Gauza guzia bere denboran, baba zabala abenduan

Itsasoan arrain handiak txikia jaten duen moduan, akuakulturan ere ereduen arteko talka

Mundua elikatzeko behar den baino janari gehiago ekoizten dugu, baina goseak jarraitzen du. Goseak elikagai ekoizpenarekin harremanik ez duelako gertatzen da hori. Gosea pobreziak eta desberdintasunek eragiten dute, elikagaien banaketa injustua eta eskuragarritasun falta dira arazoa eta ez elikagai eskasia. Ondorioz, gosea desagerrarazteak eskaintza handitzea baino elikadura zuzentzen duten sistemak erreformatzea eskatzen du.

Aintzira Oñederra
Aintzira Oñederra

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.

Goiuri Alberdi
Goiuri Alberdi

Asunek lurraldearen eta elikaduraren trantsizio eko-sozialerako Behatokiko kidea.


2026ko irailaren 28a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Zenbat astakeria egiten diren elikadura segurtasunaren izenean, edo aitzakiapean. Gurean pil-pilean dabiltzan akuakultura negozio erraldoiak ere hor sartuko genituzke. Getariako (Gipuzkoa) Itsasbalfegó proiektuak, zimarroiak ekoizteko proba pilotu izatetik, 50 urterako ustiapen-baimena eskatu berri du. Itsasoko makro-etxalde honek hazten dituen hegalaburrak, baimen berezi baten bidez, inguraketa-arrantzaren bidez gure kostatik hurbil arrantzatuak dira, gero kaioletan hazteko. Zortedunak haiek, irailaren hasieran 30 urtez debekatuta egon den inguraketa arrantza metodoa baimentzeko araudi aldaketa iragarri baitu Eusko Jaurlaritzak.

Hor dago, baita ere, sekretismo handiarekin abiatu duten Lemoizko (Bizkaia) haztegiaren proiektua. Pradalesek aipatu zuen mihi-arrainen haztegiko ekoizpena “elikagaien segurtasuna eta esportazioa bermatzeko asmoarekin” jaio dela. Uribe Kostako hainbat udalerrik zentral nuklearraren etorkizuna erabakitzeko askotariko entzute prozesu kolektibo eta integrala egitera dei egin dutenean, Eusko Jaurlaritzak muzin egin die.

Gutxi batzuentzako etekin ekonomikoa lehenesten ari den eredu bat da, epe motzeko begirada daukana. Itsasoko makro-etxalde hauek jarraitzen duten eredu intentsiboak inpaktu larriak ditu ingurumenean, ekonomian eta gizartean. Lurreko ekoizpen eredu intentsiboek dituzten bezalaxe.

Itsasfalbegó proiektu pilotuan 80 zimarroi hazi dituzte. Orain, beraien ekoizpena handitu nahi dute, hazkuntza industrialera jauzi eginez, 1.500 hegalabur inguruko bolumena edukitzera helduta. 80 zimarroik egunean ehunka kilo arrain urdin jaten omen dute.

Hiruko erregela aplikatu! Hemen bi kontraesan: bat, gure kostatik datorren arrain urdinarekin elikatu nahi badituzte (berdela, txitxarroa…), herritarren ohiko kontsumora bideratua izan beharko lukeena, kaiola horietan dauden arrainen “bazkarako” erabiliko da. Eta bi, horrelako makro-arrain-haztegiek beste herrialde batzuetan bildutako arrainak erabiltzen omen dituzte (Afrika eta Hegoamerikatik eratorriak), eta akuakulturako intsumoen ekoizpenak inpaktu sozial eta ekologiko larriak eragiten ditu herri horietan.

Biodibertsitatearen galera eta habitaten suntsipena ere gertatzen dira makro-haztegi hauek sortutako kutsaduraren ondorioz. Arrainak dentsitate handian pilatuta daudenez, erraza da gaixotasunak elkarri kutsatzea; osagai kimikoak erabiltzeko joera omen dago, eta horrek uretako baldintza biokimikoetan eragina du; eta, finean, giza osasunean du inpaktua. Neurri industrialetan aritzeak ere azpiegitura gehiago eta handiagoak eskatzen ditu (makinaria, errepideak…), eta landa eremua suntsitzeko arriskua handitzen da. Haztegi hauek esportaziora begira daude. Japonian jango dituzte zimarroiak eta mihi-arrainak, eta guk jango ditugu haien ekoizpenak ingurumenean eragindako inpaktuak.

Mutrikuko (Gipuzkoa) Akuakultura Eskolan kontatu digutenez, bada beste modu bat (nekazaritzan bezala) akuakultura artisaua edo dimentsio txikikoa garatzeko, itsasoaren eta lurraren errespetua oinarri duena. Akuakulturak ere zigilu ekologikoa izan dezake. Ekoizpen metodo jasangarriak erabilita, dimentsioak eta arrain dentsitateak zainduta, intsumoen jatorria eta kalitatea aintzat hartuta… Tokiko ekonomiak hauspotzeko eta tokiko elikaduran eragiteko balio duen arrain haztegi jasangarriak garatzeko aukerak badaude. “Arrain abeltzaintza” hau elikadura burujabetzaren estrategian txertatu beharko dugu, agortzen ari den itsasoari arnasa emango badio.

Jaten duguna gero eta ezezagunago: ingeniaritza-genetikoaren hedapen isila
Europako Parlamentuak eta Ministro Kontseiluak Teknika Genomiko Berrien (TGB) inguruko aurre-akordioa lortu dute, 2028 erditik aurrera aplikatuko den marko berria. Horrek, Genetikoki Eraldatutako Organismoak (GEO)... (+)
Inperialismoa, gerrak eta elikadura
Egungo egoera geopolitikoan, non kapitalismoaren faserik gorena den inperialismoa modu garden eta gordinean erasotzen ari den, mundu mailako krisi ekonomiko larria aurreikusten da, besteak beste,... (+)
Eta orain abereen talde immunologia lortu behar da... zergatik ez da talde prebentzioa lantzen?
EHKOlektiboa abenduan eta urtarrilean gauzatzen ari den etxalde bisitei jarraiki iritsi gara Agerrea baserrira, esne behiak dituen Arbonako etxaldera. Kolektiboak definitutako irizpide agroekologikoak zein maneratan... (+)
Baserritar feminismoa ikuspegi dekolonialetik
Bizilurrek gonbidatuta, Brasil eta Argentinako nekazal mugimenduetako emakume talde bat izan da gurean. Nekazal feminismo, herrikoi, dekolonial eta antiarrazistaren eraikuntzan gogoetak eta hausnarketak elkarbanatu zituzten... (+)
Suteek kiskaliko gaituzte landa eremua hiritartzen jarraituz gero
2022an egun gutxi batzuetan 15.000 hektarea kiskali ziren Nafarroan. 2024an, eskarmentu haren ondotik, eta Andia mankomunitatearen eskutik, izan genuen lehen aldiz “artalde suhiltzaileen” berri. Zunbeltz... (+)
gora