Uztaileko arrabotsak laket ditu mahatsak

2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


2025eko ekainaren 20a
Klimaren azterketaren ekitaldia.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eusko Jaurlaritzak, Ihobe eta Euskalmeten lankidetzarekin, 1970etik 2023ra arteko klimaren bilakaera aztertu du Klimaren Egoera Euskadin txostenean. Azpimarratu dutenez, klima aldaketak eragin nabarmena izan du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan: bero boladen maiztasuna eta iraupena handitu dira, itsas maila 20 cm baino gehiago igo da azken bi mendeetan, eta 1970etik tenperatura batez beste 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzeko. 2023an, itsasoaren tenperatura inoizko altuena erregistratu zuten.

Tenperatura maximoak eta bero egun kopurua handitu dira: 2022 eta 2023. urteak beroenak izan ziren, 75 "egun bero" baino gehiago erregistratua. Bero boladen iraupena ere bikoiztu da azken hamarkadetan, eta 2022an erregistratu zen egun gehieneko bero bolada. Egun hotzak eta izotz egunak gutxitu egin dira. Itsas mailaren igoeraren epe luzeko proiekzioek kostaldeko populazioarengan mehatxu garrantzitsua aurreikusten dute, 2100erako 26 zentimetroko igoera izango dela dio azterketak. Mehatxua da herritarren %60a baino gehiago kostaldean bizi delako eta beraz "40.000 pertsona inguru biziko direlako urak har ditzakeen eremuetan".

Txostenak nabarmendu du ere Euskadin berotegi efektuko gasen emisioak %33 jaitsi direla 2005etik, baina garraioaren sektorean %135eko igoera izan dela 1990etik. Horren aurrean Eusko Jaurlaritzak trantsizio energetiko eta klimatikoan sakontzeko beharra azpimarratu du, egokitzapen eta arintze politikak maila berean jarrita, eta tokiko datu sistemak sendotzeko beharra azpimarratu du.

Pestizidak baimenduko lituzkeen legearen kontra 1,5 milioi sinadura batu dituzte Frantziako Estatuan
Duplomb Legeak hiru neonikotinoide baimenduko lituzkeela salatu du ELB sindikatuak. "Aberrazio zientifikoa, etikoa, ingurumenezkoa eta osasunekoa" dela salatu du legearen kontrako sinaduren biltzaileak.  (+)
Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude
Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia... (+)
Desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak egingo dituzte Donostian
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko... (+)
Abantoko alkate jeltzalea herria zeharkatuko lukeen argindar linea proiektuaren aurka agertu da
"Kalte nabarmena" eragingo luke proiektuak, alkatearen esanetan. Abantoko EAJ, ""eragin txikiagoko" alternatiben alde kokatu da, "nahiz eta aukera horien kostu ekonomikoa handiagoa izan". (+)
Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero
220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute... (+)
gora