Apirila euritsuak nekazaria pozten du.

Lapurdin emisio ahuleko eremua sortzeko egitasmoa deuseztatu dute Frantziako Legebiltzarrean

Lapurdiko Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Bidarte, Biarritz, Angelu, Baiona, Bokale eta Landetako Tarnose hiriak ziren gas emisio gutxiko eremuan sartzekoak. Azkenean, eskuin muturrak eta eskuinak aurkezturiko neurriaren alde egin du Frantziako Legebiltzarreko gehiengoak: eremu horiek deuseztatu dituzte. Ingurumenaren eta herritarren osasunaren alde harturiko beste hainbat neurri ere lurperatu dituzte apirilaren 14ko bozketan.


2026ko apirilaren 16a
Emisio gutxiko eremuen kontra egindako elkarretaratze bat, Euskal Hirigune Elkargoaren batzar baten kari.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eskuin muturrak eta eskuinak elkarrekin eramandako neurria pasa da: auto kutsagarrienak hiri erdigunean debekatzeko neurria deuseztatu dute. 275 diputatu alde eta 225 aurka agerturik, Frantziako Legebiltzarreko gehiengoak egin du eremu horien deuseztatzearen alde. Bizi ekonomikoa sinplifikatzeko lege-proiektua deitu testu horretan ehun bat neurri dira, elkarren artean lotura eta koherentzia handirik gabekoak. "Trumpen estiloko nahaspila" bat, ezkerraren arabera, argi eta garbi ingurumena daukana jomugan.

Emisio gutxiko eremuak sortzeko neurria 2021ean martxan jarri zuten Frantziako Estatuan, Klima eta Erresilientzia Legearen bidez. Partikula finen emisioak mugatu nahi ziren hiriguneetan, airearen kalitatea eta, beraz, herritarren osasuna zaintzeko gisan. Baina kritika gogorrak jaso ditu neurriak, besteak beste, diruz prekario direnen partetik –aberats ez izanik, auto zaharrak, hots, kutsakorrak izanda, hiriguneetatik baztertuta izatea ez dutelako onartzen–. Neurriari egokitzeko laguntzarik bideratu ez izana izan dute kritika nagusia. Haserre hori bereganatu du eskuin muturrak eta beraien bozeramaile balitz bezala aritu da Legebiltzarrean.

Lapurdin, iazko ekainean abiatzekoa zuten neurria, zehazki Hendaian, Urruñan, Donibane Lohizunen, Ziburun, Getarian, Bidarten, Biarritzen, Angelun, Baionan, Bokalen eta Landetako Tarnose hirian; baina azkenean, behin-behinean eten zuten prozedura, "zuhurtziaz jokatzeko". Ikusita neurriaren kontrako postura azkar zegoela Frantziako Legebiltzarrean, berehalakoan gasturik ez abiatzeko hautua egin zuen elkargoak. Kexu mintzatu zen orduan Euskal Elkargoko Klima Trantsiziorako lehendakariorde Martine Bisauta Parisen diputatu batzuek hartutako erabakiari buruz, erabilitako argudioak "aski miserableak" zirela erranda: "Ez dakit posible den Frantziako Estatuan emisio gutxiko eremurik ez izatea, ikusita inguruko herrialdeetan abiatuak direla. Frantziako hainbat lekutan ere plantan dira jadanik".

Lurren artifizializazioa aitzina

Beste neurri bat ere dute lurperatu: 2031rako lurren artifizializazioa erdiz gutitzeko helburua –eta hortik, lurren artifizializazio ororen bukaera 2050erako–. 2021ean bozkatu zuten helburu ekologista horren alde, lurra betoiez estaltzeko logika gutxitzeko asmoz. 20.000 hektarea lur desagertzen dira urtero Frantziako Estatuan –bost futbol zelai orduro–.

Abian da Errigoraren kanpaina eta martxoaren 18a arte iraunen du
Eskutik Eskura egiten dugu herria lelopean eman diote hasiera kanpainari ostegun honetan. Ohiko moduan saskiak erosteko aukera irekita dago. Horrez gain, kontsumitzaileek elikadura-sistemaren baitan duten... (+)
16 urtez azpikoei edari energetikoak saltzea debekatuko dute Hego Euskal Herrian
Gazteen osasunean eragin dezaketen kalteak saihesteko hartu du erabakia Espainiako Gobernuak. Debekua 18 urtera artekoa izanen da 100 mililitroko 32 miligramo kafeina baino gehiago duten... (+)
Energia nuklearraren garapena lehenetsi du Frantziako Gobernuak: hamalau erreaktore eraikiko ditu ondoko hamar urteetan
Bere energia politika zehazten duen plana aurkeztu du Frantziako Gobernuak ostegunean, energia nuklearra "ekoizpen elektrikoaren bizkarrezur" gisa kokatuta. Begirada 2035ean jarrita, berehalakoan sei erreaktore eraikiko... (+)
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...
Dermatosi nodular kutsakorrak du orain lekuko laborantzaren sektorea inarrosten. Iazko ekainean lehen kasuak agertu ziren Italian, zehazki Sardinian eta Lombardian, eta hortik gutira, Frantziako Estatuan,... (+)
Sukaldariak eta laborariak elkarlanean jartzeko gogoa mahaigaineratu du Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketak
Dozenaka lagun batu dira astelehenean Saran (Lapurdi) burutu Euskal Sukaldaritza Tradizionalaren lehen topaketen baitan. 2009an sortutako Ja(ki)tea elkartea egon da hitzorduaren oinarrian, eta Bidasoaz bi aldeetako... (+)
gora