San Migel maiatzeko, gure soroa laiatzeko.

Barakaldo eta Trapagaran herriei eragiten zien zentral eolikoaren proiektua artxibatu bide du Jaurlaritzak

Iparaixe II zuen izena proiektuak eta Aspiravi enpresa belgikarrak sustatua zen. Argalario mendian bost haize errota handi eta "ebaketa zentroa" eraiki nahi zituen. Eusko Jaurlaritzak proiektua atzera bota duela eman du jakitera Crónica Vasca hedabideak, eta honen arabera, proiektua artxibatzeko eman duten argudioa hegaztietan ekarriko lukeen kaltea da, horien artean azpimarratuta sai zuriari eragingo liokeena. Iragan apirilean Bizkaiko Foru Aldundiak proiektu honen aurkako txostena egin zuen, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte "kritikoengatik".


2025eko urriaren 30a
Argalario mendian Aspiravi enpresa belgikarrak sustatutako Iparaixe II proiektuaren maketa.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

EAEko Aldizkari Ofizialaren iragarki honetan –2025eko urtarrilekoa, proiektuaren aurretiazko administrazio-baimen eta ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren eskaera egin zuenekoa– irakur daitezke Iparaixe II izeneko proiektuaren ezaugarri orokorrak zein ziren: bost aerosorgailu jarri nahi zituzten Barakaldo eta Trapagaran udal-mugarteetan, eta 25 milioi eurotik gorako aurrekontua zuen. Enpresa eskatzaile moduan Erasp Spain SLU agertzen da, baina enpresa honek geroztik jakinarazi du izena aldatu duela eta Aspiravi Spain SLU dela orain. Izen aldaketa "hazkunde estrategiaren eta Aspiravi markaren garapen naturalaren" ondorioz eman dela azaldu du.

Crónica Vasca hedabideak zabaldu duen albisteak dio haize errota bakoitzak 150 metroko altura izatea aurreikusten zutela.

Aurrez aurka agertu ziren Bizkaiko Aldundia eta Barakaldoko Udala

Iragan apirilean Bizkaiko Foru Aldundiko Natura Ondarearen zerbitzuak proiektu honen aurkako txostena egin zuen, proiektuak ingurumenean eragin "kritikoak" izango lituzkeela eta biodibertsitatea zaintzearekin "bateraezina" litzatekeela argudiatuta. 

Barakaldoko Udala osatzen duten alderdi ia denek (PPk ezik) ere gaitzetsi zuten proiektua: 2023ko azaroan oharra kaleratu zuen udalak Iparaixe II egitasmoaren aurka zegoela adieraziz, Trianoko mendietako –Argalario mendia kokatzen den mendilerroa– "ingurumen balioekin" duen "konpromiso sendoa" medio. Osoko bilkuran Barakaldo Naturala plataformak aurkeztutako mozioa onartu ostean kaleratu zuen oharra Barakaldoko Udalak. Mozioaren alde bozkatu zuten EAJ, PSE, Elkarrekin Podemos eta EH Bildu alderdiek, eta aurka PPk.

Aspiravi, eta bere filiala den Mendiko Haizie

Aspiravi enpresa %100 belgiarra dela iragartzen du enpresak bere webgunean. Hango 94 udal dira bazkide eta 13.000 herritar kooperatibista. Beheko mapan erakusten ditu martxan dituen proiektuak, gehienak Belgikan.

Aspiraviren filiala da Mendiko Haizie enpresa, besteak beste Andoainen (Gipuzkoa) Buruntza zentral eolikoaren proiektua sustatu duena. 

Zazpi lurraldeetako elikagai agroekologikoak eskuratzeko aukera urriaren 17an Ordizin
2026-10-14 | Estitxu Eizagirre
EHKOlektiboak azoka berezia antolatu du Ordizin (Gipuzkoa), larunbata honetan. Bertan aurkeztuko dute marigorri bat iruditzat duen zigilua: Euskal Herriko etxalde agroekologikoen identifikatzailea. Dagoeneko zigilu hori... (+)
Amillubi proiektuak erosketa burutu du: jada bereak dira baserria eta lurrak
2026-10-12 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 11n egin dute azken ordainketa eta Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzoko Amilibia baserria eta bere lurrak Biolur elkartearen jabetzakoak izatera pasatu dira. Abenduan beteko ditu... (+)
Ilargia bezain biribila irten zen 10. agenda ospatzeko bertso bazkari berezia
2026-09-28 | Estitxu Eizagirre
Azpeitiko Azoka Plazan 50 lagun elkartu ziren irailaren 26an, Ilargia eta landareak agenda hamargarren urtez kaleratu dela ospatzera. Kasualitatez edo ez, ilargi beteko egunean. Elikaguneak... (+)
Hogei urteotan 237tik 813ra hazi da ekologikoan ekoizten duen eragile kopurua EAEn
2026-09-24 | Estitxu Eizagirre
Irailaren 23an Europako Nekazaritza Ekologikoaren Eguna izan da. Aurten, gainera, hogei urte bete ditu EAEko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (ENEEK-Ekolurra). Urteotan biderkatu egin da... (+)
Amasa-Villabonako eolikoaren proiektua jendaurrean dago eta 30 eguneko epea dago alegazioak jartzeko
2026-09-24 | Estitxu Eizagirre
Premier ESPF Renovables, S.L. enpresak baimenak eskatu ditu Jaurlaritzan, Amasamendin 200 metroko bi haize errota ezartzeko. Gipuzkoako Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani udalerriei eragiten die.... (+)
gora