Sasiak begiak eta hontzak belarriak.

Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik besteetara mikroplastiko-kontzentrazioa asko aldatzen da, baina den-denetan aurkitu zuten polimero sintetikoren bat.

Giza karenaren ilustrazio historikoa. Argazkia: \"An atlas of human anatomy for students and physicians\" (1903) / Jabego publikoa
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Aurkitu duten plastikorik ohikoena eta ugariena polietilenoa da: aurkitutako plastikoen % 54a izateaz gain, lagin guztietan zegoen. Ondotik zetozen polibinil kloruroa eta nylona (%10 haietako bakoitza), eta geratzen den % 26a beste 9 polimerok osatzen zuten.

Ikertzaileek ondorioztatu dute erabili duten metodoa egokia dela mikroplastikoak identifikatzeko eta kuantifikatzeko horrelako ehunetan, eta espero dute erabilgarria izango dela arrisku toxikologikoa aztertzeko.

Aurretik egindako hainbat ikerketatan beste giza laginetan ere aurkitu izan dira mikroplastikoak, hala nola odolean, hesteetan… eta bizidunentzat kaltegarriak direla ere frogatu dute beste zenbaitetan.

Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute
2025-02-21 | Elhuyar, Ana Galarraga
Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu... (+)
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte
2024-09-05 | Ana Galarraga, Elhuyar
Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian. (+)
Basoilar kantauriarra hibridatzea proposatu dute, galzoritik ateratzeko
2024-05-16 | Ana Galarraga, Elhuyar
Basoilar kantauriarrak (Tetrao urogallus cantabricus) biziraun dezan, beste populazio baten geneak behar dituela ondorioztatu dute Doñanako Estazio Biologikoko ikertzaileek (CSIC). Izan ere, gaur egun basoilarra... (+)
"Portuak zabortegiak dira"
2024-05-10 | Elhuyar, Ana Galarraga
Aixa Barbarin López urpeko arkeologoa da, eta, aitortu duenez, txiki-txikitatik izan nahi izan zuen arkeologoa. Hortaz, unibertsitatera joateko garaia iritsi zitzaionean, historia ikastea hautatu zuen,... (+)
Plastiko konpostagarrizko poltsak ohikoak baino toxikoagoak dira
2023-10-05 | Ana Galarraga, Elhuyar
Plastiko konpostagarrien poltsetan toxikotasun handia dagoela frogatu dute Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikertzaileek, in vitro egindako azterketa batean. Gainera, ikusi dute toxikotasun hori... (+)
gora