Baratzezaintza terapia baino merkeagoa da, eta tomateak jasoko dituzu!

Hormigoiak lurzorua inpermeabilizatzen duenean

Ugariak dira Dana denboraleak Valentzian eragin duen hondamendiaz egin diren irakurketak. Beste faktore batzuen artean, gizakiak naturari ebatsitako eremuez luze mintzo dira hedabideak, ibai eta itsaso ertzak hormigoiarekin betetzeak duen arriskua dela-eta. Hormigoiarekin estaliz gero, lurzoruak ezin baitu ura behar bezala xurgatu. Aste honetan hainbat protesta deitu dituzte Valentziako Gobernuan dagoen PPren eta erakundeen papera salatzeko.


2024ko azaroaren 04a
Lurzorua hormigoiarekin estaltzen denean zailagoa da ura xurgatzea.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Espainiako Estatuan, etxebizitzen %4,3 arrisku zonaldeetan daude eraikiak. Alegia, orotara milioi bat etxebizitza baino gehiagok du arriskua ibaiek gain hartu edo itsasoaren maila haziz gero kalteak sufritzeko, eta klima aldaketa dela-eta kopurua etorkizunean handiagoa izan liteke, elDiario.es-ek 2023ko irailean egindako ikerketaren arabera. Katastroak eta Urpean gera daitezkeen eremuen kartografia-sistemak jasotako datuetatik abiatuta osatu dute ikerlana, eta ondorioztatu Mediterraneoko kostaldea dela arriskurik handieneko zonaldea. Zerrendan lehenbizikoa Murtzia dago, eta ostean agertzen dira Kantabria, Asturias, Balear Uharteak, León eta Valentzia; Hego Euskal Herriko daturik ez dute jaso, katastro-erakunde propioak dituztelako bi administrazioek.

Espainia "txapeldun" da lursailak hormigoiarekin estaltzen, idatzi dute elDiario.es-eko kazetari Raúl Rejón eta Daniel Sánchez Caballerok, Dana-k eragindako kalteen harira azaroaren 1ean publikatutako erreportajean. Hainbat adituren hitzak jaso dituzte, tartean Jorge Olcinarenak, Eskualde Azterketa Geografikoko katedraduna Alacanteko Unibertsitatean: "Arazoa da pasa den hamarkadetan asko eraiki zela", dio. "1960ko hamarkadan, natura errespetatu gabe hasi zen okupatzen lurraldea, eta orain ondorioak ordaintzen ari gara. Ikusten ditugu etxebizitzak amildegietan sartuta, industria-nabeak, urak hazten direnean emaria bideratzeko beharrezko dimentsiorik ez dauzkaten zubiak...".

Hirigintza intentsiboak dakartzan arriskuen artean, lurzorua inpermeabilizatzea nabarmentzen dute adituek, hormigoi, asfalto edota metalez estalita xurgatze-ahalmena murrizten delako. Zentzu horretan, arrisku handieneko zonaldea Espainiako Estatuko hego-ekialdea dela diote zientzialariek. Arriskuak murrizteko zer egin beharko litzatekeen galdetuta, arrisku-zonaldeak zabaltzea eta "uraren energia murriztea" aipatu dute adituek, beste hainbat neurriren artean. Uraren energia murrizteari dagokionez, erreka eta ibaien bide naturalak berreskuratzea funtsezkoa dela diote, "landaretza hazi eta natura zabaltzean uholdeak laminatzea ahalbidetzen duelako", alegia, uholdeen emaria eta indarra txikitzea.

Mediterraneo aldean jada eraikiak dauden etxebizitzen kasuan "aterabide onik ez dago", Esteban García ingeniariaren hitzetan, "hasieratik ez lukete han egon behar".

Elkarretaratze eta manifestazioak Herrialde Katalanetan

Hilaren 7rako elkarretaratzea deitu dute Herrialde Katalanetan, PPko egoitzen aurrean. Besteren artean CUP alderdiak eta Arran eta Endavant kolektiboek egin dute deialdia, kaltetuei elkartasuna adierazi eta Carlos Mazón Valentziako Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko. "Hondamendi hauek ez dira naturalak; erantzuleek izena daukate", salatu dute. Halaber, OJS gazte sozialisten erakundeak deituta manifestazioa egingo dute azaroaren 9an Valentzia hiriburuan, Geure hildakoak, haien irabaziak lelopean.

Klima aldaketa Araban: Suteak, mahats-bilketan eragina eta murrizketak uraren erabileran
2026-08-25 | Jon Torner Zabala
Suak 300 hektarea erre ditu udan Araban, suhiltzaileen zerbitzuaren arduradun Iñaki Gurtubaik jakinarazi duenez. Ia sute txiki bat sortu da egunean. "Oso euri gutxi egin du, eta... (+)
Zubietako erraustegian elkarretaratzea egingo dute, iragan asteko suteak agerian utzi ostean "enpresak negozioa lehenesten duela, langileen osasunaren aurretik"
2026-08-24 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegian sutea gertatu zen hilaren 19an, bolumen handiko hondakinen birrintzailearen barruan. LABek salatu zuen zuzendaritzaren erantzuna ez zela pertsonak babestea izan, "langileak zuzenean arrisku... (+)
Eskalatzaileen harrobian, harrobiek egindako zauriak osatzen
2026-08-10 | Jon Torner Zabala
Atxarte, Untzillatx eta Astxiki kareharrizko mendi pikoen arteko haitzartea, Urkiolako parke naturalean, eskalatzaileen harrobi eta eskola ezaguna. Paraje ederrak dira,  baina zauriak dauzka agerian, 1971tik... (+)
Aire girotuak berotu du klima larrialdiaren eztabaida
2026-07-16 | Jon Torner Zabala
Aire girotuaren inguruko eztabaida bizi-bizi dago Frantziako Estatuan. Bero sapak are gehiago hauspotu du afera: ezkerrak dio, besteak beste, aparailuek energia asko xahutzen dutela eta... (+)
Babestutako eremua izanik ere, Urederran bainatzen jarraitzen du jendeak
2026-07-16 | Jon Torner Zabala
"Hango uren urdin turkesak Kariben zaudela pentsaraziko dizu; erreka hau, ordea, Nafarroan jaiotzen da eta aurrez lekua gordeta soilik bisita daiteke". Hamaika webgune eta sare... (+)
gora