Asteroko buletina
Uztailean, aho beltz, lehor eztarrian.

Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


2025eko urtarrilaren 02a
Gazpromekin zuen bost urteko kontratua amaitu ondoren, Ukrainak ez du berrituko.

Erabaki esanguratsua hartu du Volodymyr Zelenskyren gobernuak: ez du berritu Gazpromekin zuen bost urteko kontratua, herrialde horretatik Europar Batasunera errusiar gasa igarotzeko. Hala, 800 milioi euro jasotzeari utziko dio Ukrainak, eta Gazpromek, berriz, 5.000 milioi euroko galerak izango dituela kalkulatu dute.

Baina erabaki horren ondorioak Europa osoan nabarituko dira, batez ere Europa ekialdean. Zenbait herrialdek oraindik errusiar gasarekiko menpekotasun handia dute, hala nola Moldaviak, Hungariak eta Eslovakiak.

Hain justu, Errusiarekin harreman estuenak dituztenak dira, eta jadanik iragarri dute gas kontsumoa gutxitzeko erabakiak hartu beharko dituztela, Moldaviak kasu. Eslovakiak, bere aldetik, Ukrainari argindar hornidura eteteko mehatxu egin dio ordainetan.

Errusiak duela ia hiru urte Ukraina inbaditu zuenean, Europar Batasuneko herrialdeek neurriak hartu zituzten errusiar gasarekiko zuten menpekotasuna gutxitzeko. Ondorioz, gaur egun Europan kontsumitzen den gasaren zati handiena Norvegiatik dator, baita AEBetatik eta Ekialde Hurbiletik ere, GNL gas likidotuaren bidez.

Errusiatik EBra igarotzen zen Bratstvo gasbidea irekita zegoen oraindik, eta hori da orain Ukrainak etetea erabaki duena. Hala, hamarkada askotako errusiar gasaren aroari amaiera eman dio sinbolikoki Zelenskyk. 2021ean Europara inportatzen zen gasaren %45 Errusiakoa zen, 2023an %10 baino ez

Errusiak Europarako gasbide nagusienak behin behinean itxi zituen, tartean Nord Stream eta Yamal deiturikoak. Gainera, hortik denbora batera Nord Stream 1 eta Nord Stream 2 gasbideak saboteatu egin zituzten; itxura guztien arabera AEBen itzala dago eztanden atzean.

Baina Errusiatik EBra igarotzen zen Bratstvo gasbidea irekita zegoen oraindik, eta hori da orain Ukrainak etetea erabaki duena. Hala, hamarkada askotako errusiar gasaren aroari amaiera eman dio sinbolikoki Zelenskyk. 2021ean Europara inportatzen zen gasaren %45 Errusiakoa zen, 2023an %10 baino ez.

Aurreikus zitekeen erabakia da, Ukrainako presidenteak berak esana baita ez zuela utziko Errusiak "gure odolarekin" milaka milioi irabaztea. Baina, hala ere, adituen esanetan hornidura eteteak eragina izango du Europar Batasuneko herrialdeen energia kostuetan, batez ere Alemanian.

Adifek dio AHTko obretan salatutako lan-esklabotza egoerak "gezurra" direla
2025-01-30 | Urko Apaolaza Avila
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun... (+)
AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute
2025-01-23 | Urko Apaolaza Avila
Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik... (+)
Adimen Artifiziala bultzatzeko historiako inbertsio handiena iragarri du Trumpek
2025-01-22 | Urko Apaolaza Avila
Stargate izeneko proiektuarentzat 500.000 milioi dolarreko inbertsioa iragarri du AEBetako presidente izendatu berriak. OpenAI, SoftBank eta Oracle konpainiek hartuko dute parte. (+)
Los Angeles hirigintza estentsiboaren zepoan: ehundaka etxe kiskali dituzte suteek
2025-01-09 | Urko Apaolaza Avila
AEBko eta munduko hiri handienetakoa den Los Angeles sute ikaragarriek harrapatu dute eta jadanik 150.000 lagun lekuz aldatu behar izan dituzte agintariek. Alkateak larrialdi egoera... (+)
Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak
2025-01-09 | Urko Apaolaza Avila
ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora