San Fermin ondoko igandea, eulien festa

Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko tartea ezar dezala.


2025eko apirilaren 16a
Arabako eguzki energia beste parke bat, Ekian, EAEko handiena.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

FV Ubalza II izeneko proiektua aurkeztu zuen Cañaveras Solar enpresak Eusko Jaurlaritzaren aurrean duela astebete inguru, zeinak Aguraingo lurretan 48.960 eguzki plakaz osatutako zentral fotovoltaikoa eraikitzea xede duen. Egitasmoak 30,9 MWeko potentzia izango luke, eta 50 hektarea inguru hartuko lituzke. Bada, EH Bilduk aurkeztutako mozioa astearteko osoko bilkuran onartuta, Aguraingo Udalak errefusatu du proiektua.

Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkateak azaldu duenez, zentral fotovoltaikoak onura sozial eta ekonomikoak izan beharko lituzke herritarrentzat, eta, horretarako, hainbat aldaketa egiteko eskatu dio enpresa sustatzaileari. Cañaveras Solarrek, ordea, proposamen horiek "axola gabe" jarraitu du egitasmoarekin: "Udal Gobernuak hainbat eskaera egin dizkio enpresari, proiektu hau energia berriztagarriaren hedapenari ekiteko defendatzen ditugun printzipioetan txertatzeko. Eta orain arte ezezko erantzuna jaso dugu. Horregatik gaude proiektu hauen aurka". 

Cañaveras Solarri eginiko proposamenen artean, honako bi hauek azpimarratu ditu Lopez de Uraldek: zentral fotovoltaikoak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko nekazaritza lurrak eta gutxienez biziguneetatik 500 metrora egon dadila. Horrez gain, enpresari eskatu dio proiektuaren harira sortutako sozietatean parte hartzeko aukera izatea herriko erakunde publikoek, sozialek eta ekonomikoek.

Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu arte, zentral fotovoltaikorik ez

Proiektuaren enpresa sustatzaileari soilik ez, eta Aguraingo Udala Eusko Jaurlaritzari ere ardura eske mintzatu zaio. Hain zuzen, Udalak Jaurlaritzari eskatu dio ez dezala FV Ubalza II egitasmoa gauzatzea baimendu Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu arte. Izan ere, plan horrek ezartzen du hamar hektareatik gorako eta bost MW baino gehiagoko zentral fotovoltaikoak ezin direla eraiki balio estrategiko handiko nekazaritza lurretan. 

Ubaza eta Ubaza II

Ubaza II ez da Agurainen zentral fotovoltaikoak egiteko Cañaveras Solar enpresak Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dion proiektu bakarra: EH Bilduk aurkeztutako mozioak jasotzen duenaren arabera, 2023ko maiatzean aurkeztu zion Ubaza egitasmoa Jaurlaritzari, herrian 38.000 plaka instalatzea aurreikusten duena eta 21,3 MWeko potentzia edukiko lukeena.

 

Ehiza Bizkaiko eskola kiroleko programatik kentzeko eskatu dute
Ekologistak Martxan taldeak ehiza "haurrak errespetuan eta babesean heztearekin bateraezina" dela salatu du, eta azpimarratu du administrazio publikoek "errespetuan, enpatian, zaintzan eta bizikidetzan oinarritutako ereduak"... (+)
Lanean ari dira Orion erre den itsasontziak ibaia eta itsasoa kutsatu ez ditzan
Eusko Jaurlaritzak Itsasertza Planaren alerta fasea ezarri zuen ostegunean, eta itsasontzia buiekin hesitu dute. Oria ibaiak eta Kantauri itsasoak bat egiten duten lekuan erdi hondoratuta dago. Gure Gaskuña ontziak 70.000... (+)
Mundu mailan inoiz erregistratu den abuzturik beroena izan da aurtengoa
Lurraren gainazaleko batezbesteko tenperatura 16,96 gradukoa izan da, 2023ko uztailean baino 0,01 gradu gehiago. Euskal Herrian inoiz izandako udarik beroena izan da aurtengoa. 1850 eta 1990... (+)
Nepalek konpentsazio ekonomikoa eskatu die munduko estaturik kutsatzaileenei, uholdeetan izan duten arduragatik
Nepalek mundu osoko berotegi efektuko gasen %0,1 isurtzen du, eta Atzerri ministro Shisir Khanal-ek adierazi du sortu ez duten krisi baten ondorioak pairatzen ari direla. Azken... (+)
Zubietako erraustegia gelditzea eskatuko dute igandean, Kontxako hondartzan
Donostiako estropadak baliatuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren ondorio kaltegarriak salatzeko, goizeko 11:00etan egingo duten elkarretaratzean. Astearte honetan eginiko prentsaurrekoan salatu dute Zubietako erraustegia dela... (+)
gora