Sasiakazia lore, antxoa urre

Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025eko otsailaren 04a
Subflubiala EZ! plataformak eginiko prentsaurrekoa
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Subflubiala EZ! plataformak deituta, Bizkaiko Foru Aldundiak Lamiakoko ibai azpian eraiki behar duen autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon. Plataformak salatu duenez, proiektuak "ez die herritarren benetako beharrei erantzuten", eta, gainera, "ingurumenean, gizartean eta ekonomian inpaktu larriak eragiten ditu".

Getxo eta Portugalete Ibaizabal itsasadarraren azpitik autobide batekin lotzeko proiektua gaitzesteko bost arrazoi eman ditu Subflubiala EZ! dinamikak, astelehenean eginiko prentsaurrekoan: ez duelako laguntzen berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten; helburu klimatiko ofizialen aurka doalako, Bizkaiko Foru Aldundiak berak, Eusko Jaurlaritzak, Estatuko Gobernuak eta Europar Batasunak ezarritako mugikortasun jasangarriko helburuak urratzen baititu; ez duelako mugikortasunaren plangintza integralik; kostu ekonomikoarengatik, obrek 500 milioiko balioa baitute; eta, azkenik, tunelen sarreretatik hurbil dauden eremuek zarata, kutsadura eta bibrazioak jasango dituztelako obrek irauten duten bitartean.

Manifestazioa otsailaren 8an egingo da, 17:00etan, eta Bilboko Arriagatik abiatuko da. Deialdiak dagoeneko 50 kolektibo baino gehiagoren babesa du: horien artean, Greenpeace erakundearena.

 

Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko... (+)
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz
Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien... (+)
Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio
Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko.  (+)
Sañu Bizirik: "Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira"
Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko... (+)
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino
Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da... (+)
gora