Asteroko buletina
Nor bere tenporako, arbia abenduko

Erakunde ekologistek neurri zorrotzak eskatu dizkiete administrazioei plastikozko bolatxoei aurre egiteko

Abenduaren 8an Portugalgo itsasoan zama galdu zuen itsasontziaren plastikozko bolatxoak dagoeneko Euskal Herrira iristen hasi dira. Erakunde ekologistek uste dute “premiazko neurri zorrotzak” hartu behar direla mikroplastiko horiek oso sakabanatuta daudelako.


2024ko urtarrilaren 11
Plastikozko bolatxoak dagoeneko iritsi dira Euskal Herrira // Argazkia: Greenpeace

Orain dela hilabete itsasontzi batek zamaren zati bat galdu zuen Atlantikoan nabigatzen ari zela: Portugalgo iparraldean kontainer bat uretara erori zitzaion. Itsasontziaren armadoreak emandako datuen arabera, kontainerrak plastikozko bolatxoen mila zaku zituen, eta zaku bakoitzak 25 kilo zituenez, 25 tona inguru plastiko jausi ziren itsasora. Asteak daramatzate bost milimetro baino gutxiagoko plastikozko milioika alek Galiziako kostaldera iristen.

Ondorengo erakunde ekologistek ohar bateratua atera dute: Greenpeace, Ekologistak Martxan, Lurraren Lagunak, SEO/BirdLife eta WWF. Besteren artean diote administrazioen arteko koordinazioa eskatu dute, ingurumenean duen eragin larriagatik eta giza osasunerako izan dezakeen arriskugarritasunagatik. Itsas korronteek dagoeneko azkar hedatu dituzte plastikozko bolatxoak eta Euskal Herrira iritsi dira NAIZek asteazkenean argitaratutako albistearen arabera

Egoera hau “ingurumen-krisitzat” jo dute erakunde ekologistek eta bost eskakizun garbi eskatu dizkiote Galizako Xuntari:

  1. Administrazioen arteko lankidetza indartzea eskatu dute
  2. Zorroztasun zientifikoa eta gardentasuna eskatu diote Xuntari, “saminez” gogoratzen baitute Xuntak isuriaren aurrean izandako erreakzio eza
  3. Isurketa erretiratzeko koordinazio hobea eta jardunbide egokiak aplikatzea
  4. Ingurumen-inpaktuaren prebentzioak epe luzera jarraipen egokia izatea
  5. Erantzukizunak ikertu eta argitzea

Herritarren protestak

Noia Limpia elkartea eta beste zenbait herritar talde kexu dira Galiziako Gobernuarekin. Salatu dute gobernuak ez duela garaiz erreakzionatu, eta ez dituela bestelako baliabideak martxan jarri kutsadurari aurre egiteko, Berria-k jaso duenez. Garbiketa lanak boluntarioki egiten ari diren herritarrei ere laguntzeko baliabiderik eskura jarri ez izana ere salatu dute.

Protesta modura Xuntaren Compostelako eraikinetako baten aurrean bildutako plastiko bolatxo horien zaku batzuk utzi dituzte eta datu bat azpimarratu nahi izan dute: bertako itsasbazterra garbitzeko behar izan dituzten jende kopuru eta ordu kopurua. Txartel batean zehaztu dute Queirugako hondartzan 25 kilo bildu eta 50 orduko lan boluntarioa behar izan dutela.

Donostiako Basque Culinary Center berriaren obretan sartu dira herritarrak, proiektua salatzeko
SOS Manteo elkarteko kideek azpimarratu dute ez dutela etsiko parkea berreskuratu arte. (+)
Otsailaren 4an ehiza-jardueraren aurka mobilizatzera deitu du NAC plataformak
“No a la Caza” (NAC) plataformak ehiztariek erabiltzen dituzten txakurrak Animalien Ongizaterako Estatuko Legean sartuta egotea exijituko du, besteak beste. Donostian, Bilbon, Iruñean eta Espainiako... (+)
Basque Culinary Center berria eraikitzeko zuhaitzak mozteari ekin diote Donostian
BCCren Donostiako bigarren egoitza eraikitzeari ekin diote aste honetan, eta SOS Manteo elkarteak salatu du astelehen goizean zuhaitzak botatzen hasi direla. Auzotarren arabera, Nafarroa hiribideko... (+)
"Euskal Sagardoa" jatorri deituran zazpi lurraldeetako sagardogileak izendatuko dituzte
Euskal Sagardoaren eremu geografikoa EAEtik zazpi lurraldeetara handitzeaz gain, mugaren bi aldeetako sagar motak ere Jatorri Deituran sartzea adostu dute. Dagoeneko tramitazio guztiak martxan jarri... (+)
Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta
Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota. (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora