Urrila urri, ilunabarretan igarri

Hernaniko ikastetxe guztiek bi urtez landutako jangela eredu berria aurkeztu dute Legebiltzarrean

Eskola-jantokietako catering sistemarekin "nazkatuta", jangela eredu berri baterako hiru alternatiba jasotzen dituen proposamen landua egin du Hernaniko hezkuntza komunitateak, lehen sektorearekin, sukaldaritza adituekin, aholkulari juridikoekin eta beste zenbait aditurekin batera. Proposamenaz hitz egiteko Hezkuntza sailburuarekin biltzea lortzen ez dutela-eta, Legebiltzarrera jo dute eta hainbat galderari erantzun diote bertan.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2026ko maiatzaren 12a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Hernaniko (Gipuzkoa) Langile ikastolan haur batek janarian har bat aurkitzeak aspalditik zetorren haserrea azaleratu zuen: janaria Errioxatik Hernanira eramaten zuen catering enpresarekin gustura ez eta enpresaz aldatzea eskatu (eta lortu) zuten, baina paraleloki bestelako jantoki eredu bat lantzen hasi ziren. Hernaniko sei ikastetxeen eta horietako guraso elkarte guztien parte-hartzea izan duen bi urteko prozesua izan da, Hernaniko Udaleko alderdi guztien babesa lortu duena.

Mikel Insausti gurasoak ARGIAri azaldu dionez, hiru alternatiba jarri dituzte mahai gainean. Hiruetan entitate publiko bat sortu nahi dute herrian, alde logistiko eta nutrizionala kudeatzeko eta bermatzeko, elikadura gertukoa, jasangarria eta kalitatezkoa irizpide hartuta menuen plangintza egin dezan. Asmoa da eskualdeko ekoizleekin lan egitea, eta ikasle guztiak asetzeko nahikoa ekoizpen ez dagoenean, beste iturri batzuetara jotzea. Entitate edo sozietate berria sortzeko, beharrezkoa litzateke gaur egun Eusko Jaurlaritzak duen eskola-jantokien eskumena Hernaniko Udalarekin partekatzea.

Entitate publiko bat sortu nahi dute herrian, alde logistiko eta nutrizionala kudeatzeko eta elikadura gertukoa, jasangarria eta kalitatezkoa irizpide hartuta menuen plangintza egin dezan

Lehenengo alternatiban, ikastetxe bakoitzak bere sukaldea izatea eskatzen dute. Hori da lehenesten duten eredua, adituek beraiek egokiena dela baitiote. Baina kostuagatik ezingo balitz, Hernaniko ikastetxe guztientzat janaria prestatuko lukeen tokiko sukalde bat izango litzateke bigarren aukera, eta horren barruan, bi alternatiba: sukalde horretan prestatutakoa hoztu eta hotzean garraiatzea herriko eskoletara (gero ikastetxean bertan berotzeko), edo gutxien erakartzen dituen alternatiba, beroan garraiatzea ikastetxeetara.

Legebiltzarrean adierazi dizkieten kezkak

Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean izan dira proposamenaren ordezkariak astelehen honetan. Eusko Jaurlaritzaren azken iragarpenak Hernaniko egitasmoarekin lerrokatuta ikusten ditu Insaustik, alegia datozen ikasturteetan kasik 200 sukalde jarriko dituztela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan, eta zonaldekako beste hamar. Proposamenarekin ados ikusi ditu Legebiltzarreko alderdiak Insaustik, baina EAJren ordezkariak hiru galdera edo kezka adierazi dituela kontatu du: batetik, “kohesioaren gaia” planteatu dute EAJtik, proposamenak erkidegoko beste ikastetxeekin sortu ditzakeen ezberdintasunak. Ezberdintasunak amaitzeko, denak “gaizki jarraitzea” baino, eredua pixkanaka denentzat zabaltzen joatea da bidea, erantzun diote ordezkari hernaniarrek.

Beste kezka bat prezioa izan da, “efizientzia ekonomikoa” aipatuta. Erantzun diote Eusko Jaurlaritzak orain darabilen ereduaren lizitazioan bertan dagoeneko ez dela hartzen oinarri bakartzat irizpide ekonomikoa, eta esaten duela kalitatea eta beste hainbat faktore ere hartu behar direla kontuan. “Enpresa handiek erosketa masiboak egiten dituzte eta prezioa merkeagoa da, bai, gainera guk modu duinean ordaindu nahi diegu baserritarrei, baina administrazioa prest badago zerbitzu on bat emateko, zerbitzu on horregatik ordaintzeko prest ere egon beharko luke. Argi dugu ez dugula nahi prezioen igoera familien bizkar izatea”, dio Insaustik. Hernaniko Udalak hartu ahalko luke kostu horren zati bat? Dena dago negoziatzeko.

"Administrazioa prest badago zerbitzu on bat emateko, zerbitzu on horregatik ordaintzeko prest ere egon beharko luke"

EAJren azken kezka juridikoa izan da, esaterako lan gatazkak edo elikadura kutsadurak daudenean ardura legalak ea nork izango lituzkeen. Hori guztia, egon daitezkeen galdera eta kezkak, baita bideragarria zer den eta zer ez eztabaidatzeko ere prest daudela argitu du Insaustik, hain justu bilera eskatua dutela duela ia urtebete Hezkuntza Sailarekin, baina oraindik ez dutela erantzunik jaso. “Horregatik etorri gara Legebiltzarrera, gutxienez bertan entzun dezaten gure proposamena eta ea Hezkuntza Sailarekin interlokuzio zuzena lortzen dugun”.

Jaurlaritzaren araudiak eskola-jantokietan "ondo jatea ezinezkoa" egiten duela salatu du azterketa batek
Eskola-jantokietako zerbitzua arautzen duten pleguak aztertu dituzte, eta menuetan ezarritako prezioei, eskakizun nutrizionalei, logistika-ereduari eta abarri erreparatuta, ondorio garbia atera dute: eskala industrialeko eta kalitate... (+)
Eskola jantokiak greban: feminizatua bezain prekarizatua dagoen funtsezko zerbitzua
Milaka ikasleri zerbitzu publikoa ematen dieten sukaldari eta begiraleak grebara deituak daude astearte, asteazken eta ostegun honetan, hainbeste ikaslerentzako begirale gutxiegi eta lan zama handiak... (+)
Putzua testu-liburu
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Gidoia: Mikel Garcia... (+)
Eskola-jantokiko menuan intsektuak egotea lehengai fresko eta hurbilekoak erabiltzearekin lotu du Hezkuntza sailburuak
Eskola-jantokietako menuen kalitateaz eta janarian zizareak agertzeaz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak erantzun du kalitatea prozesu osoan dagoela bermatuta eta intsektuak agertzea ez dela, berez,... (+)
Aldaketa hormonal eta emozional betean zaude, eta inork ez dizu esan andropausia dela
Gezurra dirudi zeinen ezezaguna den andropausia, adin batetik aurrera testosteronaren galerak eta hormona aldaketek gizonengan duten eragina. Ahulezia fisiko, fisiologiko eta emozionalez, zailtasun sexualez eta... (+)
gora