Ama Birjina Karmengo (uztailaren 16an) bezperan, arbi zortonak erre

“Fruitu arbolekin zerbait egitea eskatu digu jendeak, eta agenda hurbilketa bat da”

Urte bukaera iristearekin batera, labetik atera berri dute 2026ko Ilargia eta Landareak urteko lanen agenda, eta eskuragarri duzue ohiko tokietan eta ARGIAko dendan. Jakoba Errekondoren testuekin eta Antton Olariagaren ilustrazioekin osatua, baratzezain, basozain nahiz fruitu arbolen zaintzaileentzako erreminta ezin hobea da agenda. Aurten, bereziki azken horiei izanen zaie baliagarri, izan ere, aurtengoak fruitu arbolak ditu protagonista. Errekondo elkarrizketatu dugu.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2025eko azaroaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Urteak dira ilargi eta landareen agenda argitaratzen duzuela, baina, zer da zehazki agenda hau?

2018an argitaratu genuen lehenbiziko agenda, beraz, pentsa, bederatzigarren urtea da hau. Agenda sinplea da, baina bertan landareekin egin beharreko lanak daude lau ataletan banatuta: baratzea, lore baratzea, fruitu arbolak eta basoa. Hilabete bakoitzeko lanak ere azaltzen dira, baita ilargiaren zikloak eta horien eragina, baratzeko oinarrizko gaiak –nola hasi, txandakaketak, zer-zerekin doan ongi, urteko zikloak, hiztegia…–. Aurten, nobedadea da fruitu arbolei eskaini diegula agenda. Hilabete bakoitzaren hasieran fruitu arbola baten historia kontatzen da, izenak, erabilerak eta bestelako informazioak bildu ditugu.

Zergatik fruitu arbolak?

Jendea eske eta eske ari zen, fruitu arbolen inguruan libururen bat ateratzeko. Ez gara liburura iritsi, baina fruitu arboletara hurbiltzeko modu bat da. Azken urteetan, landareen inguruko gai guztiekin interesa pizten ari da, eta fruitu arbolen kasuan ere sumatu dugu hori. Uste dut jendea pixkanaka horrelako gauzetara bueltatzen ari dela. Gogo berri bat pizten ari da fruta arbolekin, baina tira, egia da hemen beti izan dela kultura hori. Hamabi fruitu arbola aukeratu ditugu, ohikoenak edo: pikua, irasagarra, mertxika, intxaurra, udarea, gerezia, arana, sagarra, gaztaina, kiwia, mizpira eta hurra.

Nori izanen zaio baliagarri agenda liburua?

Landareen zikloak ikasi nahi dituenarentzat oso baliagarri da, bai hasiberrientzat, baina baita gaian sakondu nahi duenarentzat ere. Azkenean, agendan apuntatuta, badakigu zikloek eta beste faktoreek zein eragin duten, noiz ongarritu genuen, lur horretan zein historial dagoen… dena dela, besterik gabe, agenda sinple gisa ere erabil daiteke, baratzearekin loturarik izan gabe.

Baratzeari lotuta, zer apuntatu behar genuke?

Nik uste dena apuntatu behar genukeela: lehenik, zein asmo ditugun, datorren urtean ilarra erein nahi badugu, noiz da ilarra ereiteko sasoia? Egutegian begiratu eta idatzi, horrela aurrez jakinaren gainean gaude. Bestetik, interesgarria da idaztea lur horretan zein lan egiten ditugun, aurretik zer zegoen bertan, baita zein ongarriketa egin dugun, lurrari buelta eman badiogu zein garaitan egin dugun, landarea nondik eskuratu dugun eta zein barietate den… eta, gerora, emaitzak apuntatu ditzakegu. Azkenean, ideia da historial osoa eskura izatea, emaitza onak baditugu hurrengo urtean errepikatzeko, eta bestela, aldatzeko. Ikasteko erarik onena horixe da!

Aurkezpen berezia Biriatuko Arbolaren Bestan

NOIZ: Azaroaren 29an, 13:30ean.

NON: Biriatun, Elkartea Gelan (plaza ondoan).

Ilargia eta Landareak 2026ko agendaren aurkezteko ekitaldi berezian, Jakoba Errekondok fruta arbolen azalpenak emango ditu, Antton Olariagak umorez aurkeztuko ditu agendarako egin dituen ilustrazioak eta Maialen Arzallusek bertso jarriak kantatuko ditu.

 

Berakatz beltzaren onurak
2026-07-27 | Garazi Zabaleta
Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa... (+)
Lehen Hezkuntzarako zurezko material eta jolasak
2026-07-20 | Garazi Zabaleta
Felix Pikatza Arriola laudioarra (Araba) dago Sagutxiki proiektuaren atzean. “2008ko krisiaren aurretik zurezko altzariak eta bestelako materialak egiten nituen nire tailerrean, baina garai horretan enpresa... (+)
Arabako 340 familia elikagai ekologikoz hornitzen dituen egitasmoa
2026-07-13 | Garazi Zabaleta
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena– itzuli zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide... (+)
Bertako produktu ekologikoek postua dute Laudioko azoka berrituan
2026-07-05 | Garazi Zabaleta
2024an sortu zuten Laudion (Araba) Ekin ta Eko proiektua, Aiaraldeko eskualdean elikagaien ekoizpenean eta produktu ekologikoen eta hurbilekoen kontsumoan zegoen hutsuneari erantzuna emateko asmoz. “Hasierako... (+)
Baratzeko eta inguruko landareekin egindako kosmetika artisaua
2026-06-28 | Garazi Zabaleta
Antzerkiaren eta ikuskizunen munduan ari zen lanean Karolina Peños pandemiak bete-betean harrapatu gintuenean. “Kimikako goi mailako zikloa egina nuen, pandemian lanik gabe gelditu nintzenean baserrian... (+)
gora