Babazorroa, babazala, babalasto eta babazaku. Zenbat babalore!

Lehen Hezkuntzarako zurezko material eta jolasak

Felix Pikatza Arriola laudioarra (Araba) dago Sagutxiki proiektuaren atzean. “2008ko krisiaren aurretik zurezko altzariak eta bestelako materialak egiten nituen nire tailerrean, baina garai horretan enpresa handi bat etorri zen Barakaldora (Bizkaia) eta ‘erabili eta bota’ filosofia zabaldu zen”, azaldu du. Jendea altzari merke bila hasi zen, eta ez zuen hainbeste baloratzen luzaroan iraunen zuen zurezko altzari garesti eta ona. Horrela, negozioari buelta bat emateko beharra sortu zitzaion Pikatzari, eta gaur egun zurarekin lotuta martxan dituen bi egitasmo abiatu zituen: Sagutxiki, steam materiala ekoizten duen proiektua –zientziak, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika uztartzen dituen eskola-materiala–, eta Kalaka jokuak, zurezko jolasak herriz herri mugitzen dituena.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko uztailaren 20a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egurra material naturala izaki, bere abantailak eta desabantailak dituela adierazi du artisauak: “Egia da denborarekin usteldu egin daitekeela, errazago apurtu edo sitsa sartu dakiokeela… baina, beste aldetik, plastikoak eta beste material batzuek ez duten goxotasuna eta berotasuna ditu egurrak, ukimenera ere beste zerbait ematen du”. Garai batean, bereziki plastikoa gailentzearekin, zurezko materialak nahiko baztertuak gelditu ziren, baina Pikatzak dio azken urteetan berreskuratzen ari dela zurarekiko interesa, eta geroz eta eskola gehiagotatik egiten dizkiotela eskaerak. “Horretan ere zortea izan dut, gaur egun plastikoa pixkanaka kentzeko eta zuraren aldeko apustua egiteko joera baitago”.

Laudioko tailerrean modu artisauean egiten du lan Pikatzak, eskuz, eta zura mozteko eta eskuila pasatzeko makina sinple bat besterik ez du bertan. “Lehen, altzariak eta horrelakoak egiteko, zur trinkoa erosten nuen gehiago, baina jolasetarako egur kontratxapatua erabiltzen dut, bata besteari itsatsita dauden xaflak dira”, azaldu du. Gaineratu duenez, ez da erraza formatu horretan bertako zura topatzea, eta, gainera, edozein egurrek ez du edozertarako balio. “Garai batean baserrietan botatzen zen egurra, bagenekien nondik zetorren eta noiz bota zen, baina gaur egun egur kontratxapatua erosten diegun biltegi handiek kanpotik dakarte”, dio. Europa iparraldetik dakarten urki egur kontratxapatua da nagusi, azaldu duenez. “Azkenean, hautuak dira: bertako egurra erabili nahiko banu, beste gauza batzuk egin beharko nituzke”, gehitu du.

Herriz herri zurezko jolasekin

Dagoeneko ehun eskola ingururekin hartu-emanean dago Sagutxiki proiektua eta zabaltzen segitzen du. Kalaka jokuekin, berriz, herriz herri ibiltzen da Pikatza. “Zurezko jolasekin plazaz plaza ibiltzen gara, eta dinamizazio lana egiten dugu”. Zurezko hainbat joko eta material eramaten dituzte, eta tailerrak eta dinamika eskaintzen dituzte, eskaeraren arabera. “Gurasoek asko eskertzen dute, pantaila barik zurezko jolas hauekin haurrak oso gustura aritzen direlako”, amaitu du.

Iraila, agroekologiaz bustia!
2026-09-14 | Garazi Zabaleta
Arabako Bionekazaritzak XXXI. Bionekaraba merkatua eginen du irailaren 26an, baina aurtengo edizioa azokara mugatu beharrean, indarrez eta gogoz dabiltzala aprobetxatu eta hilabete osoko egitaraua prestatu... (+)
Larrabetzun, baserritarrak herriko konpostaren kudeatzaile
2026-09-07 | Garazi Zabaleta
Tokiko politika publikoetatik elikadura sistemetan eragiteko dauden aukeren inguruko jardunaldiak antolatu zituen ekainaren hasieran Cederna Garalur landa garapenerako elkarteak, Leitzan (Nafarroa). Euskal Herriko hainbat tokitan... (+)
Nekazari eta abeltzain txikiak 'bendeja' berreskuratzen
2026-08-31 | Garazi Zabaleta
Hamar urte inguruko ibilbidea du Uribe Kostako Agroasanbladak, nahiz eta duela urtebete  taldean jende berria sartu zen eta eraberritze prozesua egin zuten. "Plaza Beltza izeneko... (+)
Berakatz beltzaren onurak
2026-07-27 | Garazi Zabaleta
Duela hiru urte sortu zuen Pete Ezkerra Perezek berakatz edo baratxuri beltza ekoizten duen Daonaz proiektua. “Lurrarekiko interesa aspalditik datorkit, 2004an nekazaritza ekologikoko ikastaro intentsiboa... (+)
Arabako 340 familia elikagai ekologikoz hornitzen dituen egitasmoa
2026-07-13 | Garazi Zabaleta
Woofer gisa –mantenu truke bolada batez laborariekin bizi eta lan egiten duena– itzuli zen Arabara Ana Lafuente, elikagai ekologikoen saskiak osatzen eta banatzen dituen Urbide... (+)
gora