Senarra hil nahi baduzu, uztail-abuztutan aza emaiozu

Jakoba Errekondori emango diote Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria

Baratzearen inguruko jakintzaren dibulgazioan egindako lanagatik omenduko dute usurbildarra, besteak beste, ARGIAren Bizi Baratzea proiektuan zein Euskadi Irratiko Landaberri saioan egindako ibilbide luzeagatik. Azaroaren 26an banatuko dituzte Andoainen kazetaritza sari hauek.


2025eko azaroaren 03a
'Ilargia eta landareak agenda' urtero argitaratzen du Jakoba Errekondok.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

“Baratzea ezarri du denen bizitzen erdigunean, izan hirian, izan baserri guneetan”. Horrela goraipatu dute Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien epaimahaikideek Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistak hamarkadetan egindako lana. Azaroaren 26an Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria jasoko du usurbildarrak, baratzearen inguruko jakintza Euskal Herriko hamaika txokotara zabaltzen egindako ibilbide luzeagatik, Andoaingo Udalak ohar batean aurreratu duenez.

ARGIAko eta Bizi Baratzeko irakurleek jakingo dutenez, Jakoba Errekondok 30 urte daramatza astero-astero lurrari lotutako gaiak lantzen astekariko Bizi Baratzea atalean. Hain zuzen, 2025a urteurrenez beteta izan du Errekondok: ARGIArekin argitaratutako Bizi Baratzea liburuak ere 10 urte bete ditu, eta ospakizun artean kaleratu dugu Bizi Baratzea Orria ere, urtaro bakoitzean lurrari begiratzen dion aldizkari berezia, Errekondoren artikuluak ere barne hartzen dituena. Gainera, Rikardo Arregiko ohorezko sarituak 40 urte egin ditu larunbat goizetan Euskadi Irratiko Landaberri saioan baratzeko aholkuak emanez. Lurrari, ilargiari eta baratzeari buruzko jakintza bildu eta herrira zabaltzeko lan horregatik guztiagatik saritu dute Jakoba Errekondo.

Azaroaren 26an banatuko dituzte Andoainen Kazetaritza saria eta Komunikazio saria ere, eta bi sari horien launa finalistak azaroaren 5ean, asteazkena, jakinaraziko dituzte. Saridunak hautatuko dituzten epaimahai kideak hauexek dira: Miren Berasategi Zeberio (Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria), Eneko Bidegain Aire (idazlea eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko irakaslea), Itxaro Borda (idazlea eta prentsa kolaboratzailea), Angel Erro Jimenez (idazlea, itzultzailea eta prentsa kolaboratzailea), Pantxika Maitia (kazetaria), Libe Mimenza Castillo (UPV/EHUko irakaslea eta ikerlaria), Marta Lasa Goñi (mahaiburua eta Andoaingo Udaleko Euskarako zinegotzi arduraduna), eta Arantza Aguado Perugorria (idazkaria eta Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria).

Eguzkik salatu du donostiarrek gero eta garestiago ordaintzen dutela hondakinen kudeaketa
2026-07-22 | ARGIA
Talde ekologistak salatu duenez, Donostiako udalak jarraitzen du uko egiten hondakinen gaikako bilketa hobetzeari, eta horren ondorioz, donostiarrek gero eta gehiago ordaintzen dituzte hondakinen kudeaketa.... (+)
Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
gora