Apirila euritsu, urtea ogitsu

Beste bederatzi makro-eoliko eraiki nahi dituzte, oraingoan Gipuzkoako Beizaman eta Bidania-Goiatzen

Finerge enpresak Beizaman eta Bidania-Goiatzen bederatzi makro-eoliko jarri nahi ditu, 229,5 metrokoa bakoitza, guztien artean 45-50 MWko potentzia izango luketenak. Haize-erroten artean sei errepide eraikiko lituzkete eta horrek Errezilgo lurrak ere hartuko lituzke. Beizama eta Bidaniko udaletxeei enpresak Saitec aholkularitza etxeak egindako "aurrerapena" aurkeztu die, ARGIAk jakin duenez.


2024ko abenduaren 05a
Bidani-Goiatzen eraiki nahi dituzte hiru haize errota, herrigunetik oso hurbil.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Saitec aholkularitzak eta Finerge enpresak sinatua dagoen proiektu aurrerapenaren arabera, Beizamako lurretan sei haize errota joango lirateke eta beste hiru errota Bidania-Goiatzen. Etxe batzuek oso hurbil izango dituzte, enpresaren txostenaren arabera "bakartutako etxeetatik 300 metroko distantzia" baita gorde dutena (gogoan hartu errota bakoitzaren altuera 229,5 metrokoa dela). Errepidetik ere gertu geratuko da horietakoren bat, 344 metrora. Eta erroten arteko distantzia laburrena 652 metrokoa izango da.

Zehazki puntu hauetan ezarri nahi ditu Saitec enpresak bederatzi makro-errotak. Beizama eta Bidaniko udalei aurkeztu dien proiektu aurrerapenean agertzen den irudia da.
Erroten artean 8 kilometroko errepidea eraikiko dute

Zentral eolikoa eraikitzeko GI-370 errepidea erabiltzea planteatzen du Finerge enpresak, hau da, Azpeitiko Nuarbe auzotik Beizaman barrena Albizturko Santutxo auzoraino joaten dena. Enpresak ez du aipatzen errepide hori zabaldu beharko litzatekeenik, baina galdera da ea errepide hori horrelako eraikuntza lan batek eskatzen duen neurriko makinaria pasatzeko bezain zabala eta gaitua ote den.

Horrez gain, bederatzi errotak haien artean lotuko dituzten sei errepide eraikitzea aurreikusten du enpresak. Errepide horiekin asfaltoz estaliko liratekeen 8,189 kilometro lirateke guztira, enpresak aurkeztutako aurrerapen txostenean ikus daitekeenez.

Udalerrien mugak ikus daitezke irudi honetan. Saitec enpresaren aurrerapen txostenean agertzen da berau.

Haize errota bakoitzari ondoan 200 metroko asfaltozko plataforma egin nahi diote, eraikuntzarako garabiak eta gainerakoak kokatzeko.

Sortutako argindarra lurpeko hiru zirkuitutatik bideratu nahi dute Azpeitiko Redeia azpi-estaziora. Enpresaren arabera, argindarra kanporatzeko lineak Errezil, Azpeitia eta Zestoako udalerriei eragingo die.

Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten
2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral... (+)
Iazko udako uzta txarretik bildutako irakaspenak
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari... (+)
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru... (+)
Gipuzkoako Aldundiak laborari ekologikoak diru-laguntza batetik kanpo utzi dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute
2025-05-15 | Estitxu Eizagirre
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo... (+)
Amasa-Villabonako Udala Premier enpresarekin negoziatzen ari da Amasamendiko herri lurretan bi haize errota jartzeko baldintzak
2025-05-06 | Estitxu Eizagirre
Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola... (+)
gora