetako egoiliarrek eta auzokide ugarik hartu zutela parte, eta denen artean diseinatu zutela nolako parkea nahi zuten. Proiektuarentzat Donostiako Udalak zenbait urtez diru partidak onartu izan baditu ere, azken bost urteotan geldirik egon da. Duela hilabete inguru, sorpresaz, udalak jakinarazi zuen arte bertan parkerik ez, baizik eta aparkaleku erraldoi bat egingo duela, hirira kanpotik iristen direnek autoa utzi ahal izateko. Albisteak inguruetako auzo elkarte, bizilagun eta gurasoak mugimenduan jarri zituen. Adibidez, bi astetan, 2.500 sinaduratik gora bildu zituzten online

"Ez zaigu onargarria iruditzen. Errespetu falta izugarria da auzoarekiko, eta batez ere, parte hartze prozesuari beren denbora eta ilusioa eskaini zieten ehunka pertsonekiko. Donostiako Udala oso leku txarrean uzten duen erabakia da", adierazi dute. "Hemen ez bada herritarrek erabakitako parkea egiten, gure ustez, etorkizuneko parte hartze prozesuek zilegitasun osoa galduko dute herritar askoren begietara".

PSE-EE bakarrik geratu da parkearen aurka

Orain bi aste, Donostiako Udaleko osoko bilkuran Elkarrekin alderdiak Sorleku parkearen alde aurkeztutako mozioa onartu zen. PSE-EE alderdia bakarrik geratu zen aurka. Elkarrekin, PP, EH Bildu eta EAJ parkearen alde posizionatu ziren.

"Horrek ez du esan nahi borroka irabazia dagoenik", diote. Udaleko osoko bilkuretan esandakoak ez dira lotesleak, eta beraz, lanak hasi arte, ezin da esan borroka irabazia dagoenik. "Hala ere osoko plenoan gertatu zenak, indar gehiago ematen digu oraindik, irabaz daitekeen borroka dela ikusten dugulako".

Zigortutako eremua

Parkearen inguruan duela gutxi autobidetik irteera berri bat ireki dutela, horretarako dozenaka zuhaitz moztu zituztela eta ordutik trafikoa biderkatu egin dela ere salatu dute. Bertan ibili ohi diren haur eta bizilagunen segurtasunerako, seinalizazio egoki, radar eta neurri gehiago eskatu dizkiote udalari.

 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

 

 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
 Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA
"Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek"
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu... (+)
Surf parkerik ez dute eraikiko Donostiako Antondegin, udal gobernuak atzera egin du
Donostiako Udalak El Diario Vascori filtratu dionez, ez dute olatu artifizialen surf parkerik eraikiko Martutene eta Txomiñenea auzoen artean dagoen Antondegi mendian. Albisteak sorpresa eta... (+)
Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik
Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea... (+)
Van Gogh-en obrari zopa bota zion Just Stop Oil taldea, ekintza zuzenen kanpainan murgilduta dabil
Just Stop Oil talde ekologistak joan den astean mundu osoko hedabideen arreta bereganatu zuen Van Goghen margolan bati –aurrean kristal bat zuela– zopa bota ostean.... (+)
Erraustegi azpitik ateratzen den kutsadura ez duela erraustegiak isuri dio erraustegia egin duenak
Ostegun goizean ere Arkaitzerreka erreka kutsatzen jarraitzen du Zubietako erraustegitik ateratzen den hodi batek. Errekak ur garbia darama menditik behera erraustegira iristen denean eta honen... (+)
gora