Asteroko buletina
Otsaila eztiegi, primadera xirtxilegi.

“Hausnarrean” liburuaren aurkezpenak Antzuolan, Urruñan eta hamar herritan

Josebe Blancok Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua kaleratu du ARGIAko Bizi Baratzea sailean. Berau aurkezteko lehen hitzaldia azaroaren 7an Antzuolan emango du, artzaina artaldearekin bizi den Pikunieta baserria kokatuta dagoen udalerrian. Maria Eugenia Irazabalekin arituko da solasean. Hurrengo hitzaldia azaroaren 16an Urruñako Arotzenea ostatuan izango da, eta liburua idazteko prozesuan Idazle Eskolan tutore izan duen Tere Irastorzak egingo dio elkarrizketa. Hamar herritan izango da idazlea zuzenean entzuteko aukera.


2023ko azaroaren 06a

Antzuolako Olaranen, 18:30ean. Horixe hitzordua Hausnarrean liburua aurkezteko. Josebe Blancoren herrikideek izango dute lehenik aukera liburu honetan eguneroko formatoan kontatu duena deskubritzeko eta egileari galderak egiteko. Antzuolako eskolan urte askoan irakasle izandako Maria Eugenia Irazabal izango du ondoan Blancok.

Azaroaren 16an, ostegunez, Urruñako Arotzenea ostatuan 18:30etan hasiko da bigarren aurkezpen-hitzaldia, eta hau ere berezia izango da, Tere Irastorza idazlea izango baitu solaskide. Irastorzari hitz hauek eskaini dizkio Blancok liburuan, eskertzen orrian: "Bidaia honek izan zezakeen Artizar bakarra -eta onena- zeu izan zara, Tere". Hitzaldiaren ostean artzainak bere liburuan xeheki aipatzen duen lanaren emaitza dastatzeko aukera izango da.

Hamar herri, komunitatea josten

Artzainak bere ibilian bizi izan dituen paisaietatik eta harremanetatik abiatuta, Euskal Herriko hamar herri hauetan eskainiko du aurkezpen hitzaldia Blancok, datozen sei asteetan: Antzuola, Urruña, Arrasate, Lazkao, Azpeitia, Aniz, Derio, Durango, Gasteiz eta Larzabale.

Artaldearen zikloaren araberakoa izan da liburu honen erditze prozesua. Gaztarik egin beharrik izan ez duenean, udan, egin dizkio idazleak testuari azken tolesturak eta aurkezpen hitzaldiak arkumeak jaiotzen hasi aurretik emango ditu, urte bukaerara arte gutxi gora behera. Baina artzaina gogotsu dago hurrengo udaberrian, bi egunez behin gaztak egitea suertatzen ez zaion data horietan, irakurleekin aurrez aurre elkarrizketan aritzeko.

Beraz, zure herrian urte honen bukaera baino lehen edo hurrengo udaberrian edo udan hitzaldia antolatu nahi baduzu, idatzi bizibaratzea@bizibaratzea.eus helbidera.

Laminoriako haize-errotak jarri nahi dituzten lekua EAEn hegazti nekrofago gehien dagoena da
2024-10-23 | Estitxu Eizagirre
Arabako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzara ekainaren 14an bidali zuen txostena irakurrita, nekez irudikatu daiteke haize-errotak jartzeko leku ezegokiagorik Laminoria eta Azazeta proiektuentzat Aixeindar SA enpresak... (+)
Alvaro Camposek energiari buruzko hitzaldia emango du urriaren 24ean Zizurkilen
2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
"Sare elektrikoak eta lurraldea: sistema energetikoa eztabaidagai" hitzaldia emango du Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile eta irakasleak. Herribizigune eta Ezkeltzu Bizirik taldeek elkarrekin antolatu dute hitzaldia. (+)
TXOSTENA ESKLUSIBAN | "Laminoriako parke eolikoak ekarriko lukeen ingurumen eragina ez da onargarria"
2024-10-22 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar SA enpresak "Laminoria" izeneko zentral eolikoa eta fotovoltaikoa eraiki nahi du Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliagako lurretan. Proiektu horrek Eusko Jaurlaritzaren ingurumen baimena jasoko ote... (+)
Iturrietako Mendiak eta Gasteizko Mendiak babesteko erresistentzia eguna egin dute
2024-10-21 | Estitxu Eizagirre
Mendi horietan egin nahi dituzten zentral eoliko eta fotovoltaikoen aurkako aldarriak zabaldu dituzte urriaren 20an herritarrek egin duten mendi martxaren bidez. Arabako Mendiak Aske elkarteak... (+)
Aixeindar enpresak Iturrietako mendilerroan jarria duen dorreak ez ditu hegaztien babeserako neurriak bermatzen, Arabako Mendiak Askek salatu duenez
2024-10-15 | Estitxu Eizagirre
Aixeindar enpresak haizea neurtzeko 82,5 metroko dorre meteorologikoa instalatua du 2023tik Analamendin. Dorrearen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzeko, lurrera altzairuzko hainbat kablerekin ainguratu zuen enpresak. Arabako... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora