Urtarril hotza, neguaren bihotza

Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko luketelako. 

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Eredu konputazionalak erabili dituzte ondorio horietara iristeko, eta ikerketa aitzindaria da, orain arteko ikerketetan baino urrutiago joan baitira: otso bakoitzak konponbide klimatikoetan zenbat diru aurrezten lagunduko zukeen kalkulatzera iritsi dira.

Azaldu dutenez, otsoa duela 250 urte desagerrarazi zuten Eskoziako Lur Garaietan. Geroztik, oreinak asko ugaritu dira, predatzaile handirik gabe geratu baitira. Zehazki, Eskozian, gaur egun, 400.000 orein daudela kalkulatu dute, eta haiek dira basoak desagertu izanaren erantzuleak, ez baitiete zuhaitz berriei hazten uzten.

140-190 otso inguru sartuz gero, orein-populazioa orekatu egingo litzateke, eta, hala, basoak sortuko lirateke berriro. Ikertzaileek kalkulatu dutenez, baso horiek milioi bat tona karbono dioxido xurgatuko lukete, hau da, Erresuma Batuak 2050erako planifikatu duen karbono-jaitsieraren % 5.

Ecological Solutions and Evidence aldizkarian argitaratu dute ikerketa, irekian. Haien esanean, gero eta argiago dago klimaren eta biodibertsitatearen krisiak ezin direla bereizita aztertu eta tratatu. Aitzitik, biak aintzat hartzen dituzten irtenbideak behar direla uste dute, eraginkorragoak eta onuragarriagoak direlakoan. Egin duten azterketan, adibide hauek eman dituzte: ekoturismoa sustatzea, oreinek eragindako trafiko-istripuak jaistea eta Lyme gaitzaren kontrola.

Hala ere, onartu dute ideiak kontrako jarrerak ere piztuko dituela. Hain zuzen, Europan eztabaida bizia dago otsoaren babes-mailaren gainean.

Adimen naturala
2025-06-27 | Elhuyar
Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida... (+)
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak
2025-05-23 | Elhuyar
Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian... (+)
Gasteizko teilatuetan hiriak kontsumitzen duen argindarraren % 38 lor daiteke
2025-05-21 | Elhuyar
Gasteizko teilatuetan panel fotovoltaikoak jarriz, hiriak kontsumitzen duen elektrizitatearen % 38 lor daitekeela kalkulatu du EHUko Ekopol ikerketa-taldeak. Beraiek garatu duten zehaztasun handiko metodologia batez... (+)
Europako hiriak huts egiten ari dira klima-aldaketarako egokitzapenetan
2025-05-16 | Elhuyar
Klima-aldaketari buruzko BC3 ikerketa-zentroak baieztatu duenez, Europako hiriak atzera geratzen ari dira klima-aldaketari egokitzeko neurrietan. Hain zuzen, nazioarteko beste zentro batzuekin batera egindako ikerketan frogatu... (+)
Industriaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko sistema berri bat garatu du Ekopolek
2025-05-14 | Elhuyar
Ekopol ikerketa-taldeko Jon Iñaki Sasia Santos, Gorka Bueno Mendieta eta Iker Etxano Gandariasbeitia kideek Amalur EIS ingurumen-informazioko sistema aurkeztu dute. Egileek azaldu dutenez, sistema horrek... (+)
gora