Sabel hutsa, zorri toki, sabel betea simaurtegi

“Hausnarrean” liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin arituko da solasean. Hurrengo hitzaldia azaroaren 16an Urruñako Arotzenea ostatuan izango da, eta liburua idazteko prozesuan Idazle Eskolan tutore izan duen Tere Irastorzak egingo dio elkarrizketa. Hamar herritan izango da idazlea zuzenean entzuteko aukera.


2023ko azaroaren 06a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Antzuolako Olaranen, 18:30ean. Horixe hitzordua Hausnarrean liburua aurkezteko. Josebe Blancoren herrikideek izango dute lehenik aukera liburu honetan eguneroko formatoan kontatu duena deskubritzeko eta egileari galderak egiteko. Antzuolako eskolan urte askoan irakasle izandako Maria Eugenia Irazabal izango du ondoan Blancok.

Azaroaren 16an, ostegunez, Urruñako Arotzenea ostatuan 18:30etan hasiko da bigarren aurkezpen-hitzaldia, eta hau ere berezia izango da, Tere Irastorza idazlea izango baitu solaskide. Irastorzari hitz hauek eskaini dizkio Blancok liburuan, eskertzen orrian: "Bidaia honek izan zezakeen Artizar bakarra -eta onena- zeu izan zara, Tere". Hitzaldiaren ostean artzainak bere liburuan xeheki aipatzen duen lanaren emaitza dastatzeko aukera izango da.

Hamar herri, komunitatea josten

Artzainak bere ibilian bizi izan dituen paisaietatik eta harremanetatik abiatuta, Euskal Herriko hamar herri hauetan eskainiko du aurkezpen hitzaldia Blancok, datozen sei asteetan: Antzuola, Urruña, Arrasate, Lazkao, Azpeitia, Aniz, Derio, Durango, Gasteiz eta Larzabale.

Artaldearen zikloaren araberakoa izan da liburu honen erditze prozesua. Gaztarik egin beharrik izan ez duenean, udan, egin dizkio idazleak testuari azken tolesturak eta aurkezpen hitzaldiak arkumeak jaiotzen hasi aurretik emango ditu, urte bukaerara arte gutxi gora behera. Baina artzaina gogotsu dago hurrengo udaberrian, bi egunez behin gaztak egitea suertatzen ez zaion data horietan, irakurleekin aurrez aurre elkarrizketan aritzeko.

Beraz, zure herrian urte honen bukaera baino lehen edo hurrengo udaberrian edo udan hitzaldia antolatu nahi baduzu, idatzi bizibaratzea@bizibaratzea.eus helbidera.

Bizi Baratzea Orria: ARGIAk abiatu duen aldizkari berria, Bizi Baratzea proiektuaren 10. urteurrenean
2025-03-23 | Estitxu Eizagirre
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta... (+)
EH Bizirikek manifestazioa deitu du larunbaterako 'Euskal Herria ez dago salgai!' lelopean
2025-03-20 | Estitxu Eizagirre
Sareak nabarmendu du Euskal Herri osoko eragileak daudela bertan eta deialdiak 140tik gora atxikimendu jaso dituela: "Horrek islatzen du zein den gaur egungo errealitatearen urgentzia,... (+)
"Paradisu zineman ikusiko gara...", haizeari puzka ari beharrean
2025-03-17 | Estitxu Eizagirre
Martxoak 15 goizean elurrak zuritu zuen Arano. Bertako herritarrek eta ingurutik eta ez hain ingurutik bildutakoek bete zuten plaza eta elkartasunaren beroan gozatu zuten eguna:... (+)
Beste makroeoliko proiektu bat, Lesaka eta Goizueta artean
2025-03-12 | Estitxu Eizagirre
Cefiro Holdco enpresak "Domiko" deitu dion eta bederatzi makroeoliko izango lituzkeen proiektua jarri nahi du Lesaka eta Goizuetako lurretan eta ebakuazio-linea Oiartzungo azpiestaziora bideratuko luke.... (+)
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean
2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko... (+)
gora