Abendu lehorra, urte ugaritsua.

Ehiza Bizkaiko eskola kiroleko programatik kentzeko eskatu dute

Ekologistak Martxan taldeak ehiza "haurrak errespetuan eta babesean heztearekin bateraezina" dela salatu du, eta azpimarratu du administrazio publikoek "errespetuan, enpatian, zaintzan eta bizikidetzan oinarritutako ereduak" bultzatu behar dituztela.


2026ko urriaren 01a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Ikasturte berriari abiatuta, Bizkaiko Foru Aldundiak eskola kiroleko programan Bizkaiko Ehiza Federazioak parte hartu du ehiza txakurrekin eta falkoneriarekin –hegazti harrapariekin lotutako erakustaldiak– lotutako jardueretan. Ekologistak Martxan erakundeak salatu du "bateraezinak" direla ehiza eta eskola kirola, azken hau "ikasleen hezkuntza garapena eta ongizatea sustatzeko programa" izanik.

"Ehiza adin txikikoei zuzendutako kirol zein jolas jarduera gisa aurkeztea oso zaila da haurrak babesteko, bizikidetzarako, hezkuntzarako, animaliekiko errespeturako eta indarkeria saihesteko printzipioekin", nabarmendu dute. Haien ustez, haur hezkuntzan Bizkaiko Foru Aldundiaren gisako administrazio publikoek "errespetuan, enpatian, zaintzan eta bizikidetzan oinarritutako ereduak" bultzatu behar dituzte, eta ez "animaliak jazartzea, harrapatzea eta hiltzea oinarri" duen jarduera bat.

Froga zientifikoak

Ehiza ikasturte berriko eskola kiroleko programan sartzeko erabakia justifikatzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari: "Zein ebidentzia zientifikok justifikatzen du ehizarekin loturiko jarduerak haur eta nerabeentzako programa publiko batean sartzea?". Izan ere, haien esanetan zenbait ikerketek ondorioztatu dute ehizarekin adin goiztiarretan harremantzeak "indarkeria normalizatzea" dakarrela, gatazkak konpontzeko metodo gisa.

"Haurtzaroan animaliekiko indarkeria eta krudelkeria fenomeno garrantzitsuak dira indarkeriaren garapenaren eta prebentzioaren ikuspegitik", adierazi dute. Horren aurrean, taldeak "enpatia eta errespetua sustatzen dituen hezkuntza ereduaren" alde egin du. Gainera, ukatu egin du ehiza "haurtzaroa naturara hurbiltzeko beharrezko tresna" dela: "Naturaren eta animalien gaineko menderatze estereotipoak indartzen ditu".

Eskaerak Aldundiari

Honako eskaera hauek egin dizkio Ekologistak Martxan taldeak Bizkaiko Foru Aldundiari: ehiza eskola kiroleko programatik kentzea; programan sartzekotan, erabaki hori justifikatzeko arrazoi zientifikoak eta pedagogikoak argitaratzea; ehizak haurrak babesteko, indarkeria prebenitzeko, animalien ongizaterako eta balioetan hezteko printzipioekin duen bateragarritasuna aztertzea; eta, azkenik, natura ezagutzeko jarduerak sustatzea, biodibertsitatearen behaketan, kontserbazioan, errespetuan eta babesean oinarrituta.

Lanean ari dira Orion erre den itsasontziak ibaia eta itsasoa kutsatu ez ditzan
Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren alerta fasea ezarri zuen ostegunean, eta itsasontzia buiekin hesitu dute. Oria ibaiak eta Kantauri itsasoak bat egiten duten lekuan erdi hondoratuta dago. Gure Gaskuña ontziak 70.000... (+)
Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik
Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken... (+)
Zubietako erraustegia gelditzea eskatuko dute igandean, Kontxako hondartzan
Donostiako estropadak baliatuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren ondorio kaltegarriak salatzeko, goizeko 11:00etan egingo duten elkarretaratzean. Astearte honetan eginiko prentsaurrekoan salatu dute Zubietako erraustegia dela... (+)
NBEk ohartarazi du lurrazaleko tenperatura 2 graduraino berotzea saihesteko berehalako neurriak hartu behar direla
NBEko zientzialariek ondorioztatu dute 1,5 graduko langa gainditzea "saihestezina" dela, eta egoerari berehala erantzutea eskatu dute, tenperatuaren igoerari aurre egiteko eta berotegi efektuko gas isuria... (+)
gora