BCCren Donostiako bigarren egoitza eraikitzeari ekin diote aste honetan, eta SOS Manteo elkarteak salatu du astelehen goizean zuhaitzak botatzen hasi direla. Auzotarren arabera, Nafarroa hiribideko espaloiko zuhaitzak ez zirela ukituko agindu zieten bizilagunei. Astearte arratsaldeko protestara batzeko deia luzatu dute.
Iragan astean ekin zioten Donostiako (Gipuzkoa) Manteo aldean BCC berria eraikitzeko lurrak mugitzeari, eta astelehen honetan dagoeneko hasi dira Nafarroa etorbideko espaloiko hemezortzi zuhaitz mozten. SOS Manteo elkarteak azaldu du “inolako bermerik gabe” abiarazi dituztela lursaileko eta inguruko eremuetako landarediarekin lotutako lanak, eta Donostiako Udalari azalpenak eskatu dizkio. Elkartearen esanetan, “zuhaitzak moztea obren eremutik kanpo zeudela” adierazi zuten Amenabarreko ordezkariek.
“Txikizioa” hasi dela azpimarratu du elkarteak, eta proiektua aurkeztu zenetik bizilagunek zein elkarteek beraien kezka eta kontrakotasuna adierazi dutela. SOS Manteo elkarteak azaldu du BCC eraikin berria geratzeko protestan jarraituko duela, eta auzotarrekin batera Manteo-Zemoria parkearen aldeko astea programatu dute datozen egunetarako.
Astearte arratsean, 19:00etan, mobilizazioa deitu dute Okendoko kultur etxetik abiatuta udaletxeraino. Asteazkenerako berriz, arratsaldeko 19:00etan, bilera informatiboa iragarri dute, aurrekari historikoak gogoratu eta egungo egoeraren berri emateko. Azkenik, ostegunean, eguerdiko 12:00etan, Osoko Bilkurara joateko deia zabaldu dute.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545