Otsaileko oloa olo; martxokoa, olotto; apirilekoa, ez olo eta ez lasto.

Hego Euskal Herrirako gutxieneko soldata propioaren alde batu dira euskal sindikatuak

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruk herri ekimen legegilea aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, gutxieneko soldata propio baten alde. Lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimen bateratuak ere iragarri dituzte. Eusko Jaurlaritzak begi onez ikusi du ekimena, baina akordioa patronalarekin negoziatu behar dela dio.


2025eko urtarrilaren 09a
ELAren ekitaldia Bilboko La Casillan, besteak beste gutxieneko lanbide arteko soldata erreal bat eskatzeko.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

"Hego Euskal Herriko gizarte, kultura, sindikatu eta politika-sarea beste lurraldeetakoen aldean ezberdina da, bai osaerari bai ereduari dagokienez". Premisa horrekin egin dute bat ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek gutxieneko soldata propio baten alde, euren iritziz "burujabetzaren aldeko aurrerapausoa" litzatekeelako.

Baina ez hori bakarrik, azaldu dutenez, gutxieneko soldata "aberastasuna banatzeko eta kohesio sozialerako mekanismoa" ere bada, eta gaur egun Espainiako Estatu osorako 1.134 euro ezartzen dituen SMIa "Hego Euskal Herriko langileei bizi baldintza duinak bermatzetik oso urrun geratzen da".

Espainiako Estatuan SMI 1.184 izatea aztertzen ari da adituen batzorde bat. Euskal sindikatuek, langa askoz gorago daukate jarrita ordea, Hego Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa kontuan hartuta

Sindikatu horiek Herri Ekimen Legegilea (HEL) aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan, "gutxieneko soldata ezartzeko ahalmena izatea" helburu duena. EH Bilduk jadanik adierazi du babesa emango diola. Gainera, bide beretik, lanbide arteko akordio bat lortzeko ekimenak elkarrekin landuko dituzte sindikatu horiek hemendik aurrera, "bide osagarriak" direlako euren ustez.

SMI eguneratzeko negoziazioak oraintxe hasi dituzte Espainiako Gobernuak eta espainiar sindikatu zein enpresarien elkarteek. Adituen batzorde batek hobetsi du %3,4 eta %4,4 arteko igoera izatea gutxieneko soldata horrek, hau da, asko jota 50 euro igoko litzateke, 1.184 euroraino.

Euskal sindikatuek, langa askoz gorago daukate jarrita ordea, Hego Euskal Herriko errealitate sozioekonomikoa kontuan hartuta. LABek 1.600 euroko gutxieneko soldata aldarrikatu izan du, hau da, batez besteko soldataren %60a, Europako Karta Sozialak adierazi moduan. ELAk, aldiz, 1.795 eurokoa izatea proposatu zuen irailean.

LABen agerraldia azaroan, 1.600 euroko gutxieneko soldataren aldarrikapena plazaratzeko. LAB

Orain, aldarrikapen horien alde batera borrokatzea hobetsi du gehiengo sindikalak, HELa aurkeztu eta lanbide arteko akordioa lortzeko bidea elkarrekin egiteko.

Eusko Jaurlaritza: "Gure konpromisoa daukate"

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek prentsaurreko batean nabarmendu du "gobernu honek duen konpromisoa proiektu horrekin", eta esan du lanbide arteko akordio bat egiteko ez dela "eskumenik behar". Hala, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak erabaki zuela partida ekonomiko bat bideratzea negoziazio mahaian "lanbide arteko akordioa existitu dadin baldintzak sortzeko".

Txosten bat egiten ari direla ere azaldu du Torresek, soldata hori "datu objektiboekin" finkatu ahal izateko. Zentzu horretan, sailburuak gutxieneko "soldata-tarte" bat egon daitekeela aipatu du prentsaurrean –Confebaskek halako zerbait iradoki zuen– eta oroitarazi du akordioa sindikatuek eta patronalak negoziatu beharko dutela.

Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da
2025-06-08 | Urko Apaolaza Avila
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu.... (+)
Energia eta telekomunikazio sistema "erresilientea" sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek
2025-05-28 | Urko Apaolaza Avila
Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu... (+)
Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa
2025-05-18 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak,... (+)
Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”
2025-05-09 | Urko Apaolaza Avila
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako... (+)
Memoriaren herbarioak
2025-04-30 | Urko Apaolaza Avila
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat... (+)
gora