Lurrak loreetan barre egiten du.

Baratzeko piztiei buruzko azalpenak, ilustrazioak eta bertsoak Orion

Irailaren 28an 2024ko Ilargia eta Landareak agenda aurkeztuko dugu Orion (18:30ean, Kultur Etxean). Jakoba Errekondok agenda hau nola erabili azalduko du eta jendeak aukera izango du landareei buruz dituen galderak zuzenean berari egiteko. 2024ko agendaren gaia baratzeko animaliak dira, eta Antton Olariagak egin dituen ilustrazioak erakutsiko ditu. Unai eta Eñaut Agirre bertsolariek animaliei buruzko bertso zaharrak abestuko dituzte bi ahotsetan.


2023ko irailaren 25a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Animaliak, landareak eta kultura gustuko dituenak gozatu ederra hartuko du ostegun honetan Orion: hasteko, Jakoba Errekondok landareei eta ilargiari buruzko azalpenak emango ditu: dagoeneko erosi daitekeen 2024ko agenda honek ilargia du oinarri, eta honen arabera garai bakoitzean zer lan egitea komeni den azaltzen du bai baratzean, bai fruta arboletan, bai lore baratzean eta bai basoan.

Ondoren etorriko da Antton Olariaga ilustratzailearen txanda: agenda honetarako berariaz egin dituen irudiak erakutsiko ditu, eta baratzeko animalien mundua marrazki nola bihurtu duen azalduko du.

Unai Agirre eta Eñaut Agirre bertsolariek animaliei buruzko bertso zaharrak abestuko dituzte.

Arratsalde umoretsua pasa eta kulturaren bidez biodibertsitateaz zerbait gehiago jakin nahi duenak, Orioko Kultur Etxean du aukera. Irailaren 28an, 18:30ean.

Euskal tearen ordua | Mikel Esklamadon (Ilgora tea)
2026-06-17 | Bizi Baratzea, ARGIA
Te kimuak biltzen erakutsi digu Mikel Esklamadonek, Uztaritzeko (Lapurdi) bere Ilgora proiektuan. Ba al zenekien te idor kilo bat osatzeko 12.000 hosto bildu behar direla?... (+)
Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
gora