Asteroko buletina
Maiatz iluna eta bagil argia, urte guztiko ogia

Elikadura nahasmenduak, buruko osasunaren erronka nagusietakoa

Haur eta nerabeen artean (bereziki 12 eta 21 urteen artean), elikadura nahasmenduak lehentasunezko gaitz mental bilakatu dira, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera. Pandemian nabarmen egin zuten gora elikadura nahasmenduek neska gazteen artean, muturreko kasuak areagotu egin ziren, eta arazoak oso presente dirau oraindik ere.

Mikel Garcia Idiakez
Mikel Garcia Idiakez @mikelgi

1980an Irunen jaioa. 2004. urtetik da erredaktore Argian. Gizarte gaiei eta zinemari buruz idatzi ohi du.


2023ko abenduaren 20a
Familiek bi modutara jokatu ohi dute: edo gaitza ukatzen dute, edo laguntzen saiatzen dira, baina ez da erraza. Argazkia: Freepik

Elikadurarekiko, pisuarekiko eta norbere irudiarekiko jarrera aldatzera eraman ohi duten nahasmendu psikologiko larriak dira anorexia eta bulimia. Neskengan eragin handiagoa du, eta argal dagoen jendeari egotzi ohi dizkiogu nahasmendu horiek, baina elikadura nahasmenduak ohikoagoak dira gorputz masa altuagoa dutenen artean.

Gaixotasun fisiko larriak eragin ditzakete, baita heriotza ere, desnutrizioaren edota suizidioaren ondorioz. Adituek azpimarratzen dutenez, elikadurarekin baino gehiago, jatorrian bestelako faktore batzuekin izan ohi dute lotura nahasmenduek. Faktore sozialak, biologikoak, psikologikoak edo harremanei loturikoak hain dira garrantzitsuak, sarri elikadurarekiko jarrera ondorioa dela, baina fokua beste nonbait dago: "Gakoa da gaixotasuna garatzeko zer gertatu den lantzea, eta gertatu denak, normalean, ez du zerikusirik jatekoarekin", diote El Salton landu duten erreportajean. Elikadura nahasmenduarekin batera gara ditzake pertsonak antsietatea, depresioa edo jarrera obsesibo konpultsiboa gisako nahasmenduak.

"Gakoa da gaixotasuna garatzeko zer gertatu den lantzea, eta gertatu denak, normalean, ez du zerikusirik jatekoarekin"

Familiaren garrantzia

Goiz antzematea, tratamendu espezializatuetara jotzea eta gertatzen denaz lasai eta zabal hitz egitea dira elikadura nahasmenduei aurre egiteko hiru zutabe nagusiak, dio El Saltoko erreportajeak, eta honetan guztian familiak duen garrantzia nabarmendu du. Izan ere, norberari bakarrik ez, ingurukoei bete-betean eragiten die egoerak, eta aurrera egiteko funtsezkoa da familia.

Familiek joera dute bi modutan jokatzeko: batetik daude seme-alabak gaizki daudela eta gaitza dutela ukatzen dutenak ("badirudi arazoaz ez hitz egiteak dakarrela arazorik ez egotea, baina begiak ixtea ez da konponbidea"); eta bestetik daude arriskua ikusten dutenak eta lagundu nahi dutenak, baina gehienetan ez da erraza. Senide eta gertukoen sentimendu ohikoenetakoa frustrazioa da, laguntzeko zailtasuna, eta elkarren arteko liskar eta haserrealdiak ere ugaritu ohi dira, "baina jakin behar da bereizten noiz den seme-alaba hitz egiten ari dena eta noiz gaixotasuna; ulertu behar dute etsai bera dutela denek, ez direla elkarren etsai".

Adituek gomendatzen dute familiak ere terapiara eta profesionalengana jotzea.

Gaiari lotuta:

Anorexia, bestelako gerturapen bat

"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin?... (+)
Ur kontsumo arduratsua lantzen hasi eta erreka garbiketa herrikoia antolatzen bukatu dute Legutioko ikasleek
Ikasleekin uraren gaia lantzeak askorako eman du Legutioko Garazi eskolan: ikastetxeko komunetako iturri eta dutxetan ura alferrik ez galtzeko modua ezarri dute, eskolako ortuan euri... (+)
Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek... (+)
Zergatik moztu ditu Jaurlaritzak hogei zuhaitz baino gehiago Barakaldoko institutuan?
20 zuhaitz osasuntsu baino gehiago moztu zituzten Barakaldoko Gurutzeta institutuan, urtarrila hasieran; Jaurlaritzarena da eskumena, baina ez zuen mozketa burutzeko lizentziarik eskatu, udalak adierazi duenez.... (+)
Gasteizko Salburuako ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, baina Jaurlaritzak ez die bide ematen
Arantzabela, Errekabarri eta Salburua ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, auzoko eskoletako jangelak hornitzeko, baina hilabeteak joan hilabeteak etorri, administrazioaren erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute:... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora