Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu

Gipuzkoako Aldundiak laborari ekologikoak diru-laguntza batetik kanpo utzi dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute

Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek. Oroitarazi du Europak agindu duela 2030erako EAEko azaleraren %25 ekologikoan egon behar duela eta egun %5 soilik dagoela. Horregatik, diru-laguntza hauetan Aldundiak "Europatik datozen zuzentarauen kontra" jo duela salatu du.


2025eko maiatzaren 15a
Egurra Ta Kandela taldeak deituriko elkarretaratzea, maiatzaren 15 honetakoa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak hedabideetara bidalitako iritzi artikuluan azaldu duenez, Gipuzkoako Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduak, martxoaren 27an, Gipuzkoako Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu egin zituen Lurralde Historiko horretan ingurumen konpromisoetarako, konpromiso klimatikoetarako eta beste kudeaketa konpromiso batzuetarako laguntzen oinarri arautzaileak, eta 2025eko deialdia.

Diru-laguntza horien oinarriek diotenez, urtero handitu egin omen daiteke landutako azalera, eta gehikuntza horiek dagoen aurrekontuaren arabera ordainduko dira.

Aldiz, ekologikoan ari diren abeltzain eta nekazariei ukatu egin diete landutako azalera handitzea. Haien iritzi artikuluan azalduta dago xehe zein punturen bidez ukatu dieten ekologikoan ari diren laborariei azalera handitzeari diru-laguntza, baita lur-sail bati alta eman dion eta ekologikoan instalatu berri den baserritarrari ere.

Aldundiaren diru-laguntzen helburuak erabat betetzen dituzte ekologikoan ekoizten duten laborariek

Egurra Ta Kandelari zail egiten zaio ulertzea nola den posible "nekazaritza ekologikoan ari diren abeltzainak eta nekazariak diru-laguntza horiek gabe uztea", jakinda, erabat betetzen dituztela diru-laguntza horiek sustatu nahi dituzten helburuak. Honakoa dio diru-laguntzak zehazteko aldundiaren testuak, besteak beste: "Berotegi efektuko gasen emisioak murriztea, karbono atzipena hobetzea eta energia jasangarria sustatzea; baliabide naturalen garapen jasangarria eta kudeaketa efizientea sustatzea, baita mendekotasun kimikoa murriztea ere; Biodibertsitate galera geldiarazten eta lehengoratzen laguntzea, ekosistemekin lotutako zerbitzuak indartzea eta habitatak eta paisaiak kontserbatzea; Europar Batasuneko nekazaritzak elikaduraren eta osasunaren arloko gizarte eskakizunei ematen dien erantzuna hobetzea, modu jasangarrian ekoitzitako kalitate oneko elikagai seguru eta nutritiboen eskaria barne".

Horrela nola lortuko da Europak agindu bezala EAEko azaleraren %25a ekologikoan egotea 2030erako?

Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak "Europatik datozen zuzentarauen kontra" jo duela. "Non geratzen da Itun Berdearen muina den Baserritik Mahaira estrategia?" galdetu du.

Gogoratu du Europak agindu duela 2030erako EAEko azaleraren %25ak ekologikoan egon behar duela eta egun %5 soilik dela. Horregatik dio ez dela ulertzekoa aldundiak justu ekologikoa ziurtatzen duten lur-sail berriak diru-laguntzarik gabe utzi izana. "Nola oztopatu daitezke modu horretan ekologikoan instalatzekoak diren baserritarren proiektuak?" galdetu du.

Uribarri Jauregiko akanpadan iraganeko borrokak eta egungo nazioartekoak uztartu zituzten
2025-05-27 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral... (+)
Antolaketa kolektiboa eta erreleboa aztergai
2025-05-25 | Estitxu Eizagirre
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru... (+)
Amasa-Villabonako Udala Premier enpresarekin negoziatzen ari da Amasamendiko herri lurretan bi haize errota jartzeko baldintzak
2025-05-06 | Estitxu Eizagirre
Ander Goikoetxea Amasa-Villabonako zinegotzia da eta EH Bilduko Legebiltzarkidea. Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin ezarri nahi dituen bi haize erroten orain arteko prozesua nola... (+)
Zer dezake udal batek makroberriztagarrien aurrean?
2025-04-30 | Estitxu Eizagirre
Bizitza ez-berriztagarriak filma ikusentzun zuten atzo 70 inguru lagunek Villabonan. Francisco Vaquero egilea bertan izan zen eta emanaldiaren ostean hitza hartu zuten herritarrek, kargu publiko... (+)
Bizi Baratzea Orria: ARGIAk abiatu duen aldizkari berria, Bizi Baratzea proiektuaren 10. urteurrenean
2025-03-23 | Estitxu Eizagirre
Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu. Formato oso berezia du: plegatutako orri handi bat da eta... (+)
gora