Artoa erein berotan (maiatza-ekaina), hazi ere berotan eta jan ere berotan.

AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte toki horietan. Asteburuan "erresistentzia ekintza" antolatu dute Ribabellosan.


2025eko urtarrilaren 23a
Arabako nekazari, sindikatu eta talde ekologistetatik kideen agerraldian egin dute Gasteizen
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

AHT Arabako lurretara "urakan gupidagabe bat bezala" datorkiela salatu dute Arabako nekazari eta abeltzainek. Hainbat kuadrillatako udal eta kontzejuetako ordezkariek, Araba Bizirik taldeko kideek, eta UAGA eta Bionekazaritza sindikatuek asteazkenean egindako agerraldian, abiadura handiko trena Gasteiztik Miranda de Ebrora eramateko obrek ekarritako egoeraren berri eman dute.

"Gure lurrak mespretxu instituzional izugarri baten lekuko izan dira" azaldu dute. Izan ere, hainbat pertsonek AHTren alternatiba bat garatu duten arren, "baztertu egin zen inolako lotsarik gabe". Hala, salatu dute Adifek lursailak desjabetzeko "konspiratzea" erabaki duela, nahiz eta zenbait kasutan lursail horiek AHTrako ez baizik harrobi bezela baino ez diren erabiliko.

"Jokabide horrek gure lurraldearekiko axolagabekeria kezkagarria eta bertan bizi garenekiko erabateko mespretxua erakusten du", azaldu dute. Arabako Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren "konpromiso falta" ere salatu dute, eta landa-ingurunea babesteko erakutsitako asmoa "kea besterik ez" dela izan diote.

Hori dela-eta, urtarrilaren 26an Ribabellosan Boilur Azoka dela eta egingo duten "erresistentzia ekintza" batera joateko deia luzatu diete kaltetutako herrietako jendeei: "Bada garaia gobernatzen dutenek gogoan izan dezaten benetako garapena ez dela kilometro ordutan neurtzen, baizik eta gure lurrak, herriak eta etorkizuna bizirik mantentzeko gaitasunean".

1.914.399 metro koadro

Arabako nekazaritza eta abeltzaintzarako lurren desjabetzea zein neurritakoa izango den erakusteko datu batzuk ere plazaratu dituzte agerraldi berean. Hala, denera ia bi milioi metro koadro (1.914.399 m²) lur desjabetuko ditu Adifek Araba hegomendebaldeko eremu horietan.

Udalerri batzuetan desjabetutako lur kopurua oso handia izango da, Berantevillan kasu, zeinean 600.000 m²-tik gora geratuko diren Adifen eskutan. Beste toki batzuetan, nekazal lurrez gain lur urbanizagarri ugari ere galduko dute udalerriek, Iruña-Oka eta Gasteiz kasu.

 

 

Stop Fosilak taldea sortu dute aditu eta ekintzaile ugarik, trantsizio energetiko "justu eta azkar" baten alde
2026-01-28 | Urko Apaolaza Avila
Erregai fosiletatik berriztagarrietara jauzia lehenbailehen egin behar dela dioen manifestua sinatu dute, eta desazkundea ez dela nahikoa defendatu dute bertan: "Dilema ez da desazkundea ala... (+)
Gezurra da
2026-01-25 | Urko Apaolaza Avila
60 urte bete dira Andaluzian, Almeriako kostaldean dagoen Palomares herrian, istripu nuklearra gertatu zela. Erregimen frankistak kanpaina itzela egin zuen arriskurik ez zegoela esateko, Manuel... (+)
Egun bat ere ez du iraun martxan munduko zentral nuklear handienak, akats gehiago atzeman ondoren
2026-01-22 | Urko Apaolaza Avila
Japoniako Kashiwazaki-Kariwako zentrala asteazkenean piztu ondoren, 6. erreaktoreko kontrol barren alarman akatsa atzeman dute eta geldiarazi egin dute. 2011ko Fukushimako hondamendiaren ondorioz itxi zuten eta TEPCO... (+)
Munduko zentral nuklear handiena berriz piztu du Japoniak, frogetan akatsak atzeman arren
2026-01-21 | Urko Apaolaza Avila
Kashiwazaki-Kariwa-ko zentral nuklearra 2011n itxi zuten, Fukushimako istripuaren ondoren. Asteazken honetan berriz martxan jarri du TEPCO konpainiak, azken egunetan egindako frogetan akats larriak atzeman arren.... (+)
Elurra sortzeko, erreka idortu? Sierra Nevadako eski estazioaren azken burutazioa
2026-01-14 | Urko Apaolaza Avila
Iberiar penintsulako mendikate garaienean elur gero eta gutxiago pilatzen denez, Cetursa eski enpresa publikoak Andaluziako Juntari eskatu dio Monachil errekatik ur kopuru bikoitza ateratzea, elur... (+)
gora