Asteroko buletina
Abenduko laino lanbrotsuak, sagar asko ekarri.

Saratxon eraikiko duten Ekiola Parke Fotovoltaikoari argi berdea eman dio Amurrioko Udalak

Amurrioko Udalak onartu du Ekiola Parke Fotovoltaikoaren eraikuntza bideratuko duen Plan Berezia. Urtarrilean hasiko dituzte lanak Saratxo inguruan. Ekoizpen plantak 15.000 metro karratuko azalera izango du eta 2.300 plaka instalatuko dituzte bertan.

Arabako Foru Aldundiak, Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Taldeak sustatu dute ekimena. / Alea.eus

Azaroko Amurrioko Udal Osoko bilkurak argi berdea eman zion Ekiola Parke Fotovoltaikoari. Arabako Foru Aldundiak, Energiaren Euskal Erakundeak eta Mondragon Taldeak sustaturik, 2022ko apirilean aurkeztu zuten eguzki-plaken instalazio bat eskualdean garatzeko egitasmoa. Hainbat proposamen aztertu ostean 2022ko abenduan jarri zuten mahai-gainean instalazioa Saratxo inguruan eraikitzeko aukera.

Proposamenari ez zitzaion aurkako alegaziorik aurkeztu, Amurrioko Udalak azaldu duenez. Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioko, Foru Aldundiko Errepide Zerbitzuko, Nekazaritza Saileko eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioko aldeko txostenak jaso zituen.

2.300 eguzki plaka

Txerra Molinuevo alkateak Plan Bereziaren behin betiko onarpena sinatuta, 2024ko urte hasieran hasiko dituzte planta fotovoltaikoa eraikitzeko lanak. Hain zuzen ere, Aldaiturriaga kalearen amaieran instalatuko dituzte eguzki plakak, Saratxoko bihurguneen gainean.

Guztira 15.000 metro karratuko azalera hartuko du instalazioak. Bertan 2.300 eguzki-plaka instalatzea da asmoa, 1MW potentziakoak.

Instalazioa kudeatuko duen Aiarako Ekiola S. Coop. enpresak hogeita hamar urterako alokatu du lursaila. Vocento taldeak zabaldu duenaren arabera hasierako inbertsioa 1,8 milioi eurokoa izango da, eta %40 Europako Next Generation funtsekin finantzatuko dute. "Ekimen honek Amurrion energia berriztagarria sustatzen laguntzea espero da, ingurumenarekin eta garapen iraunkorrarekin bat eginez", azaldu du Molinuevok.

Natura erdigunean duen jolastoki berria aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako ikasleek
Astelehenean aurkeztu dute Urduñako Herri Eskolako jolastoki berria. Bi urteko metamorfosiaren ostean, espazioa birnaturalizatu, asfaltozko eremua murriztu eta pedagogia berri bati zabaldu dizkiote ateak. Eskolako... (+)
"Plaka fotovoltaikoak gure borondatearen kontra bada ere jarriko zituztela mehatxatu gintuzten"
Olabezarreko lursail publiko batean jarri nahi dituzte eguzki-plakak Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean enpresak, Ekian egitasmoaren baitan. Proiektuak kezka sorrarazi du herrian, bertako ganadutegien etorkizuna... (+)
Lehen sektorearen gainbeheraren aurrean "egiturazko erabaki zuzenak" aldarrikatu ditu SOS Baserriak plataformak
Abeltzaintza eta nekazaritza sektoreak bizi duen egoera larrian egin du azpimarra Aiaraldeako SOS Baserriak plataformak. Elikagaien ekoizpen-sektorearen iraupena bermatzeko neurri eraginkorrak aldarrikatu dituzte. (+)
Komunitatean elkartzearen indarra Aiaraldean
Erregai fosilen agorpena, prezioen gorakada etengabea… Energia krisi batean murgilduta gaude bete-betean. Itsaso nahasi honetan komunitate energetikoak ari dira sortzen han-hemenka, energia berriztagarriak eta eredu... (+)
Isurketa berria jazo da Nerbioi ibaian, Aiarako Markijana auzoan
Arrain hilak eta bitsa azaldu ziren Nerbioi ibaian iragan aste bukaeran, Markijanako industriagunearen parean, hain zuzen ere. Ertzaintzak ikerketa abiatu du isuriaren nondik norakoak argitzeko. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora