Uzta, eraintzaren saria.

Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu eta lanak baimendu ditu asteazken eta ostegunean.


2025eko abuztuaren 14a
Suhiltzaile bat Zarrakazteluko suteko itzaltze lanetan.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Nafarroako Gobernuak uzta lanak debekatu ditu osteguneko 20:00etatik aurrera, datozen egunetan aurreikusita dauden tenperatura altuen ondorioz. Suteak saihestea du helburu debekuak, eta joan diren egunetan egondako neurrien haritik doa: izan ere, Zarrakazteluko sutea dela eta, gobernuak nekazaritza jarduerak debekatu zituen pasa den astean ere. Nafarroako nekazarien eta abeltzainen batasunak (UAGN), agindu forala gaitzetsi du, haien ustez, "bidegabea, neurrigabea eta justifikaziorik gabekoa" da. Hori horrela Nafarroako Gobernuari eskatu diote "meteoalertetan" oinarritutako larrialdi sistemara bueltatzea, eta ez jaustea justifikaziorik gabeko debeku orokorretan.

Ostiralean indarrean sartuko den debekuak Nafarroako Gobernuak onartutako agindu forala du oinarri. Bertan, nekazaritza jarduerak debekatu zituen, sute arriskua zela eta. Nekazaritza sindikatuen presioek eta Zarrakazteluko sutearen egoera hobetzeak, ordea, eragin zuen neurriok malgutzea eta asteazken eta ostegunean nekazaritza lanak baimentzea. Barne kontseilari Amparo Lópezek azaldu du nekazari eta abeltzainekin bildu zela, eta bileretatik apunteak hartu dituela: horren emaitza da abuztuaren 13 eta 14ko malgutasuna, ziurtatu du kontseilariak.

Sutea kontrolpean, Nafarroako Gobernuak larrialdi alerta lehenengo mailara jaitsi du, eta horrek esan nahi du Nafarroako Gobernuko baliabideak erabiliko dituztela soilik suhiltzaileen lanetarako. Kontseilariak azaldu du suhiltzaileek Zarrakazteluko sutean lanean dihardutela, eta ohartarazi du beste sute bat egotea “oso larria” izango litzatekela. Zubiaren bezperan askoz arduratsoagoak izateko eskatu du kontseilariak pertsona asko mugituko direlako, eta jai asko daudelako Nafarroan.
 

 

 

 

 

Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da
Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak... (+)
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi... (+)
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren... (+)
Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan
Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar... (+)
Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek
Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko... (+)
gora