Maiatzeko ihintza urrea.

Ingurumen baimenik gabe, Gasteiz inguruetako makroeoliko proiektuan atzera egin du enpresak

Savannah Power Solar enpresak Cluster Vitoria 30kV izeneko zentral eoliko proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari urtarrilaren 19an, eta Jaurlaritzak urtarrilaren 26an sinatu du proiektuaren espedientea artxibatzea. Atzera egitearen arrazoia izan da Ingurumen Sailak eman duen "aurkako" ebazpena ingurumen eraginen inguruan. Sailaren txostenak nabarmentzen zituen, besteak beste, babestutako hegaztiek eolikoekin talka egiteko arriskua eta bertan dagoen igarobide ekologikoan eragina izango lukeela. Herri hauen lurretan egitekoa zen sei haize errota eta 29,94 MW-ko proiektua: Gasteiz, Burgelu, Arratzua-Ubarrundia, Barrundia, Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga. Arabako Mendiak Askek lorpena ospatu du eta adierazpen hauek egin ditu albistea jakin berritan: "Proiektu hau gaur egun Araba mehatxatzen duten 100dik gora zentral eoliko edo fotovoltaikoetako bat besterik ez zen. Horietako batzuk, tamalez, jada martxan daude, hala nola Labrazako zentral eolikoa. Horregatik, mobilizatzen jarraitu behar dugu, ahalik eta proiektu gehien baztertuak izateko".


2026ko urtarrilaren 29a
"Cluster Vitoria 30kV" proiektuko mapa bat. Borobil gorriak dira proiektuak aurreikusitako sei haize errotak.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Arabako Mendiak Askek jakinarazi duenez, urtarrilaren 26an sinatu zuen Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun lurralde-ordezkari den Javier Aizpuru Ochoak proiektu honen espedientea artxibatzea (hemen dago eskuragai dokumentua). Beraz, proiektua bertan behera geratu da. Horregatik, makroproiektu berriztagarrien aurkako borrokan ari den kolektibo honek "berdez markatutako egun" gisa nabarmendu du data, "Arabako lurraldea, herritarrak eta udalerriak eta udalak defendatzeko lanean diharduten elkarte, plataforma, erakunde eta pertsona guztientzat". Lorpen" gisa ospatu du, eta azken aldian itxi diren beste proiektuak ekarri ditu gogora: Cantoblanco eta Laminoria zentral eolikoak edo PSFV Vitoria eta PSFV Vitoria Solar zentral fotovoltaikoak.

Zergatik ukatu dio Jaurlaritzak ingurumen baimena proiektu horri?

2025eko apirilean jarri zen herritarren eskura Cluster Vitoria 30kV proiektua (hemen dago ikusgai). Enpresak atzera egiteko eman duen argudioa izan da Jaurlaritzak urtarrilaren 16an proiektu honi jakinarazitako ingurumen eraginen adierazpena negatiboa izan dela. Ingurumen kalteak baloratzerakoan, argudio hauek nabarmendu ditu Jaurlaritzak, proiektuari argi gorria emateko: "Ingurune horren ingurumen-sentsibilitate handia, hegazti babestuek espazio hori maiz erabiltzen dutela, habiak egiteko dentsitate handia dagoela, koloniak, etzalekuak eta faunaren babeslekuak direla, talka egiteko arrisku handia dagoela, hainbat proiekturen helburuetan ondorio kaltegarriak izan ditzakeela (Arabako Lautadako Hariztien Uharteko KBE, Arabako Lautadako Hariztien KBE, Natura 2000 Sareko Zadorra sistemako urtegiak eta Entzia KBE), hesi-efektua, eremu horretan dagoen korridore ekologikoaren gaineko eragina, habitaten aldaketa eta inpaktu handia. Horiek denek proiektua ingurumenaren aldetik bideraezintzat jotzea eragiten dute, baita ingurumen-inpaktuaren azterketan jasotako prebentzio-, zuzenketa- eta konpentsazio-neurriak edo beste batzuk ezarriko balira ere". 

Arabako Mendiak Askek ospatu du enpresak atzera egiteko argudioa ingurumen txostena izan dela, eta zera gehitu du: "Araba ingurumen-aberastasun ikaragarria duen lurralde bat da. Euskadiko Natura Sarean dauden 59 eremuetatik, 29 Araban daude (%56,5). Beraz, ez da harritzekoa halako proiektu bat baztertu izana, ingurumenarengan eragin ditzakeen ondorioengatik. Berdin dio non eraiki nahi dituzten makroproiektu eoliko eta fotoboltaikoak. Arabako lurralde osoan zehar hainbeste babestutako eremu daudenez, ingurumen-kaltea onartezina izango litzateke".

Proiektuaren aurka orain arte egin diren mobilizazioak eskertu ditu Arabako Mendiak Askek: "Eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honen aurka aktiboki mobilizatu diren beste plataforma, elkarte, pertsona eta erakundeei. Haien lankidetzari esker proiektuaren aurkako hainbat alegazio sinatu eta aurkeztu dira, eta beraiei esker ere, proiektua behin betiko baztertzea lortu da". Bide berean lanean jarraitzeko deia egin du: "Albiste on honek lasaitzera eraman behar ez gaituela gogorazi nahi dugu. Horrela, gaurkoa bezalako albisteetaz gozatzen jarraitu ahal izango dugu. Gure lurraldeengatik. Gure udalengatik. Gure jendeengatik. Arabagatik". 

Legebiltzarrera joateko prest, mendiko urari kontagailurik jarri behar ez izateko
2026-03-13 | Estitxu Eizagirre
Ura agentziatik gutun masiboa jaso dute baserritarrek, eta bertan esaten diete menditik hartzen duten urari kontagailua jarri ezean, arriskua dutela isunak jasotzeko eta ur kontzesioa... (+)
Hernaniko "Ikatz Gane" makroproiektu elikoaren aurkako sinadura bilketa eta hitzaldia deitu dituzte Urumeako Mendiak Bizirik eta Sagarreta taldeek
2026-03-09 | Estitxu Eizagirre
Urumeako mendietan aurreikusita zeuden hiru makroproiektu eolikoetako bat ("Ikatz Gane" deitua) jendaurrean jarria du Jaurlaritzak eta apirilaren 10 arte dago alegazioak jartzeko epea. Urumeako Mendiak... (+)
Amillubi erosketaren "azken txanpan" sartu da eta "Eskola Haziak" formazio saio teoriko-praktikoak eta Udaberriko Festa iragarri ditu
2026-03-05 | Estitxu Eizagirre
2023ko abenduan abiatu zuen laborantza ekologikoaren Biolur elkarteak Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta baserria eta bere lurrak kolektibizatzeko Amillubi proiektua eta 390.000 euro lortzea jarri zuen helburu... (+)
“Erabat hirietatik teorizatzen dugu eta buelta asko eman behar dizkiogu landa eremuan zaintzaren gaiari”
2026-02-25 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Maribi Ugarteburu elkarrizketatu ditu Eli Pagolak Egonarria saioan, haien liburuak eskutan. EHNE Bizkaia sindikatuko hamar emakumeren testigantza jaso du Maribi Ugarteburuk Erein,... (+)
Solariaren makroproiektua gaitzetsi dute Arabako bederatzi udal eta 130 administrazio batzarrek
2026-02-23 | Estitxu Eizagirre
Otsailaren 21ean elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Solaria Zierbena Solar makroproiektu fotovoltaikoak "lurraldean eragingo duen inpaktu itzulezina salatzeko", antolatzaileek salatu dutenez. Bederatzi udalerritako eta 130 administrazio-batzarretako ordezkariak... (+)
gora