Itzaur guti eta arroitu anitz

Sasoiko menu goxoa eta bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari

Ilargia eta landareak agendaren 10. zenbakia aterako du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak. Hori ospatzeko, bertso bazkari berezian elkartuko dira landare zaleak irailaren 26an, Azpeitiako Azoka Plazan. Elikaguneak prestatu duen menu goxoa eta bertsoz zein ilustrazioz osatu dugun liburuxka aipatuko dizkizuegu, gosea egiteko. Gogoratu irailaren 20rako eman behar dela izena!


2026ko irailaren 18a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Irailaren 26an Azpeitiko Azoka Plazan aurkeztuko dute Jakoba Errekondo eta Antton Olariaga egileek 2027ko Ilargia eta landareak agenda. Ez da ohiko aurkezpena izango, bertso bazkari berezi bat baizik. Izan ere, hamargarren urtea da bi egileek elkarrekin ARGIAren Bizi Baratzea proiektuko agenda argitaratzen dutena, eta zenbaki biribil hori ospatuko dugu, Lurraren inguruko gaiekin gozatzen dugun jendearekin batera.

Elikaguneak menu ederra prestatuko du: entsalada epela garaiko barazki eta lekaleekin; karrilerak saltsan eta kopa gozoa, jogurtez eta fruta konfituraz osatua. Haragirik jaten ez duenak adierazi izena ematerakoan, beste bigarren plater bat dastatzeko. Umeek pasta eta albondigekin gozatuko dute.

Bertsoz eta ilustrazioz osatutako liburuxka opari

Giro ederrean ahosabaia gozatzeaz gain, begi-belarriak ere kitzikatuko dizkigu ekitaldi bereziak. Jakoba Errekondok sasoiek eta ilargiak landareetan duten eraginaz argibideak emango ditu, baita bertaratutakoen galderak erantzun ere. Antton Olariagak hamar agenda horietarako berariaz egindako hainbat ilustrazio erakutsi eta azalduko ditu, umore finez. Eta Unai Agirre eta Maddalen Arzallus bertsolariek euren bozak elkartuko dituzte: entzungo ditugu haien bat bateko bertsozko ziriak, baita bi bertsolari hauek idatzitako bertso jarrien sorta ederrak ere, eta baita bertso zaharrak ere.

Bertsoak eta ilustrazioak gertutik gozatzeko, elkarrekin kantatzeko eta etxera oroigarri eramateko, liburuxka batean bildu ditugu egun horretan aipagai izango diren ilustrazioak eta bertsoak. Bazkaltiar bakoitzak jasoko du berea.

Plazer duenak 28 euroan du bertso bazkari berezi honetarako txartela, eta umeena 15 euroan. Bizkor ibili, irailaren 20rako eman behar baita izena. Horretarako, badira hiru modu:

ARGIAren Azokan eskaera egitea da aukera bat.

ARGIAra deitzea da beste aukera: +34 943 37 15 45

Eta Elikagunearen dendara joatea da hirugarren aukera, bertan ordaindu eta bazkaltiarren zerrendan idatzita geratuko da zure izena.

Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
Hogei urteotan 237tik 813ra hazi da ekologikoan ekoizten duen eragile kopurua EAEn
2026-09-24 | Estitxu Eizagirre
Irailaren 23an Europako Nekazaritza Ekologikoaren Eguna izan da. Aurten, gainera, hogei urte bete ditu EAEko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK-Ekolurra). Urteotan biderkatu egin da... (+)
Amasa-Villabonako eolikoaren proiektua jendaurrean dago eta 30 eguneko epea dago alegazioak jartzeko
2026-09-24 | Estitxu Eizagirre
Premier ESPF Renovables, S.L. enpresak baimenak eskatu ditu Jaurlaritzan, Amasamendin 200 metroko bi haize errota ezartzeko. Gipuzkoako Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani udalerriei eragiten die.... (+)
Zatoz bertso bazkari berezira, ilargiari begiratzen dioten baratzezaleekin ospatzera
2026-09-09 | Estitxu Eizagirre
Ilargia eta landareak 2027 agenda laster izango dugu eskuetan. Ilargiaren arabera sasoi bakoitzean landareekin zer lan egin azaltzen duen agenda honek urteurren biribila beteko du,... (+)
Laborantza herrikoiak edo agroekologiak klima hoztu dezake
2026-07-26 | Estitxu Eizagirre
Ekainean astebetez egon garen moduan, 40 gradutan maiz egon beharko badugu, gure etorkizunak desiragarritasuna galtzen du, guztion ongizatea urtzen sumatzen dugu eta zimeltzen diren landareei... (+)
gora