Maiatz iluna eta bagil argia, urte guztiko ogia

Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025eko martxoaren 07a
Larunbat goizean Laudion egon ziren alegazioak biltzen.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak alegazioak prestatu ditu Ferosca I zentral eolikoaren kontra. Taldeak kopiak utzi ditu Antojo tabernan Arespalditzan, Zuhaitza eta Master Copy dendetan Laudion eta Okondoko Udaletxean. Herritarrek Aiaran eta Okondon laga dituzten dokumentuak sinatzen badituzte, kolektiboak berak aurkeztuko dizkio Eusko Jaurlaritzari. Laudion, ordea, udaletxean kudeatu beharko dituzte sinatzaileek.

Halaber, hirugarren aukera bat eskaini dute: hemen deskargartzea eta norberak pertsonalizatzea. Martxoaren 14a izango da aurkezteko azken eguna.

Kalteak eta hutsuneak

Aiaraldeko Mendiak Bizirikek adierazi du 200 metroko sei aerosorgailuren eraikuntza ekarriko duela zentral eolikoak eta horrek eragin larriak izango dituela mendietan, inguruko etxebizitzetan eta faunan.

Horrez gain, plataformak erantsi du ingurumen-inpaktuaren azterketak hutsune handiak dituela: zarataren analisia, inguruan bizi diren herritarren osasunean egongo den eragina, kalte ekonomikoak edota hirigintza eta ingurumen araudien urraketak.

Bide batez, taldeak gogoratu du proiektu beraren aurkako alegazioak (ia 1.500) aurkeztu zituztela iaz eta ez dutela erantzunik jaso, nahiz eta derrigorrezkoa izan.

Martxoaren 22an manifestazioa

Tokiko plataformak azpimarratu du Aiaraldean gertatzen ari den egoera (energia ekoizpenari lotutako proiektuen gorakada) Euskal Herri osoan jazotzen ari dela eta, horregatik, martxoaren 22an Gasteizen egingo den manifestaziora batuko direla. Konpromiso bera hartzeko eskatu diete herritarrei.

Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara
Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan.  (+)
Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen. (+)
Amurrioko Udalak eta Administrazio Batzarrek batera aurkeztu dituzte Solariako energia sortzeko proiektuaren aurkako alegazioak
2024-07-10 | Aiaraldea
Toki-administrazioek zalantzan jarri dute ingurumen-inpaktuaren azterketa, eta ohartarazi dute ingurumenean eragin larria izango duela eta baterako azterketa egin beharko dela etorkizuneko proiektuetarako. (+)
Saratxon eraikiko duten Ekiola Parke Fotovoltaikoari argi berdea eman dio Amurrioko Udalak
Amurrioko Udalak onartu du Ekiola Parke Fotovoltaikoaren eraikuntza bideratuko duen Plan Berezia. Urtarrilean hasiko dituzte lanak Saratxo inguruan. Ekoizpen plantak 15.000 metro karratuko azalera izango... (+)
Energia Berriztagarrien Sektore Planari egindako helegiteen erantzunak argitaratu ditu Eusko Jaurlaritzak
Dokumentuak 400 orrialde baino gehiago ditu eta ez ditu aintzat hartu tokiko hainbat erakunderen helegiteak, argudiatuta proiektuak gehiago zehazten direnean aurkeztu behar direla. (+)
gora