Apiril biribil, egun erein bihar hil.

EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak. Hain zuzen, planak 149 toki jotzen ditu instalazioen kokalekutzat, eta horietatik 135 Araban daude. Zehazki, parke fotovoltaikoen kokalekuen %96 daude lurralde horretan, eta eolikoen kokalekuen %39. 

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Gorbeialdeko Herri Unibertsitate hori Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortu zen, eta hainbat aditu eta eragile biltzen ditu. Haiek osatutako talde teknikoak LPS plana analizatu du, ikuspegi tekniko, geografiko eta juridikotik, eta, berriki, azterketaren emaitzak aurkeztu dituzte, Iñaki Lasagabaster Herrarte (EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna),  Ana Sáenz de Olazagoitia Blanco (EHUko Geografiako irakaslea), Naiara Moreno Olabuenaga (Jungituko batzar administratiboko ordezkaria), eta Unai Pascual Garcia de Aziluren eskutik. (Gorbeialdeako Herri Unibertsitatearen koordinatzailea).

Aurkezpenean, zenbait arrisku eta arazo atera dituzte argitara, eta, haien esanean, LPSa ez da egokia, “argi eta garbi”. Ondorio horretara iristeko arrazoiak aletu dituzte. Besteak beste, nabarmendu dute ez duela laguntzen instalazio horiek modu ordenatuan eta bidezkoan ezartzen lurraldean. Gainera, eremuak esku pribatuetan uzten ditu, eta horrek ateak irekitzen dizkio espekulazioari. Taldearen iritziz, ordea, enpresa energetiko publiko bat eratu beharko litzateke. Bestalde, herritarrak kontzientziatzeko egitasmo baten beharra aldarrikatu dute, herritarrak jabetu daitezen zer ondorio dituen energia-kontsumoak eta ardura har dezaten, eta tokiko erakundeek parte har dezatela erabakietan.  

Azkenik, azpimarratu dute ez dutela klima-larrialdiak eskatzen duen denboraren eskala aintzat hartu lurralde-antolamenduan, ezta beste alderdi batzuetatik dauden helburuak ere: biodibertsitatea, nekazaritza… Azken finean, azaldu duten moduan, “klima ez da konpartimentu itxi bat”.

Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute
2025-02-21 | Elhuyar, Ana Galarraga
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu... (+)
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte
2024-09-05 | Ana Galarraga, Elhuyar
Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian. (+)
Basoilar kantauriarra hibridatzea proposatu dute, galzoritik ateratzeko
2024-05-16 | Ana Galarraga, Elhuyar
Basoilar kantauriarrak (Tetrao urogallus cantabricus) biziraun dezan, beste populazio baten geneak behar dituela ondorioztatu dute Doñanako Estazio Biologikoko ikertzaileek (CSIC). Izan ere, gaur egun basoilarra... (+)
"Portuak zabortegiak dira"
2024-05-10 | Elhuyar, Ana Galarraga
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen,... (+)
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak
2024-02-29 | Ana Galarraga, Elhuyar
AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu... (+)
gora