Astelehenero 8:00etan zure epostan
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
2022ko urrian Eusko Jaurlaritzak behin-behineko baimena eman zion Arabako Mashastiak sor-markari, eta 2023an Errioxako Jatorri Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak helegitea aurkeztu zuen. 2024ko azaroan eman zuen epaia EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, sor-marka berria debekatuz, "nahasgarria" izan daitekelako bi marka egotea eremu geografiko berberan.
EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenari helegitea aurkeztu zion ABRAk, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak debekua berretsi du argudio berdinak erabilita: kontsumitzaileentzat "nahasgarria" izan daitekela, Errioxako markari "kalte" egingo liokeela, eta "zailtasun teknikoak" daudela. Azken arrazoi horri dagokionez, sor-marka berria Europako legediaren hainbat artikuluren kontra dagoela dio Auzitegi Gorenak, ez delako posible mahats barietate, eremu geografiko eta nekazaritza eta enologia praktika berberak erabiltzen dituzten bi marka desberdin egotea.
"A" bereizgarri gisa
Bide judizialak eman zezakeenarekiko sinesgogor, edonola ere, ABRAK bestelako bidea hartzea erabaki zuen 2024ko irailean. Ordutik, upategi horietan ekoitzitako botilek "A" hizki handi bat daramate bereizgarri gisa. Sor-markaren auzitik harago, ABRAk oro har bestelako ardogintza eredu bat bultzatu nahi du, txikitasuna aldarri, krisi sakonean dagoen sektorean.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545