Orirtete, arto ereitte; orerorte, gariereitte; Sanlorentzôta, arbiereitte.

Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025eko otsailaren 04a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

London School of Hygiene & Tropical Medicine-k zuzendutako ikerketak Europako 854 hiri-eremutako datuak baliatu ditu 2015-2099 urteen arteko beroteen ondoriozko hildakoak kalkulatzeko. Halaber, azpimarratu dute hegoaldeak eta ekialdeak berotegi efektuaren ondorioak gogorrago jasango dituztela iparraldearekin alderatuz, baina hala ere, arintze- eta egokitze-neurri sendoak aplikatu ezean, Europako hiri gehienetan  heriotzak hazi egingo liratekeela.

Ikerketan etorkizunera begira hiru eszenario aurreikusten dira. Lehenengoa, Pariseko Akordioetan oinarritzen dena, aurreikuspenen artean hoberena da, bi graduko igoera ekarriko lukeena. Bigarren eszenarioa bi eta hiru gradu arteko igoeran kokatzen da, eta hirugarrena, hiru eta lau graduko igoerarekin, aurreikuspen txarrenean kokatzen da. Azken hori aurreikuspen txarrena izateaz gain, egungo egoerara gerturatzen den kasua da eta 2,3 miloi hildako gehiago sortuko lituzkeena.

Beroaren eta heriotzaren arteko erlazioa London School of Hygiene & Tropical Medicine

Bestalde, egungo testuinguru geopolitikoa aztertuz gero, berotegi efektuari egokitzearen aldeko hotsak dira indartsuenak, klima aldaketa arintzearen aldekoen aurrean. Ikerketak premisa horri aurre egiten dio, haien aburuz "erregai fosilen erabilera murrizteko anbizio handiko politikekin jarraitzea funtsezkoa da", berdeguneen eta zuhaitzen landaketak graduen igoera lausotu besterik ez baitu egiten.

 

Amasamendin eolikoak ezartzeko proiektu bat dagoela jakinarazi du Villabonako Udalak
Herriko EH Bilduko zinegotzi eta legebiltzarkide den Ander Goikoetxeak egindako galdera parlamentario bati Jaurlaritzak emandako erantzunaren bidez jaso informazioa hau. Bi haize sorgailu ezartzeko asmoa... (+)
Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute
Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua... (+)
Hasi da AEBetako Greenpeace desagerrarazi dezakeen epaiketa
Greenpeaceko kideak Dakota Acces oliobidearen aurka protesta egiteagatik auzipetu dituzte eta astelehenean aztertu du salaketa Dakotako auzitegiak. AEBko Greenpeacek gaiaren inguruan jasango duen bigarren epaiketa... (+)
Monte Perdidokoa galzorian dauden glaziarren artean sartu dute
Desagertzeko arriskuan dauden izotz-masak dokumentatzen dituen nazioarteko erregistro batek Pirinioetako Monte Perdido sartu du zerrendan.   (+)
Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du
2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta... (+)
gora