Otsaileko euri, urteko ongarri.

Jaurlaritzak aitzindaritzat aurkezturiko Basauriko eskola-sukalde ereduak ez ditu herriko guraso elkarteak asebete

Ikastetxean bertan eraikitako sukalde propioak eta zonaldeko sukaldea uztartuko ditu Basaurin Jaurlaritzak aurkeztu duen eskola-sukalde ereduak, bakarra EAEn. Bertako guraso elkarteak, ordea, kezkatuta daude: elikagaiak zeinek eta nondik ekarriko ditu eta zein kalitatekoak? “Ez dugu horri buruz ezer hitz egin eta hornitzaile-lizitazioa egungo catering enpresa berak eskuratzen badu, adibidez, kalitateak txarra izaten segituko du berdin-berdin”.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2026ko maiatzaren 27a
Basaurin eraiki nahi dituzten sukalde elektriko bertikalak aurkezteko, Bilboko ikastetxe batekoa bisitatu dute.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Basauriko zazpi ikastetxe publikotik hiruk sukalde elektriko bertikal propioa izango dute eta beste lauri zerbitzua emateko zonaldeko sukalde bat eraikiko dute. EAEko “lehen udal eredu mistoa” iragarri dute Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak eta herriko alkate Asier Iragorrik.

Sistema berriaren helburua da eskola-menuen eguneroko eta hurbileko elaborazioa lehenestea, “hurbiltasuneko eskola-elikaduraren eredu osasungarri eta jasangarri baterantz”. Pedrosaren hitzetan, “kontua ez da soilik sukalde berriak sartzea, baizik eta Euskadiko eskola-elikaduraren sistema progresiboki eraldatzea”.

Gurasoek protesta deitu dute

Ikastetxeotako guraso elkarteak, ordea, kritiko agertu dira Hezkuntza Sailaren iragarpenarekin eta lapiko-jotzea deitu dute ostegun honetarako, herriko udaletxe atarian. Eskola horietako batean (Arizko ikastola publikoan) ama den Olatz Ayo-rekin hitz egin du ARGIAk. Eredu aitzindari izate horri ez dio zentzu handirik ikusten, azken finean eskolan edo zonaldean sukaldea ezartzeaz ari baikara, “eta beste ikastetxe batzuetan dagoeneko jarri dituzte sukalde propioak, gurean baino lehenago”.

Kontuak kontu, eta sukalde propioa aurrerapausoa dela iritzita ere, garbi utzi nahi izan du: “Guretzat garrantzitsuena elikagaien kalitatea da. Sukalde berrietan zein izango da  hornitzailea? Zein kalitate bermatuko da? Horretaz guztiaz ez dugu hitz egin. Datozen lizitaziorako pleguak orain atera dituzte, lizitaziorako irizpideetan zerbait aldatu al da? Gurean Eurest catering enpresak ematen du zerbitzua eta ez gaude batere gustura”.

Epeetan ere zehaztasun falta salatu du Ayok. Sistemaren aurkezpen egunean, Begoña Pedrosak adierazi zuen “zaila” dela “data batzuk ematea”, baina aurreikusi dutela ikastetxeetako batean obrak aurten hastea eta progresiboki garatuko direla hurrengo sukaldeak. “Progresiboki zein erritmotan? Hiru ikasturte pasata hasiko dira zonaldeko sukaldearekin? Ez dugu ezer konkreturik jaso. Hedabide guztietan atera da albistea, baina atzo bezala gaur eta bihar, berdin-berdin da kalitate txarrekoa da gure umeek jaten dutena”.

"Lizitaziorako irizpideetan zerbait aldatu al da? Gurean Eurest catering enpresak ematen du zerbitzua eta ez gaude batere gustura"

Eskola-jantokian ratioak jaisteaz eta proiektu pedagogiko bat garatzeaz ere hitz egin dela, baina ez dagoela zehaztasunik gaineratu du.

Hori bai, sukalde elektriko bertikala bertatik bertara ezagutu zuen, aurkezpen egunean, ama honek: “Oso ondo daude, garbiak dira, ergonomikoak, efizienteagoak… eta prestatu zituzten jakiak ere kalitate onekoak ziren; ea hori gurean ere bermatzen den”.

