Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari.

Frantziako armadak Baionako eremuan egitekoak dituen obren kalte ekologikoak salatu dituzte

Baionako Zitadelan egitekoak dituzten obrak salatu dituzte CADE ingurumen elkarteen batasunak, Bergeret-22 auzotarren kolektiboak eta Attaque elkarteak, prentsaurreko bidez. 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete; alta, Tokiko Hirigintza Planaren arabera eremu babestu gisa kontsideratuak dira.


2024ko irailaren 19a
Baionako Zitadela, Frantziako armadaren esku dena. Argazkia: Daniel Villafruela
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aturri bazterrean dute Zidatela, geltokiaren gibel aldean, gora-gora. 1960az geroztik bertan dira RPIMa itsas infanteriako paraxutisten lehen erregimentukoak, eta horren froga dira noiznahi entzuten diren tiro hotsak. 43,8 hektareako eremuan obrak egitekoak dituzte eta horiek ekarriko luketen "artifizializazioa" salatu dute CADE, Bergeret-22 eta Attaque elkarteek: 1,5 hektarea oihan moztuko lituzkete. Alta,1986ko Itsasbazterreko Legearen baldintzapean dago Lapurdiko hiriburua eta lege horren arabera, Tokiko Hirigintza Planak oihan eremu babestu gisa kontsideratzen ditu hiriko oihan gune esanguratsuak –Zitadelakoa barne–. Hori horrela, 1,5 hektarea horiek ez lituzkete hunki behar. Kontua da hirigintzarako dokumentu hori aldatzeko eskaera luzaturik duela, hain justu, RPIMak. Oihanaz gain, ingurumenari loturiko beste hainbat kezka dituzte: bioaniztasunaren galera, uraren kalitatea eta beste.

Aterpe bat, polo multi-tekniko baten plantatzeko eraikina, Hiri Borrokarako Formakuntza Eraikina, itsasketa konpainiako manamendurako beste bat, aparkaleku bat eta euri uren sarea arraberritzeko bi ur biltegi eraikitzekoak dituzte. Horren aurkako mobilizazioa abiaturik dute ekologistak zein Santa Izpiritu auzoko herritar batzuek. Abiaturiko inkesta publikoan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Arazoa da informazioa ez dela pasa eta, elkarteek salatu dutenez, herritarrak ez direla informatuak ez proiektuaz ezta inkesta publikoaz ere. Irailaren 20an itxiko dute inkesta.

Urtero munduan 11.000 pertsona hiltzen dira pestizida intoxikazioagatik
Pesticide Action Network sareak eskaturik, pestizidei buruzko ikerketa plazaratu du irailaren 2 honetan Frontiers in Public Health aldizkari zientifikoak. Emendatuz doa produktu horien erabilpena: 3,8 milioi... (+)
Debekaturiko bi pestizida Parisek berriz legeztatu izana salatuko dute larunbatean Miarritzetik
Kasik bere osotasunean onartu du Laborantzako urgentziazko legea agorrilaren 14an Frantziako Konstituzio Kontseiluak. Hori horrela, azetamiprida eta flupiradifurona pestizidak legeztatzearen alde egin du, nahiz eta... (+)
Itsasoko haize erroten makropoiektuek eguraldia bestelakotu dezaketela argitu du Helmholtz Hereon ikerketa zentroak
Ipar itsasoan zentratuta daukate beraien ikerketa, hain justu, hemendik eta 2050era offshore haize-erroten munduko parke handiena bihurtu nahi duelako Europar Batasunak. Itsas azpiko korronteetan eta lur azaleko... (+)
Poltsikoko smartphonean daukagu ebola izurritearen erroetariko bat
Esanguratsua da datua: Afrika erdialdeko deforestazioa ehuneko puntu batez igotzen den aldi oro ebola birusaren intzidentzia %20 eta %40 artean igotzen da. Alarma gorria piztua... (+)
Ipar Euskal Herriko oihanak jomugan dituen E-CHO proiektua “dekretu bidez inposatu nahia” salatu du CADE talde ekologistak
Uztailaren 6ko Aldizkari Ofizialean agertu da Frantziako Lehen ministroaren dekretua. E-CHO egitasmoa “interes nazional handiko” gisa sailkaturik, eraikitze-prozedura azeleratzearen alde egin du gobernuak. Ipar Euskal... (+)
gora