Ederra eta ona bi dira

Hur-olioa eta beste hainbat produktu, Senpereko lurretan sortuak

Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan zen, eta 2015ean, hurrak eraldatzetik ekoiztera ere pasatu zen. “Zenbait urtez lur bila aritu ondoren, Senperen erosi genuen lursail hau, eta momentu hartan pasatu nintzen laborari ere izatera”, dio. Probak eginez eta esperimentatuz joan dira urteotan, eta hurra hamaika formatan eskaintzen dute egun: olioa, krema, hautsa, xaboia…

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2023ko maiatzaren 29a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Senperko hiru hektareako lursailean 1.200 hurrondo landatu zituzten 2015ean. “Ekoizpen ekologikoan ari gara, eta ez da oso ohikoa hori, hurren Balanin xomorroak uztaren %90 izorratu baitezake eta momentuz ez baita tratamendu ekologikorik ezagutzen”, azaldu du. Landaketak egin dituen ingurua biodibertsitate handiko tokia izanik, hura ez kaltetzea zen ekoizlearen helburua, horregatik erabaki zuen biologikoan ekitea: “Balanin xomorroen aurka egiteko ere biodibertsitate hori maila gorenera eramaten saiatzen naiz, xomorroen harrapakariei fabore egiteko”.

Errotan ez dira behar adina hur ekoiztera iritsi oraindik, eta elkarlanean ari da beste zenbait ekoizlerekin, nahiz eta horietako zenbaitek konbentzionalean ekoizten dituzten hurrak. Aurrera begira, Pirinio Atlantikoetako departamenduan hur ekoizpen sektorea indartzeko asmoz sareak sortzen ari da Trebesses.

Hurbileko osagaiekin eginak

Hur-olioa da Errotako produktu nagusia, eta Senpereko olio-errotan egiten dute eraldaketa prozesu osoa. “Hurrak bildu, garbitu, lehortu, kalibratu eta makinekin txikitzen ditugu. Litro bat olio egiteko, adibidez, 25 kilo hur behar dugu”. Oliba olioaren prozesu antzekoa darabilte, eraldaketan ez dute berorik erabiltzen, eta produktu fin eta suabea da emaitza. “Elikagaietan nahiz kosmetikoetan erabiltzeko aproposa da olio hau”, gehitu du.

Bestelako produktuak ere topatuko ditugu Senpereko gunean nahiz interneteko dendan salgai. “Olioa, krema eta hautsa nik egiten ditut, baina beste zenbait produkturen kasuan, kosmetikoenean adibidez, nire balio berak dituen Baionako enpresa txiki batekin elkarlanean egiten ditut”. Produktuotan darabiltzaten lehengaiak hurbilekoak izatea bilatzen dute: “Eztia Ziburuko eta Azkaineko erlezainena da, hur-hautsarekin prestatzen dugun kondimentu baterako darabilgun gatz-lorea ere Saliesetik ekartzen dugu…”. Gunean eta lursailean bisitak antolatzen ditu Trebessesek, eta salmentaren zati handiena bertan, zuzenean egiten saiatzen da. Zenbait sukaldarirekin, gozogilerekin eta denda txikirekin ere lan egiten du.

 

Belar infusio eta hidrolatoak eredu agroekologikoan
2026-04-26 | Garazi Zabaleta
Bidarrain (Nafarroa Beherea) kokatzen da Cecile Vivanten Kamamila proiektua. 2018an abiatu zuen egitasmoa, kazetaritzaren mundutik laborantzara salto ematea erabaki zuenean. “Senarrak eta biok bizikleta bidaia... (+)
Ekoizpen agroekologiko kooperatiboak martxan jartzeko formazioa
2026-04-20 | Garazi Zabaleta
Debagoienan (Gipuzkoa) elikadura burujabetzaren eta kontsumo iraunkorraren alde egiten ari diren lanketa orokorraren baitan, Tokixan elkartea sortu zuten pasa zen irailean, eskualdeko hainbat eragilek eta... (+)
Bertako artoarekin egindako taloen janari postu mugikorra Basaburuan
2026-04-13 | Garazi Zabaleta
Zalgurdi forma du Kata Gartziak Jauntsaratsen (Nafarroa) ireki berri duen Jan Talo janari postu mugikorrak, eta izenak argi adierazten duen moduan, taloak dira protagonista. Hori... (+)
Marmelada eta kontserbak, Artiedako Arterra Bizimodu proiektuaren barruan
2026-03-30 | Garazi Zabaleta
Artiedako (Nafarroa) Arterra Bizimodu proiektu kolektiboko kide dira Ione Andia Celaya eta Lorena Mompel Sanchez, Gukalde Kontserbak egitasmoa abiatu dutenak. 2024ko udan hasi ziren kontserbak... (+)
Landareak, gorputza eta gogoa zaintzeko
2026-03-23 | Garazi Zabaleta
Ana Velez hernaniarraren (Gipuzkoa) proiektua da Akna Atelier, garai batean ‘Koloreztatu’ izeneko egitasmoaren segida dena, nolabait. “2017 inguruan hasi nintzen olio birtziklatuarekin xaboiak egiten, etxean”,... (+)
gora