Hernaniko ereduan, kudeatzaile nutrizionala

Hain justu, joan den astean eman genuen Hernaniko hezkuntza komunitatearen eskaeraren eta lanketaren berri. Haiek ere, ikastetxeetan bertan sukaldea eraikitzea eskatu dute, baina baita figura inportante bat ere: entitate publiko bat sortu nahi dute herrian, alde logistiko eta nutrizionala kudeatzeko eta bermatzeko. Eusko Legebiltzarrean egin zuten aurkezpenean eta jaso zuten erantzunean sakontzeko, lotura honetan aurki dezakezu albistea.

Sukaldeak ikastetxeetan, hazten ari den eskaera

Eskola-jantokien eskariak nabarmen egin du gora EAEn, eta azken bost urteetan 120 ikastetxetik 158ra igaro da sukaldea bertan duten eskolen kopurua, eta beste 50 (in situ eta zonaldekoak) aurreikusiak ditu Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza Eraiki 2030 planaren baitan.

Jaurlaritzak berak emandako datuen arabera, in situ sei sukalde bertikal instalatu ditu Lardizabal Herri Eskolan (Aia), Zurbaran HLHIn (Bilbo), Txurdinaga HLHIn (Bilbo), Alonsotegi HLHIn (Alonsotegi), Talaia Eskolan (Hondarribia) eta Lantziego Ikastola HLHIn (Lantziego). Aurreikusitako plangintzan, Leioak, Urduñak, Bilbok, Arrigorriagak, Ermuak, Abadiñok, Iurretak, Plentziak, Santurtzik, Amurriok, Arratzua-Ubarrundiak, Hernanik edo Irunek aurrera egingo dute nagusiki in situ sukaldeak ezartzeko, eta Zamudiok eta Villabonak zonako sukaldeei lotutako ereduak garatuko dituzte.

Basaurin bezala, Gasteizen ere eredu mistoak garatzea aurreikusten dute Lakuatik, alegia in situ eta zonako sukaldeak uztartuta.

Hernaniko ikastetxe guztiek bi urtez landutako jangela eredu berria aurkeztu dute Legebiltzarrean
Eskola-jantokietako catering sistemarekin "nazkatuta", jangela eredu berri baterako hiru alternatiba jasotzen dituen proposamen landua egin du Hernaniko hezkuntza komunitateak, lehen sektorearekin, sukaldaritza adituekin, aholkulari juridikoekin... (+)
Jaurlaritzaren araudiak eskola-jantokietan "ondo jatea ezinezkoa" egiten duela salatu du azterketa batek
Eskola-jantokietako zerbitzua arautzen duten pleguak aztertu dituzte, eta menuetan ezarritako prezioei, eskakizun nutrizionalei, logistika-ereduari eta abarri erreparatuta, ondorio garbia atera dute: eskala industrialeko eta kalitate... (+)
Eskola jantokiak greban: feminizatua bezain prekarizatua dagoen funtsezko zerbitzua
Milaka ikasleri zerbitzu publikoa ematen dieten sukaldari eta begiraleak grebara deituak daude astearte, asteazken eta ostegun honetan, hainbeste ikaslerentzako begirale gutxiegi eta lan zama handiak... (+)
Putzua testu-liburu
Zaldibiako Lardizabal eskolan, ikastetxeko hezkuntza curriculumean dute txertatuta urmaelaren erabilera didaktikoa. Baina zer egiten dute eta zer ikasten duteikasleek putzuan? Bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu. Gidoia: Mikel Garcia... (+)
Eskola-jantokiko menuan intsektuak egotea lehengai fresko eta hurbilekoak erabiltzearekin lotu du Hezkuntza sailburuak
Eskola-jantokietako menuen kalitateaz eta janarian zizareak agertzeaz galdetuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak erantzun du kalitatea prozesu osoan dagoela bermatuta eta intsektuak agertzea ez dela, berez,... (+)
gora